Etiquetak ZurekinBagara

Etiketak: ZurekinBagara

Hauteskunde sindikaletan emaitza onak izaten jarraitzen dugu #ZurekinBagara

Hauteskunde sindikalen aldi trinkoan murgilduta, emaitza onak izaten jarraitzen dugu hainbat lan-zentrotan. Horren erakusgarri azken hilabeteotako emaitza batzuk, langileek gure proiektu sindikalari ematen dioten babesaren isla.

Oraingoan ere lehen indarra izan gara Euskal Telebistan

Atzo hauteskunde sindikalak izan ziren Euskal Telebistaren bi egoitzetan, eta bietan irabazi genuen inoizko parte hartzerik handienarekin, EITB Median ere lehen indarra izaten jarraituz. Bilbon...

Hauteskunde sindikaletan azken lau urte hauetan gehien hazi den sindikatua gara

Lau urtean behin egiten den hauteskunde sindikaleko epealdi trinkoaren lehen txanpa amaituta (2022ko iraila eta abenduak 31 bitartekoa), honako hauek dira ondorio nagusienak: EAEn %20ko langara gerturatu eta bigarren sindikatu gisa indartu da LAB; Nafarroan, berriz, %17aren gainetik egonkortu da, lehen sindikatutik 8 puntu baino gutxiagora.

“Aldaketa sakonak bultzatzen dituen sindikatua gara”

Sindikatuko ehundaka delegatuekin izan gara hilabete honetan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, hauteskunde sindikalen epealdi trinkoan murgildu garen honetan, eta Ipar Euskal Herrian ekimen ibiltari bat gauzatu dugu, langileen kezkak bertatik bertara ezagutzeko. Bada, Iruñean egin dugu hiriburuetan egindako lau ekitaldietatik azkena, Labrit pilotalekuan, eta, bertan, borrokak merezi duela nabarmendu dugu berriro ere. Emaitzak begibistakoak dira.

Hauteskunde sindikalen erronkari ilusioz eta indarrez heldu diogula agerian utzi dugu,...

Hauteskunde sindikalen epealdi trinkoan murgilduta gaude bete-betean, eta gaur Gasteizen bildu gara sindikatuko delegatuekin, esku artean ditugun erronken berri emateko. Ekitaldia Aldabe gizarte etxean izan da, eta Bilbon eta Donostian egindako ekitaldietan erakutsitako borroka grina bera erakutsi dute bertaratutakoek.

Ordezkatzen dugun euskal sindikalismo berria inoiz baino indartsuago iritsi da hauteskunde...

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan sindikatuko delegatuekin aurreikusitako lau ekitaldietatik bi egin ditugu jada. Donostiaren txanda izan da oraingoan, eta, bertan, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak aldaketaren protagonista izateko aukera luzatu die euskal langileei.

Aldaketaren protagonista izatea eskaini diegu euskal langileei

LABek ordezkatzen duen euskal sindikalismo berriaren garaia dela aldarrikatu du Igor Arroyo koordinatzaile orokorrak Bilbon, egunotan egingo ditugun ekitaldietatik lehenean. Hain zuzen ere, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkartuko ditugu gure delegatuak, gogoetak eta erronkak partekatu eta hauteskunde sindikalen epe trinkoari aurre egiteko.

Ekimen ibiltari bat abiatu dugu Donibane Garazin, Ipar Euskal Herriko zerbitzu...

Kurtso berriaren etorrerarekin, hauteskunde sindikalak dira sindikatuaren erronka nagusietako bat, lan eta bizi baldintzen defentsan dugun eskaintza are eta gehiago zabaltzeko helburuarekin, Hego zein Ipar Euskal Herrian.