Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko
Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.
Garbiñe Aranburu: «Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: "Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da".
EAEko aurrekontuetan ondasuna banatzea, eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak garatzea eskatu...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egin ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko. Hori ela eta, kalera irten gara aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko, azken asteotan Hego Euskal Herrian egindako mobilizazioei jarraipena emanez. Bilboko manifestazioan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza: "Azken hilabeteotan inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren hutsuneak, inoiz baino argiago geratu da kapitalismoa dela bizitzaren etsairik handiena. Eredu berri bat behar dugu".
Donostian, Bilbon eta Gasteizen mobilizatuko gara abenduaren 13an, aurrekontu sozial, parte...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egingo ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko.
Abenduaren 13an EAEko hiriburuetako kaleak hartzeko deia luzatu dugu, bizitza erdigunean...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileon dinamika mobilizatzaileak aurrera darrai, EAE eta Nafarroako aurrekontuen inguruan ditugun eskaeren berri emateko. Iruñean mobilizatu ginen joan den larunbatean, Donostian eta Gasteizen asteazkenean; bada, ostiralaren etorrerarekin, Bilbora ekarri ditugu ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak lehenetsiko dituzten aurrekontu sozial, burujabe, parte-hartzaile, feminista eta ekologisten aldarria.
Aurrekontu sozial, burujabe, parte-hartzaile, feminista eta ekologistak aldarrikatu ditugu Donostian eta...
Donostian eta Gasteizen mobilizatu gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok deituta, instituzioei herritarren beharrak eta bizitza erdigunean jarriko dituzten politikak exijitzeko. Hain zuzen ere, dinamika mobilizatzaile baten harira gauzatu ditugu protestak, ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu beharko lituzketen aurrekontuen defentsan. Zentzu honetan, abenduaren 13an Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo ditugun manifestazio nagusietarako deia luzatu dugu, Gasteizko Gobernuari aldarrikapen zehatzak luzatzeko, joan den larunbatean Iruñean Nafarroako Gobernuari egin genizkion eskaeren ildoan.
Bilboko Udaleko aurrekontuetan zerbitzu publikoak garatu eta kontratetan prekarizazioa saihestea eskatu...
Bilboko Udalaren 2021erako aurrekontua onartuko dute gaur. LABen iritziz, aurrekontuak herritarren beharrei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzu publikoen garapena lehenetsi beharko luke, denon artean sortutako aberastasunaren banaketa zuzena ziurtatuz. Hala, aldarri hau jendarteratzeko, elkarretaratzea egin dugu udaletxe aurrean, aurrekontuen eztabaida egin bitartean.
Garbiñe Aranburu: «Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Iruñeko kaleak hartu ditugu, aurrekontu sozialen defentsan eta zerga-erreforma justu eta sakon baten alde. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza amaiera ekitaldian: "Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu nahi dugu, eta trantsizio hori borrokatzen ari gara". Hain zuzen ere, Garbiñe Aranbururen esanetan, "trantsizio hori egiteko, bide hori egiteko, orain arteko bidean atzera egin behar da, erabakietan deseraikitzeko prozesu bat beharrezkoa da. Orain arteko erabakiekin bukatu behar da, pribatizazio eta merkantilizazio politikei mugak jarriz, zaintzaren arazori irtenbide bat emanez eta pentsio eta lan erreformekin atzera eginez".
Iruñean mobilizatuko gara larunbatean, aurrekontu sozial eta subiranoen alde, Eskubide Sozialen...
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak dei egiten du azaroaren 28an izango den manifestazioan parte hartzera, galdegiteko orain behar ditugula sail sozial handiagoak dituzten aurrekontuak, eskubide sozial berriak aitortuko dituzten aurrekontuak, eta exijitzeko berehala onartu behar dela zerga-erreforma justu eta sakon bat. Iruñeko autobus geltoki zaharretik irtengo da mobilizazioa, 17:30ean.