2025-12-25
Blog Página 1302

Estrasburgok 197/2006 doktrina arbuiatzen du eta Inés del Rio euskal presoa aske uzteko agindu du

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Gobernu espainiarrak jarritako helegitea gutxietsi du eta Inés del Rio euskal presoari ezarritako 197/2006 sententziak Giza Eskubideen Hitzarmen Europarra urratzen duela ebatzi du. Albistea eragile sozial eta sindikalek Parot Doktrinaren etetea eskatzeko deitutako elkarretaratzeak egiten ari zela etorri da eta bertara gerturatutako denek poztasunez jaso dute albistea. Bilkurak Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izan dira. Arratsalderako salbuespen politikak salatzeko elkarretaratzeak deitu dira herri ezberdinetan.

Pentsioen murrizketarik ez! Por un modelo propio para Euskal herria


Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa pentsioetan inposatzen ari diren murrizketak salatzeko Donostiako manifestazioaren atarian.

«La lucha sindical debe ir de forma paralela a un cambio político»

0

A las puertas de celebrarse el II Congreso Internancional de los Sindicatos de Trabajadores Metalúrgicos y de la Minería, Igor Urrutikoetxea, responsable de LAB en el área internacional, valora en una entrevista concedida al diario Gara la secretaría general de la Unión Internacional del Sindicato del Metal y la Minería (UIS-MM), integrado en la Federación Sindical Mundial (FSM), ostentada por LAB los últimos cinco años. 

197/2006 doktrina eteteko elkarretaratzeak Euskal Herriko hiriburuetan

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, gaur, hilak 21, Parot Doktrinaren inguruko epaiaren berri emango du 11:30ak aldera. Hainbat eragile sozial eta sindikalek deituta erabakia ezagutu bitartean elkarretaratzeak egingo dira Euskal Herriko hiriburuetan 197/2006 doktrinaren etetea eskatuz. Hitzorduak: 11:00etatik 13:00etara Bilbon Eliptika Plazan, Gasteizen Andra Mari Zurian eta Donostian Boulebarrean. Iruñean Arrano Elkartean goizeko 10:30etan.

Milaka pentsiodun eta langile kalera irten dira murrizketei ezetz esan eta Euskal Herrirako eredu propio bat aldarrikatzera

Milaka euskal herritar Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostiako kalera irten dira pentsioetan inposatzen ari diren murrizketak salatzeko. ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuen eta hainbat gizarte eragileen deialdia bost ardatz nagusiren bueltan burutu da; pentsioak eskubide -eta ez negozioa- direla aldarrikatzea, pertsona guztientzako pentsio duinak eskatzea, pentsio berrien zenbatekoa eta eroste ahalmena gutxitzen dituzten murrizketei uko egitea, pentsioen gaineko legeria Euskal Herrian erabaki dadila eskatzea eta.Hego Euskal Herriko erakundeei pentsio publiko duinak berma ditzatzen eskatzea. 

LABeko ordezkaritza bat Arrasateko manifestazioan izan da, enpleguaren defentsan

LABek ordezkaritza bidali zuen atzo goizean Arrasaten egin manifestaziora. LABek bat egin du deialdi honekin, enpleguaren —kooperatibista izan ala ez— defentsan eta, Fagorri dagokionez, zuzenean nahiz zeharka suntsituko diren lanpostu guztien defentsan.

LABek fracking bezala ezagutzen den haustura hidraulikoaren teknika baztertu behar dela deritzo

0

Gaur, urriak 19a frackingaren kontrako mundu mailako eguna izanda, LAB sindikatuak teknika arriskutsu hau Euskal Herrian baztertzea eskatzen du. Sistema energetiko seguruak lortu behar ditugu Euskal Herriaren beharrak asetzeko, lanpostu ugari sortuko dituztenak, garapen ekonomiko orekatuagoa, aire garbiagoa eta herritarrontzat osasun hobea bermatuko duena. Horretarako lehen urratsa, haustura hidraulikoa bezalako teknikak baztertzea da.

Gurbisa enpresako langileen egoera salatzen du LABek

0

LABetik Gurbisa Servicios Auxiliares enpresako langileak pairatzen ari diren egoera salatu nahi dugu. Langile hauek hilabeteak daramatzate soldata kobratu gabe. Lotsagarria da nola enpresak euren langileen eta udalen aurrean aurpegia ematen ez duen bitartean, eskaintzen dituen zerbitzuengatik kobratzeko premia aurkezten duen udalen aurrean. 

EITBko langile batzordeko kideek hitzarmenaren defentsa egin dute

EITBko langile batzordeetako ordezkariok Bilboko EITBren egoitzan elkarretaratzea egin dute ematen ari diren murrizketak salatzeko. Honekin batera Maite Iturbe Zuzendari Nagusiari Madrilek 2012urtean ezarritako Lan Erreforma baliatuz langileen lan hitzarmenak baliorik gabe uztea erabaki duen galdetu diote.