Mobilizazioak egingo ditugu ostegunean, energia publikoaren eta ondasunaren banaketaren alde

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok agerraldia egin dugu, Hego Euskal Herriko hiriburuetan maiatzaren 26an, 19:00etan, egingo ditugun manifestazioen berri emateko, "Bizitza duinak ez du preziorik! Frente al empobrecimiento, energía pública y reparto de la riqueza".

Elkar babes dezagun, AFILIATU

Osakidetzak uko egin dio mahai sektorialean sindikatuok eskatutako puntuetako bat ere sartzeari eta negoziatzeari

Maiatzaren 26ko gai-zerrenda jaso ondoren erabaki dugu bilerara ez joatea. Ez gara informazio hutsezko mahai batera joango.

Carlos Gimeno kontseilariaren dimisioa eskatu dugu Iruñean, Hezkuntzaren kudeaketa okerraren ondorioz

Kudeaketa inposizioan oinarrituta egon da, kontseilariak ez baitu inorekin ezer negoziatu nahi izan, ez eta kontuan hartu beharko lituzkeen hezkuntza-eragileak informatu ere.

“2019an egin genuen, eta beharrezkoa bada, berriro egingo dugu”

Bizkaiko metalgintzako zazpi sindikatuok agerraldia egin dugu herrialdeko hitzarmen sektorialaren negoziazioari buruzko gure jarreraren berri emateko, negoziazio mahaiaren hurrengo bileraren bezperan. Duela hiru urte egindako gatazka gogoan, borrokarako prest gaudela nabarmendu dugu: "Edo patronalak negoziazioa desblokeatzen du eta benetako negoziazioa aktibatzen da mahaian, edo sektoreko langile guztiei dei egingo diegu beraien enpresetatik eta kaleetatik exijitzeko".

Iruran hildako garraiolaria izan dugu gogoan

Joan den astean bi garraiolari hil ziren, bat Zamudion eta bestea Iruran. Lehen lan heriotza hori salatu genuen atzo eta bigarrena, gaur, Irura eta Villabona artean egindako elkarretaratze baten bitartez.

Oso positibotzat jo dugu Ilunion Navarran lortutako akordioa, eta bertan behera utzi dugu greba deialdia #LortuDugu

Ilunion Navarra enplegu-zentro bereziko Noaingo eta Beriango ikuztegi-lantegietan erdietsi dugu akordioa.

Irizar E-Mobility-ko garaipenaren ostean, gazte prekaritatea borrokatzeko tresna izateko konpromisoa berretsi dugu #LortuDugu

Irizar E-Mobilityko enpresa batzordean 9 ordezkaritik 8 dira LABekoak. Sindikatuko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyo LABeko ordezkariekin batera azaldu da prentsaurrean, akordioaren edukien berri eman, jasotako babesa eskertu eta gazte prekaritatearen aurka borroka sindikal gehiago pizteko apustua adierazteko.

Bertan behera utzi dugu Arabako kirol jardueretako greba, lan baldintzetan hobekuntza garrantzitsuak lortu eta gero #LortuDugu

Langileek patronalak egindako azken eskaintza batzarrean ontzat ematea erabaki dute, eta, ondorioz, lan gatazka amaitutzat eman dugu.

Gure zerbitzu juridikoek lortu dute minbizia izateagatik kaleraturiko langile bat enpresak berriz hartu behar izatea eta zor dizkion 27 hilabeteko soldatak ordaintzea #LortuDugu

Auzitegiak onartu du langilea bere gaixotasunagatik kaleratu zutela eta, beraz, kaleratzea deusez izan zela. Langileak urte eta erdi eman du bajan, orain 51 urte ditu eta, zorionez, bularreko minbizia gainditua du.

PREKARITATEA HILTZAILEA

30
2022an hildako langileak
68
2021an hildako langileak
78
2020an hildako langileak

X. Biltzar Nagusirako komite exekutiborako hautagaitza aurkeztu dugu

X. Biltzar Nagusia egingo dugu ekainaren 16 eta 17an Baiona-Miarritzen. Biltzar Nagusiari dagokion prozesuaren baitan, komite exekutiboa osatzeko hautagaitza aurkeztu da. 14 kidek osatutako lantaldea izango da, tartean, eta lehen aldiz, idazkari nagusi baten ordez bi koordinatzaile orokor izendatzea proposatu da. Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo dira taldearen buru izateko aurkezten diren hautagaiak.

X. Biltzar Nagusira bi koordinatzaile orokor izateko proposamena eramango dugu, idazkari nagusi baten ordez

Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo dira koordinatzaile orokor izateko hautagaiak. Biltzarra Baiona-Miarritzen egingo dugu ekainaren 16an eta 17an, "Bagara bagoaz" lelopean, Euskal Herri osoko langile guztientzat sindikalismo independendista garatzeko erabakiak berritzea helburu. "Entzunketa ariketa egin dugu gure militantziarekin ponentzia idatzi aurretik. Orain ponentziaren inguruko eztabaidari ekingo diogu", adierazi dugu.

Garbiñe Aranburu: “Errotiko aldaketak behar ditugu; birbanaketa politiken alde eginez eta zaintza, enplegua eta ondasuna banatuz”

Bilboko manifestazioan izan da idazkari nagusia, Maiatzaren Lehenaren harira LABek deitutako mobilizazioen baitan. Birbanaketaren gaineko eztabaida soziala sustatu behar dela berretsi du bere hitzartzean, ondorioak langileok berriro ez ordaintzeko, eta jakinarazi du sindikatuak ez diola zilegitasunik emango eta ez duela parte hartuko langileen eros ahalmenaren galera onartzea dakarren errenta itunean.

Hego zein Ipar Euskal Herrian mobilizatu gara Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, zaintza lanak, enplegua eta aberastasuna banatzeko aldarria ardatz

Hainbat manifestazio egin ditugu, banaketa hirukoitzaren alde egiteko, "Altxa! Egin dezagun posible. Zaintza lanak, enplegua, ondasuna banatu" leloarekin. Mobilizazioak amaituta, espazio ludikoak antolatu ditugu, aldarrikapen eguna ere jai egun bilaka dadin.

EAEko Hezkuntza Legea: langileen eskaerak jorratzeko bide-orria eskatu dugu

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak adostutako dokumentuaren azterketa egin dugu. Hasierako zirriborroarekin alderatuta hainbat aurrerapauso eman dira; hala ere, gabeziak ere baditu, eta gai batzuetan sakontasun handiagoa eskatzen dugu. Langileen lan baldintzei dagozkion gaiak langileekin adostu daitezen, hezkuntza legean eragiten eta mobilizatzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu dugu.

PROGRAMA SOZIOKONOMIKOA (PDF)

PROGRAMA SOCIOECONÓMICO (PDF)

LAB SINDIKATUA | Youtube

MSF 75. URTEURRENA | 75 ANIVERSARIO FSM

@LABsindikatua | TWITTER

EUSKAL PRESOAK

#IkusgarritasunLesbikoa #VisibilidadLesbica

BADUGU AUKERA

ESKUBIDE SOZIALEN KARTA