Etiquetas Udal eta Foru Administrazioa

Etiqueta: Udal eta Foru Administrazioa

Sindikatuko Gipuzkoako suhiltzaileek negoziazio mahaiara bueltatzea eskatu diote Eider Mendoza Aldundiko...

Gipuzkoako LABeko suhiltzaileek Aldundiko Gobernantza diputatuari adierazten diote luze jardun dutela negoziatzen, Suhiltzaile Zerbitzuak pairatzen dituen hainbat egoerari irtenbideak aurkitu nahian. Hausnarketa hori ez da eurena soilik izan, Eider Mendoza berak ere aitortu izan baitu Zerbitzuaren egoera kezkaz bizi duela.

Azpikontratazioan oinarritutako Gipuzkoa klasista eraikitzen ari da Aldundia

LABek konpromiso argiak eskatzen dizkio Markel Olano ahaldun nagusiari, berak zuzentzen duen Aldundiak enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobe ditzan, azpikontratazioa bultzatu beharrean.

Bilboko Udaleko aurrekontuetan zerbitzu publikoak garatu eta kontratetan prekarizazioa saihestea eskatu...

Bilboko Udalaren 2021erako aurrekontua onartuko dute gaur. LABen iritziz, aurrekontuak herritarren beharrei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzu publikoen garapena lehenetsi beharko luke, denon artean sortutako aberastasunaren banaketa zuzena ziurtatuz. Hala, aldarri hau jendarteratzeko, elkarretaratzea egin dugu udaletxe aurrean, aurrekontuen eztabaida egin bitartean.

Bizkaiko Foru Aldundiak diskriminatu egiten ditu euskaldunak enplegu publikora sartzeko deialdietan

Bizkaiko Foru Aldundiak galarazi egiten du hizkuntza-eskakizuna duten pertsonek askatasunez aukeratzea zein lanpostutarako aukera egin dezaketen, oposizioetan puntuazio txikiagoa lortu duten eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez duten pertsonen onurarako. Jokabide diskriminatzaile horrek ezinegona eragin du 308 lanpostu betetzeko duela gutxi amaitu den kategoria administratiboaren deialdian aurkeztu eta gainditu duten pertsonen artean. LABek uste du hori euskaldunen aurkako diskriminazio-ekintza larria dela eta oztopoa dela administrazioaren hizkuntza-normalizazioaren bidean.

Berriz irabazi ditugu hauteskundeak Iruñeko Udalean

Duela lau urte egindako hauteskunde sindikaletan bezala, oraingoan ere LAB izan da Iruñeko Udalaren zenbaketa orokorrean boto gehien lortu dituen sindikatua; izan ere, 10 ordezkari lortu ditu: zazpi, funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen artean, eta hiru, lan-kontratudunen artean. Horrela, bigarren indarrak baino lau ordezkari gehiago izanen ditugu.

Gasteizko Udaleko Ataria zentroko emakume langile batek jasandako jazarpena salatu dugu...

Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegien Zentruak kudeatzen duen Atarian dagoen langile baten kasua salatu dugu: alde batetik, haurdunaldian osasuna babesik gabe geratu delako; eta, bestetik, jazarpen sexistaren protokoloa ez delako aplikatu. Hala, Gasteizko epaitegiaren aurrean mobilizatu gara, salaketaren berri emateko.