Megatech enpresak greba komitearen kontra 5 milioi euroko kalte ordaina eskatu du
Amurrioko Megatech enpresak ez dauka inongo arazorik bere modu krudelean Madrilgo lan erreforma aplikatzeko (kaleratzeak, lan baldintzen aldaketak…). Bertako langileak etengabeko mehatxuan mantentzen ditu, batez ere LABeko delegatua (mehatxuak, 3 eguneko kaleratzea aparteko ordurik ez egiteagatik…). Langileak etengabeko beldurrarekin dabiltza erreplesalien mehatxuengatik eta errespetu faltaren ondorioz.
Hilaren 17an, Megatech enpresak epaitegian salaketa ipini zuen Enpresa Komitearen kontra, Greba komitearen kontra alegia. Salaketa honetan greba bertan behera uztea eskatu zuen enpresak. Salaketan 80.000 euroko kalte-ordaina eskatzen du lanuzteko 30 minutu bakoitzeko (guztira 5 milioi euro inguru eskatzen du). Salaketa hau Greba Komitearen kontra doa beraz, komiteko kideen kontura doa indenmizazio hori. Horretarako komiteko kideen soldaten blokeoa eskatzen du salaketa beran.
Auzitegiak ez du onartu eskaera hau, baina honek ez du albo batera uzten gertakariaren larritasuna. Greba eskubidea ukatzeko maniobra izan da deitzaileak kriminalizatuz eta hondamendi ekonomikoan uzteko. Megatech enpresa ukiezina dela dirudi, instituzioak behin eta berriz jasotzen dituzte enpresa hontako nahien eta eskubideen kontrako salaketak, baina oraindik lan ikuskaritzak neurriren bat ezarri dezan zain gaude.
Zentzugabekeri eta eraso ultraliberal hau salatu nahi dugu, non askotan enpresei edozer baimentzen eta onartzen zaien, beti langileen eskubideen kontra.
Lanaldi Partzioaletan jubilazio pentsio duina aitortzeko eskaera eraman du LABek Legebiltzarrera
Gaur, ekainak 20, LAB sindikatuak agerraldia eging du Gasteizko Legebiltzarrean, Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza batzordean, EHBilduk eskatuta. Lanaldi partzialetan jubilazio pentsio duinak aitortzeko lanean dihardun LABek, besteak beste, araudi espainiarrak eragiten duen diskriminazioa salatu du.
LABeko ordezkariak Legebiltzarrean ziren bitartean kanpoaldean mobilizazioa egin dute sindikatuko kideek.
La Fundación Ibaigane ha decidido el cierre de su centro escolar concertado en Bilbao
LAB quiere denunciar la decisión de cierre del centro escolar Ibaigane y hace responsable a la Fundación Ibaigane por su nula gestión del dinero público, su dejadez y su falta de transparencia que genera la indefensión a 39 trabajadoras y trabajadores y 300 alumnas y alumnos. Esto es; 39 trabajadoras y trabajadores sin puesto de trabajo y 300 familias sin centro para sus hijas e hijos.
¡RECOLOCACIÓN DE LOS TRABAJADORES Y TRABAJADORAS, YA!
Al inicio de esta semana, la Fundación Ibaigane ha decidido el cierre de su centro escolar concertado en Bilbao. LAB quiere denunciar la decisión adoptada y los responsables de dicha decisión:
Fundación Ibaigane: el mayor responsable por su nefasta gestión. Por su nula gestión del dinero público, su dejadez y su falta de transparencia que genera la indefensión a 39 trabajadoras y trabajadores y 300 alumnas y alumnos. Esto es; 39 trabajadoras y trabajadores sin puesto de trabajo y 300 familias sin centro para sus hijas e hijos.
Kristau Eskola: por su dejadez. Conociendo que la situación del centro Ibaigane era grave, no haber tomado medidas anteriormente. Cuando LAB a solicitado a Kristau Eskola información sobre este centro, Kristau ha evitado dar respuestas, demostrado así su falta de honestidad.
ELA: por su dejadez. Siendo conocedores en los últimos años de la situación económica del centro, hasta que la gota no ha colmado el vaso, el comité de ELA no ha movido un dedo para reconducir la situación. Sabiendo que en los últimos cuatro años han desaparecido 17 puestos en Ibaigane.
A qué ha estado esperando ELA para llegar a un acuerdo en el que se mantengan los puestos de trabajo de todo el personal del centro y su viabilidad? Cuantos despidos más deberá haber encima de la mesa y cuantos centros se deben cerrar para llegar a un acuerdo?
Gobierno Vasco, con el gobierno del PSE empezaron las políticas de recorte y el PNV ha seguido con esa tendencia. Se ha demostrado que estas políticas están agotadas y estamos ante la necesidad de una Nueva Ley de Educación. Si la Nueva Ley no recoge el quiz de la financiación del sistema el problema volverá a repetirse. Además, el dinero público destinado por el Gobierno Vasco a los centros concertados debe tener un control para evitar las gestiones nefastas.
LAB cree que el caso de Ibaigane esta íntimamente ligado al conflicto que hemos vivido en este ultimo año en los centros de Iniciativa Social .
Desde LAB siempre hemos tenido muy claros los objetivos para salir de este conflicto y ello nos llevó a dejar la unidad sindical. Debíamos pasar de los planteamientos meramente economicistas hacia un planteamiento integral. Esto es; a parte de la negociación del pago de la deuda, defender los puestos de trabajo, interpelar al Gobierno Vasco, profundizar en la transparencia de la gestión de los centros y hacerlas mas participativas y todo ello recogido en un convenio del sector.
El objetivo principal de LAB siempre ha sido la defensa del empleo; que no hayan despidos, que las trabajadoras y trabajadores sean recolocadas en otros centros y que todos y todas las trabajadoras del sector tengan un único convenio y así se lo hicimos saber a finales de mayo a todas las patronales que conforman los Centros de Iniciativa Social ofreciéndoles un acuerdo en defensa del empleo.
En este caso concreto, exigimos a Kristau Eskola y a la Fundación Ibaigane a que recoloquen a todas y todos los trabajadores en otros centros.
Bilbo, 18 de junio de 2014
LABek «Cuadrilla busca cita» programaren inguruan ETBk atzo harturiko erabakia oso modu positiboan baloratzen du
LAB sindikatutik positiboki baloratzen dugu hartu zitekeen erabaki egoki bakarraren aldeko apustu egin izana, eta EITB esparru ezberdinetatik jaso dituen ezadostasunak kontuan hartuz, programa erretiratu izana.
14.06.20
«Euskal Herriko Mugimendu Feministaren balorazioa EITB-k “Cuadrilla Busca Cita” saioa kendu ostean»
14.06.19
«LAB: Oso larria iruditzen zaigu EITBk programarekin aurrera jarraitzearen erabakia oraindik indarrean mantentzea»
14.06.19
«EITBren "Cuadrilla busca cita" programaren eduki sexistak salatzeko elkarretaratzea Bilbon»(bertan behera uztea erabaki da)
Euskal Herriko Mugimendu Feministaren balorazioa EITB-k “Cuadrilla Busca Cita” saioa kendu ostean
LARUNBATERAKO DEIALDIA BERTAN BEHERA UZTEA ERABAKI DUGU: Ez da kontzentraziorik egongo larunbatean 12etan, EITB (Basurto) aurrean.
«Pozez jaso dugu EITBko zuzendaritzak Cuadrilla busca cita kentzeko hartu duen erabakia. Erabaki arduratsua eta zentzuzkoa dela deritzogu Euskal Herriko mugimendu feministatik. Saioa emititu aurretik Eusko Jaurlaritzak berdintasunean duen organu gorenak, Emakundek, jada iragarri zion EITBri saioak zituen eduki sexistak zirela eta ez emititzeko. Kaso zipitzik egin gabe, EITBk aurrera jo zuen, emititu zuen eta aste honetan, mordoxka izan gara, parez-parez izan gaituztenak. Mugimendu feminista, sindikatuak, EAEko oposizioko alderdi gehienak eta Emakundek berak eginiko iradokizunak eta iritziak kontuan izan eta hartutako erabakian EITBk arduraz jokatu duela uste dugu. Komunikabideek, eta gehiago publikoek, jendartearen behar, bizimodu, errealitateei loturik egon behar dute, eta ikus-entzunezko ekoizpen baten aurrean jendartea asaldatzen bada zerbaitengatik da: ez dela egokitzen jendartearen errealitate eta testuingurura.
Cuadrilla busca cita kendu du EITBk, baina aurrera begirako erronkak badituzte, baditugu: 2005ean onartu zen Berdintasun Legea, ia hamar urte pasa dira, eta oraindik EITB-n ez dago Genero Unitate bat, “Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere egiturak egokitu beharko ditu, eta horren bidez, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzean administrazio-unitate bat egongo da, eginkizun hauek betetzeko: saileko zuzendaritza eta arloak eta horri atxikitako erakunde autonomo, ente publiko eta organoak sustatzea, koordinatzea eta horiekin elkarlanean aritzea, horrela lege honetan eta Eusko Jaurlaritzak onetsitako berdintasun- planean xedatutakoa betetzeko. Unitateok posizio organiko eta harreman funtzional egokia izan behar dute, bai eta beren helburuak bete ahal izateko aurrekontu nahikoa ere .” (Berdintasun legea 4/2005). Honez gain, Euskal Herriko mugimendu feministatik behintzat ez dugu ezagutzarik bertan lantzen diren berdintasun politiken inguruan, eta informazioaren tratamendu ez sexista lantzeko EITBk dituen politika, neurri eta erabiltzen dituen baliabideen inguruan.
Beraz, Cuadrilla busca cita saioaren inguruan zein aurrera begira egin genezakeen ibilbideaz jarduteko, adierazi behar dugu EH-ko Mugimendu Feminista EITB-kozuzendaritzarekin kontaktuan jarri dela eta hurrengo asterako bilera bat hitzartu dugula. Hau ere positiboki baloratzen dugu, EITBko zuzendaritzak Euskal Herriko mugimendu feministako ordezkariekin biltzeko borondatea agertu izana. Garrantzitsua da mugimendu feministarentzat, batez ere aurrera begira mintzakide politiko gisa aitortuak izan gaitezen eta elkarlanerako zubiak eraikitzeko aukerak izan ditzagun.
EITB-k 17/06/2014 argitaratutako komunikatuan Cuadrilla busca cita babesteko, saioa horrela definitu zuen "tradizionalki patriarkatuak bere tresnatzat erabili duen programa-eredu bat diskurtso alternatiboak plazaratzeko baliatu da” . I ruditzen zaigu programa eredu alternatiboak lortzeko aukera egongo litzatekeela baliabideak jarriz. Berdintasunean ematen diren aurrerapausoak ikusi egiten dira, adierazleen bitartez neurtzen dira, aurrekontuetan, langileen konpuruan, eta emititzen diren edukien tratamenduan: irudia, lengoaia. Tradizionalak diren tresnen eraldaketa emateko, baliabide asko jarri behar dira, baina borondate politikoa izan ezkero aukerak egon litezke.
Lortu dugu Cuadrilla busca cita eduki sexistak eta egun bizi dugun jendarte patriarkal honetan sustatzen diren harreman eredu hegemonikoak, sexualitate eredu heterosexuala, bitarra.. sustatzen dituen saioa kentzea. Gure helburua da benetan honelako saioak ez emititzea, beraz, ez kendu behar izatea, baina berdintasun politikak ez badira garatzen horrelako gauzak gertatzen dira, beraz, honek sortzen dituen ondorioen ardura EITBrena dela uste dugu.
Elkartu gara, antolatu gara eta borrokaz lortu dugu! Baina arduraz hartzen dugu erabakia, aurrera begirako erronkak badaudelako, jendartearen egiturazko aldaketa bidean komunikabideek duten garratziaz jakitun, erronkei eustea ezinbestekoa ikusten dugu.
EUSKAL HERRIAN, 2014ko ekainaren 20ean
EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA»
Donostiako Udalaren 2014ko hitzarmena onartuta
LABeko sail sindikalak bihar, hilak 20, TGBan 2014ko lan baldintzen akordio arautzailea onartuko denaren berri eman du. Akordio honek Langileen Batzordearen abala dauka, LAB, ErNE eta CCOO sail sindikalen baiezko botoekin.
1. Lanaldiak, lizentziak, baimenak, ultraaktibitatea, negoziazio esparruaren errespetua eta beste zenbait aldeei dagozkien murrizketak ez aplikatzeko 2012 eta 2013 urteetan onartu ziren neurriak mantentzen ditu.
2. 2013ko KPI (%0,6)aren konpentsazioa jasotzen du, langile publikoen erosahalmenaren berreskuratze prozesua hasten du, produktibitate gisako ordainsari lineal baten bitartez, eta Elkarkidetzako ordainketei ekiten dio berriro.
3. Konpromezu desberdinak jasotzen ditu: formakuntza plana, lanpostuen balorazioaren eta ordainsari eskalaren tresna berri bat eta barne mugikortasunaren arautegi bati buruzkoak. Eta sustapen eta LEP prozesuak aurten martxan jartzeko konpromezua ezartzen du.
Zerbitzuak pribatizatzeko helburuarekin eta lan baldintza publikoak okerrera eramanez, publikoa hutsaldu nahi den epealdi zail honetan, udal honetan, oztopoak badira ere, lan baldintzak hobetzea lortu dugu, eta baita zerbitzu publikoaren eredu desberdinaren alde egiteko apostua adostea ere.
Hau da LABek nahi duen bidea.

