2026-07-23
Blog Página 940

Edesa eta Geyserreko langileek kaleratzei ezetz esan ostean enpresak alternatibak birpentsatzeko konpromisoa hartu du

0

Gaur, abuztuak 29, bilera bat burutu dute Edesa Industrial eta Geyserreko enpresa batzordeek zuzendaritzarekin. Langileek batzarrean 220 lagunen kaleratzeei ezezkoa eman ostean, astebeteko epean bideragarritasun planari alternatibak birpentsatzeko konpromisoa hartu du zuzendaritzak. Langile Batzordeak ekoizpenaren, enpleguaren eta proiektuaren iraunkortasunaren aldeko apustuan lanean jarraituko duela esan du.

 

 

 

Los y las trabajadoras de Edesa Industrial y Geyser-Gastech no aceptan una propuesta con 220 despidos

0

Hoy la asamblea de trabajadores y trabajadoras de Edesa Industrial y Geyser-Gastech han decidido no aceptar la propuesta presentada por la empresa. Rechazan el despido de 220 trabajadores y trabajadoras y no admiten el plan industrial presentado. Mañana el Comité se reunirá con la dirección de empresa para solicitar un plan industrial solido y detallado donde se mantengan los puestos de trabajo y donde no se desindustrialice Euskal Herria.

 

 

 

Rafa Diez: “Espetxealdiak Lasarte-Oriarekin dudan lotura indartu du”

0



Sei urte eta erdi preso egon ondoren, Rafa Diezek espetxeko hausnarketak partekatu ditu TXINTXARRI-rekin: kartzelaldia, familia, Lasarte-Oria, sindikalgintza, gatazkaren konponbidea eta beste hainbat gairi heldu dio LABeko idazkari nagusi ohiak. Donostian bizi arren, nabarmendu du “bihotza” Lasarte-Orian izan duela beti.

Ibilbide luzeko militantea da Rafa Diez (Lasarte-Oria, 1956); azken hamarkadak lehen lerroan eman ditu, sindikalgintzan eta politikan. Ezker abertzalearen norabide aldaketaren sustatzailetako bat izan da, eta gogotik ordaindu du horregatik; Bateragune auziko kondena oso-osorik beteta, abuztuaren 17an libre geratu zen. Ordutik “lur hartzeko” denbora gehiegirik ez du izan. “Pentsatzen nuena baino gehiago ari zait kostatzen bizimodu normalera ohitzera”. Ezaguna eta maitatua da herrian; oraindik asko dira kalean ongietorria eman eta agurtzera joaten zaizkionak. Naike Diez semea lagun, TXINTXARRI-ren galderak patxadaz erantzun ditu Ttakun-Enean.

Zer eragin izan du kartzelaldiak zuregan? Nola sartu zen Rafa Diez espetxera 2009ko urriaren 13an, eta nola atera da?

Duela bederatzi urte, Bateragune prozesua hasi zenean, aldaketa estrategikoak sustatzeko garaiak ziren. Gure ustez, ezker abertzalearen ziklo politiko bat amaitzear zegoen. Ikusi genuen aro berri baten beharra, Euskal Herriak autonomismotik burujabetzarako bidea egiteko. Eskema hori genuen buruan, eta hori sustatzeko ahaleginetan ibiltzeagatik, Estatuak erabaki zuen gure aurkako prozesua irekitzea, gu espetxeratzea eta zigortzea.

Espetxealdiaren ostean, nire pentsamoldea indartu egin da. Konbentzituta nengoen aldaketa estrategikoaren beharraz. Uste dut planteamendu hori egokia eta ezinbestekoa zela aurrera begira burujabetza eta proiektu independentista sustatzeko. Orain, konbentzituta nago garai hartan hartutako erabakiak egokiak izan zirela.

Eta ingurukoengan begirada jarrita, nolakoa izan da aldaketa? Zer eragin izan du kartzelaldiak senideengan?

Preso bezala gertutik ikusi dut senitartekoek jokatzen duten rola. Kontua ez da soilik bisita bat egitea. Zure atzetik daude egunero: deiak, prestaketak hurrengo bisitarako, paketeak, albisteen berri ematea… preso moduan ditugun behar guztiak asetzen dituzte. Indarturik atera naiz, familiak egindako lanagatik. Oro har, goraipatu nahiko nuke preso guztien senideek, eta, batik bat, dispertsioaren ondorioz urrunduta dauden presoen senideek, egiten duten lana. Oso lan isila da, oso lan zaila da, baina duintasun osoz egiten dute.

Lasarte-Orian egin zizuten ongietorria. Nola sentitu zinen herriko plazan?

Sentsazio oso berezia izan zen. Gogoratzen dut plaza horretan asanbladak eta beste hainbat egitasmo eta borroka egin genituela, 1970eko hamarkadaren bukaeran. Okendo plaza beti izan da Lasarteko bihotza. Abuztuaren 17an ni hor izatea, eta ni protagonista izatea… sekulakoa izan zen. Gainera, jende ugari zegoen, jende ezagun asko eta aspaldi ikusi gabeko lagunak ere. Hunkigarria izan zen; ibilbidean jasotako txaloak, jendearen babesa eta irribarreak… Omenaldiaren ostean, gainera, aukera izan nuen jende ugari besarkatzeko eta haiekin hitz egiteko, tartean herriko preso ohiak eta Michelingo kideak. Ahaztezina izango da egun hori niretzako, eta bizi-bizi dago oraindik nire baitan.

Zer egingo du Rafa Diezek aurrerantzean?

Aldi berri bat hasiko dut. Beti prest egongo naiz laguntzeko, ekarpenak egiteko eta nik dudan guztia emateko. Baina ni ez naiz orain dela 30 urte nintzen militantea, ezin diot erritmo horri eutsi. Egokitze aldi bat behar dut, neke handia izan dudalako, alor guztietan. Ez dakit non egongo naizen, baina ziur inguruan ibiliko naizela, nik bizitako esperientziak konpartitzeko.

LASARTE-ORIA

Donostian bizi zara, baina beti izan duzu lotura herriarekin. Kartzelaldiak indartu egin al du harreman hori?

Hamahiru urte egin nituen Michelin lantegian; lanean eta borroka ugaritan. Herri Batasuna sortu zenean, lehenengo hauteskundeetan parte hartu genuen. Ondoren, LABen zenbait ardura hartu nituen, eta Donostiara joan nintzen bizitzera. Hala ere, beti izan dut lotura Lasarterekin, eta ahal dudanetan gustura izaten naiz bertako lagun eta kideekin. Egia da Donostian bizi naizela, baina nire bihotza Lasarten dago, eta gertutik jarraitu ditut bertako berriak. Ni saiatu naiz hari horri eusten, eta egia da espetxealdiak indartu egin duela lotura hori. Kartzelan nengoela, Lasarteko herriak eta jende askok babesa eman dit: askok ezagutzen nindutelako; baina, beste hainbatek, ezagutu gabe. Espetxealdiak balio izan dit herriarekin dudan lotura hori indartzeko.

Politikan hastapenak Lasarte-Orian egin zenituen. Amnistiaren Aldeko Mugimenduan lehenik, udalerria sortzeko lanetan ondoren… Beti esan izan duzu, ordea, zure “unibertsitatea” Michelin izan zela.

Hala da. 18 urterekin sartu nintzen Michelinen, 1974an. 1976an izan zen ehun eguneko greba; oihartzun handia eduki zuen. Ordurako banuen gazte bezala kontzientzia maila bat, baina ez neukan egituratuta pentsamendu politikorik eta sozialik. Michelingo greba hura unibertsitate trinkoa izan zen niretzat, eta, harrez geroztik, konpromiso indartsuak hartu ditut borroka nazionalean eta sozialean. Gainera, 1976an LAB oraindik ez zen sindikatua, masa mugimendua baizik. Orduantxe egin zuten urratsa sindikatu bilakatzeko. Zalantzarik gabe, Michelingo greba hura mugarria izan zen nire militantzia ibilbidean.

Eta, gaur egun, ikusi al duzu nola dagoen herria? Mercadona bat eta Leroy Merlin bat eraiki behar dute inguruan, eta herritik oso gertu izango da erraustegia.

Ikaragarria izaten ari da aldaketa. Garai hartan Michelinek 3.800 langile zituen. Luzuriaga eta Michelin ziren Lasarte-Oriako motorrak. Eraldaketa erraldoia izan da. Lasarteko ehun ekonomikoa aldatu egin da; zerbitzuetako enpresek indarra hartu dute, eta hor kokatu ditzakegu Mercadona eta Urbil, esate baterako. Gainera, beste era bateko bizimodua sortu da. Azken urteotan neoliberalismoak eta globalizazioak gizartea eraldatu dute.

SINDIKALGINTZA

Belaunaldien arteko hutsunea gero eta handiagoa da: gazteek zailtasunak dituzte etxebizitza duin bat edukitzeko, eta lanaren prekarizazioa gero eta handiagoa da. Zure ustez, gazteen belaunaldiak galdu egin al du haien gurasoek izan zituzten eskubideak eta pribilegioak?

Lan merkatua aldatu egin da. Egiturazko aldaketa gertatu da langileok eta gizarteak kapitalarekin dugun harremanean. Garai hartan mundu guztiak zeukan lanpostu finko bat, eta eskubideak ere nahiko errotuak zeuden. Trantsizioko aurreneko urteetan, langile borrokari esker lortu ziren eskubide asko, baina, denboraren poderioz, hori guztia aldatzen joan da; orain, langileek ia ez dute eskubiderik. Gazte bat lan mundura sartzen denean, ez dauka inolako eskubiderik, eta beti dago merkatuaren menpe. Ehun ekonomikoaren aldaketaz gain, eredu ekonomiko eta sozial berri bat ere behar ditugu.

Zer rol jokatu behar dute sindikatuek borroka horretan? Ari al dira alternatibak eskaintzen gehien behar dutenei?

Kapitalaren eta lanaren arteko harremanean, kapitalak sekulako boterea hartu du, bai kontrataziorako, bai lan baldintzak inposatzeko, eta baita langileak kaleratzeko ere. Hiru esparru horietan patronalak lortu ditu erraztasun guztiak. Aldiz, sindikatuoi kendu egin dizkigute tresnak, langileen eskubideak defendatzeko eta baldintza prekarioak dituztenen alde borrokatzeko. Tira-bira horretan desoreka ikaragarria izan da, eta horren ondorio latzak ari gara sufritzen.

Batzuek galdetzen dute ea sindikalgintza non dagoen. Baina botere politikoak kendu egin dizkio borrokarako tresna asko. Gainera, dugun autonomia ereduarekin Iruñeako eta Gasteizko parlamentuek ez dute eskumenik lan arloan. Horregatik, sindikalgintza abertzaleak beti aldarrikatu du lan harremanetarako euskal esparru bat. Benetan burujabetzaren aldeko pausua eman behar badugu, garrantzitsua izango da arlo sozial eta ekonomikoan boterea edukitzea.

Desoreka horiek hausteko esan duzu beharrezkoa dela estatu propio bat sortzea. Baina, ez al litzateke beste estatuen bizio berberak errepikatzeko arriskua egongo?

Euskal Herrian sindikalgintza oso antolatua dago, eta sindikalgintza abertzaleak duen pisua oso handia da. Hortaz, lanabes garrantzitsua da burujabetzarako. Gainera, sindikatu abertzaleek badute teorian eta praktikan borondate irmoa, aldaketa sozialak lan mundura ere eramateko. Euskal estatua izango bagenu, euskal sindikalgintzaren boterea handiagoa izango litzateke. Guk orain gehiengoa daukagu, baina ez daukagu eragiteko gaitasun handirik; tresnak eta giltzak Madrilen dituzte. Horregatik eskatzen dugu Euskal Herrian euskal instituzioek eta euskal parlamentuak gaitasuna izan dezaten, gure arau ekonomiko eta sozialak egiteko.

Askotan lotzen da burujabetza elementu sinbolikoekin, baina guk beti diogu burujabetza politikoa erabat lotuta dagoela aldaketa soziala eragiteko aukerekin. Burujabetzaren aldarria ez da abertzaleen eskaera etnizista bat. Aitzitik, burujabetzaren eskema erabat lotuta dago beste eredu sozial bat sortzeko aukerarekin. Hori ez da posible izango Espainian gauden bitartean. Horregatik, abertzalea ez denari esaten diogu badugula aukera eskala demokratiko propioa izateko, eta Euskal Herrian beste eredu ekonomiko eta sozial bat eraikitzeko. Uste dut hori dela aurrera begira hainbat sektoretan hedatu beharreko diskurtsoa. Burujabetza boterea da. Botere herritarra: ekonomikoa, politikoa…

Eta, zure ustez, ezker abertzalean jarri al da indar nahikoa diskurtso horretan, batez ere, ikusita azken urteetan ezkerretik sortu diren lehiakide berriak?

Autokritika egin behar da: uste dut batzuetan pendulu baten moduan ibili garela. Batzuetan garrantzia eman diogu auzi nazionalari, elementu isolatu bat izango balitz bezala. Bestetan, ordea, erdigunean jarri ditugu gai sozialak. Nik uste dut biak erabat lotuta daudela. Ez dugu lortu gizarteak ikustea burujabetza eskaera denontzako proiektu politiko berri baterako aukera gisa. Landu egin behar dugu hori. Zertarako nahi dugu euskal estatu burujabea? Herri bezala badugu hizkuntza eta kultura proiektu bat, baina badugu ere herriarentzako eredu bat aldaketa sozialerako eta demokraziarako. Podemos fenomenoarekin ezker abertzaleak astindua jaso du. Baina konbentzituta nago ezker zabaleko jende askorekin gai askoren inguruan eztabaida dezakegula.

Nola ikusten duzu gehiengo sindikalaren egoera? Garai hartan zu izan zinen ELAren eta LABen batasunaren bultzatzailetako bat. Azken aldian urrundu egin dira bi sindikatuak, nahiz eta gerturatzeko zantzuak eman dituzten orain gutxi.

Nik esan izan dut palanka berriak behar ditugula burujabetza eta aldaketa sozialerako mugimendua astintzeko. Eta palanka berri horietako bat izan daiteke sindikalgintza. Nik 1993an beste fase bat bizi nuen, beste aro batean geunden, eta testuingurua desberdina izan arren, orain ez dut ikusten inolako oztoporik elkarlan hori termino politiko, sozial eta sindikaletan izateko. Alderantziz, nik uste dut baldintza guztiak daudela, eta konbentzituta nago emango dela batasun hori. Hurrengo asteetan ikusiko ditugu horren aldeko urratsak.

GATAZKAREN AMAIERA

Aro berri baten aldeko apustua egiteagatik atxilotu zintuzteten. ETAk 2011ko urrian utzi zuen jardun armatua, eta aurtengo apirilean utzi ditu armak. Baina estatuek ez dute urratsik egin, batez ere Espainiakoak. Nola eman daitezke aurrerapausoak egoera horretan?

Estatuak “terrorismoaren aurkako borroka” erabili du Espainiako kohesio sozialari eusteko, eta Espainaren ereduaren eztabaida politikoa gatibu hartzeko. “Terrorismoaren aurkako” gai hori desagertzean, Estatua biluzik geratu da, eta dituen arazo guztiak lurrazalera atera dira: ekonomia, ustelkeria, bipartidismoaren krisia, Katalunia, Euskal Herrria… Ez dut esan nahi aldaketa estrategikoa denik elementu nagusia Espainian gertatu dena azaltzeko. Baina kontraesan guztiak estaltzeko zuen tresna bat desagertzean, kontraesan horiek guztiak azaleratu dira.

Uste genuen sortutako egoera berriarekin berez etorriko zela bake prozesua. Baina indar posizioa gehiago ez ahultzeko, estatuek ez dute bake prozesuan sartu nahi izan, eta blokeatu egin dute. Guk pentsatzen genuen borroka armatua desagertzean bi aldi egongo zirela. Lehenik bake prozesua, eta ondoren prozesu politikoa. Baina Estatuak bake prozesua blokeatzean, nolabaiteko nora eza batean geratu gara. Aipatu behar da ere, prozesu politikoaren barruan EAJk egin duena: azeleragailua altxatu. Orduan, egoera arraro batean geratu ginen: borroka armatua amaitu zen, independentismoak gora egin zuen, baina prozesu politikoak ez ziren mugitzen. Teorian baldintzak egon arren, errealitatean ez zen ezer mugitzen.

Nola mugi daitezke, orduan, bi prozesuak?

Estatuaren jokabideaz ohartu ginenean, konturatu ginen berez ez daudela bi aldi; bakea eta prozesu politikoa aldi berean etorriko dira. Presoen aldeko dinamikak indartzen ditugunean, prozesu politikoaren aldeko mugimendua ari gara indartzen. Eta hortik etorriko da indarra. Orain, une horretan gaude. Presoen alde gero eta indar anitzagoak daude. Prozesu politikoan ere, Gure Esku Dago-k eragindako dinamikekin eta planteamenduekin aurrera egiten ari gara, agian ez guk nahi dugun abiadan izan arren. Eta arlo sindikalean ere hor dugu Eskubide Sozialen Karta.

300 preso baino gehiago daude oraindik, gehienak Euskal Herritik urrun. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ondorioen txostena kaleratu du duela gutxi. Zer aldaketa ekarriko du horrek?

Estatuak presoen gaia bahitu duenean, eta, hainbatetan EAJk ere, saiatu dira erantzukizuna ezker abertzaleari eta presoei egozten. Une honetan, kolektiboak hartutako erabakiarekin, erantzukizuna benetan dagokionak du: preso bezala, kolektibo bezala, prest gaude bakoitzak dituen bide juridikoak hausnartzeko eta arakatzeko. Badakigu Estatuak jarraituko duela blokeatzen eta mugimendu neurtuak egiten, kontraesanak sorrarazteko. Baina kolektiboak hartutako erabakiaren ostean, erantzukizuna gizarteak du, eta protagonismoa hartu behar du presoen egoera bukatzeko. Nola ulertzen da borroka armatua amaitu eta sei urtera eskubideak urratzen dituen salbuespeneko neurriak egotea? Presoen aldeko olatu berri bat ikusten dut, eta guk olatu hori bururaino eraman behar dugu eragina izateko.

Ez da aho batekoa izan presoen erabakia. 80 pertsonek ez dute alde bozkatu. Esanguratsua al da kopuru hori?

Kolektiboak eztabaida oso irekia egin du, eta preso bakoitzak izan du aukera ikuspuntuak bideratzeko. Erabat zilegia da iritzi kontrajarriak izatea, edozein erakundetan gertatzen den bezala. Eztabaida gardena eta garbia izan da, oso irekia. Errespetagarria da bakoitzaren iritzia, baina kolektiboak hartutako erabakia ere errespetatu behar da.

Biktimak utzi ditu gatazkak. Lasarte-Orian badaude estatuaren indarkeria sufritu dutenak, eta Euskal Herritik urrun dauden presoak. ETAren indarkeria sufritu dutenak ere badaude, hildakoak barne. Nola ikusten duzu adiskidetzea herrian, eta, oro har, Euskal Herrian?

Adiskidetze prozesua gauzatzeko urrats batzuk egin dira, eta ezker abertzalea ausarta izaten ari da, prozesu horretan eman behar duena emateko; iraganari buruzko hausnarketak egiten, eta aurrera begirako konpromiso propioak hartzen. Batzuetan kode etikoari buruz hitz egiten da, baina nik uste dut kode demokratikoari buruz ere hitz egin behar dela. Bi gauzak lotuta daude, denok errespetatu behar ditugu kode horiek. Batzuek kode etikoari buruz asko hitz egiten dute, baina kode demokratikoaz ez dute ezer jakin nahi, zeren ez daude herriaren borondatea errespetatzeko prest. Denok kode etiko eta demokratikoaz hitz egiteko prest egongo bagina, sekulako urratsak egingo genituzke. Proiektu politiko desberdinak egoteak ez luke arazorik sortu behar, ez termino demokratikoetan ezta etikoetan ere.

BURUJABETZA PROZESUA

Esan izan duzu prozesu osoa El Duesoko espetxeko talaiatik jarraitu duzula. Zer hausnarketa egin dituzu?

Aldaketa estrategikoak bizpahiru oinarri zituen. Batetik, ziklo armatua amaitu beharra zegoen. Gure ustez, ezker abertzaleak Euskal Herriko gizarteari planteamendu politiko berri bat eskaini behar zion; bai bake prozesua eraikitzen joateko, baina baita autonomismotik burujabetzarako bidea egiteko ere. Independentziaren eta burujabetzaren alde sakabanatuta zeuden indarrak metatzeko aukera zegoen, eta, horrela, beste aukera eta baldintza sozial eta politikoak sortu genitzakeen. El Duesoko talaiatik ikusi dut azken urteotan burujabetzaren aldeko indarrak, arazoak arazo, metatzen joan direla, nahiz eta prozesu politikoa nahiko motelduta egon, beste eragile politiko eta sozial batzuek hala erabaki dutelako. Aztertzekoa litzateke EAJk azken urteetan edukitako jarrera. Hala ere, helburu nagusietako bat zen burujabetzarako eta aldaketa sozialerako indarrak berriro metatzea, eta metaketa horretatik konfrontazio demokratikorako eszenatokiak sortzea.

Hasieran, bazirudien aldaketa horren ondorioak berehalakoak izango zirela, eta hauteskunde esparruan tsunami bat egon zen. Egia da mapa politikoa erabat aldatu zela; independentismoa eta burujabetzaren aldeko indarrek sekulako arrakasta izan zuten. Izan ere, garai hartan unionismoak agintzen zuen Nafarroan eta EAEn. Gizarteak saritu egin zuen bakerako nahi hori; mapa politikoa erabat aldatu zen, eta baldintza berriak sortu ziren prozesua aurrera eramateko.

Gerora, ordea, EH Bilduk ez ditu horren emaitza onak izan. Zirrara hori ez al du ongi kudeatu ezker abertzaleak?

Prozesua halako txakalaldi batean sartu zen. Bazirudien prozesua bera bakarrik zihoala aurrera, baina EAJren eta burujabetzaren aldeko indarrak hegemonia talka batean sartu ziren. Uste dut ez zela momentua hegemoniaren borroka baterako, baizik eta herri bezala, hegemonia baten bila joateko. Batzuetan, alderdien arteko hegemonia talkek zaildu egiten dute herritarren hegemonia sortzea, eta herri moduan ditugun erronkei heltzea. Bazirudien borroka abertzaleen artean zegoela, eta ez Estatuarekin. Une horretan, prozesu politikoa moteldu egin zen. Gainera, kontuan hartu behar dugu Estatuak presoen gaiaren inguruan emandako erantzuna: blokeoa eta sabotajea, bake prozesua oztopatzeko. Alderdien hegemonian zentratzeagatik eta Estatuak egindako blokeoagatik, prozesua ez atzera ez aurrera gelditu zen.

Desilusio horrek eragin al du “harrotasun sano baten falta”, zuk ongietorri ekitaldian zenioen bezala?

Euskal Herrian badaude ezkertiar eta abertzale asko, baina, mugimendu gisa, ez gara gai izaten ari erronka horiei forma emateko. Badugu indarra, baina hori bideratzeko palanka falta zaigu. Gastatuta edo behar bezala koipetu gabe dago herri honen malgukia. Harrotasun sano hori galdu dugula dirudi. Zalantzarik gabe, proiektu politiko eta sozial gisa berreskuratu egin behar dugu hori.

EH Bilduren berrantolaketa prozesua kartzelan zinela egin da. Zergatik zen beharrezkoa? Ohiko alderdi bat bihurtzeko arriskua al zegoen? Zer eragin izango du?

EH Bildu burujabetzaren eta aldaketa sozialaren alde dauden eragile askoren erreferentzia bihurtu behar da; hutsegite handia litzateke alderdi gisako egitura hartzea. EH Bildu ez da izan behar alderdi klasiko bat, eremu zabal bat baizik, erreferentzia argi batzuekin: nola nahi ditugu garatu burujabetzaren eta aldaketa sozialaren kontzeptuak herri honetan datozen urteetan. Nire ustez, hurrengo bizpahiru urteetan asko dugu jokoan, eta ez daukagu denborarik testuinguruarekin espekulatzeko. Espekulazio asko egin ditugu azken urteetan. Konfiantza handia dut EH Bilduk aldaketarako rol hori jokatuko duela, sindikalgintza abertzalearekin, arlo sozialeko indarrekin, mugimendu feministarekin, euskararen aldeko mugimenduarekin… Mugimendu horiek guztiak egituratu behar dira.

Mugimendu aberatsa daukagu. Lasarte-Oria da adibide esanguratsu bat, euskararen aldeko egindako borrokan. Gizartean ditugun eragile horiek, batzuetan bere kasa ibiltzen dira. Gehiago konpartitzeko beste kultura politikoa sortu behar dugu, nahiz eta bakoitzak bere ezaugarriak eta eremu propioa izan. Gehiago konpartitu behar dugu herri bezala, herri bezala ditugun erronkei heltzeko. Indarrak biltzeko tresna bakarra ez, baina tresna garrantzitsu bat izan behar du EH Bilduk.

Maltzaga berri bat behar dela diozu, baina posible al da aurrera egitea EAJrik gabe?

Lizarra-Garaziren garaian saiatu ginen, eta beste momentuetan ere izan da elkarlan hori lantzeko aukera, Loiolako elkarrizketetan, adibidez. Baina EAJren ibilbidean inboluzio bat sumatu dut. Ez dakit taktikoa edo estrategikoa den. EAJ Ibarretxe planetik dator. Hor bazeuden eduki sendo batzuk, eta iruditzen zait eduki horiek biguntzen ari direla. Aitortza nazionala, erabakitzeko eskubidea eta euskal estatua eraikitzea ez dago EAJren agenda politikoan, lehenago egon bazeuden arren. Gaur Maltzaga bakarrik posible da sindikalgintza abertzalean, gutun sozialaren borrokan, Gure Esku Dago-n, mugimendu feministan, euskararen aldeko mugimenduan… Aldaketaren aldeko indar sozialak egituratzen direnean, EAJk aukeratu egin beharko du.
 

 

 

Manifiesto solidario con el referéndum de Catalunya



Un grupo de profesorado universitario y la mayoría sindical hemos publicado un manifiesto solidario con el referéndum de Catalunya y te animamos a firmarlo y a compartirlo entre tus amistades. En el manifiesto, entre otras cosas, expresar nuestro apoyo a cuantas movilizaciones se convoquen en favor de la celebración de dicho referéndum comenzando por el respaldo a la Diada del 11 de septiembre en Barcelona y, especialmente, a la convocatoria de la manifestación de Gure Esku Dago para el 16 de septiembre en Bilbao a favor de la democracia y el ejercicio del derecho a decidir de Catalunya.

MANIFIESTO

DESDE EUSKAL HERRIA EN APOYO AL REFERÉNDUM EN CATALUNYA

"El Govern de la Generalitat de Catalunya, en base a la mayoría holgada del Parlament, ha convocado al pueblo de Catalunya en referéndum el próximo 1 de octubre para que decida pacífica y cívicamente si quiere o no "que Cataluña sea un Estado independiente en forma de república". Tiene como precedentes próximos las consultas realizadas en Québec y Escocia.

Es no solo un ejercicio democrático legítimo en base a la institucionalidad catalana sino que todos los datos confirman que, independientemente del sí o no en la respuesta, la inmensa mayoría de la sociedad catalana es partidaria de ser consultada al respecto.

Denunciamos por ello al Gobierno del PP que, con el apoyo de PSOE y Ciudadanos, quiere impedir por todos los medios ese referéndum, no por razones de legalidad sino por miedo a la democracia y al hipotético resultado. Se conculcaría el derecho a decidir de una nación sin Estado.

El 1-O va ser así un choque entre la ciudadanía de Catalunya que quiere ejercer el derecho a decidir y el Estado que quiere impedirlo. De ahí nuestro solidaridad inequívoca con Catalunya. Por ello también lamentamos dos actitudes. Por una parte, la incoherencia de quienes siendo partidarios de la autodeterminación de los pueblos se echan atrás cuando tienen ocasión para demostrarlo atribuyendo a los demócratas la responsabilidad de la falta de garantías que el Estado provoca. Por otra parte, nos parece inaceptable la insolidaridad del Gobierno Vasco para con el pueblo catalán ya que sus acuerdos con el Gobierno Rajoy fortalece a éste y debilita a las instituciones democráticas catalanas.

Queremos expresar nuestro apoyo a cuantas movilizaciones se convoquen en favor de la celebración de dicho referéndum comenzando por el respaldo a la Diada del 11 de septiembre en Barcelona y, especialmente, a la convocatoria de la manifestación de Gure Esku Dago para el 16 de septiembre en Bilbao a favor de la democracia y el ejercicio del derecho a decidir de Catalunya."

Bultzatzaileak / Promotores: Ramon Zallo (UPV-EHU), Petxo Idoiaga (UPV-EHU), Helena Franco (UPV-EHU), Pedro Ibarra (UPV-EHU), Ane Larrinaga (UPV-EHU), Iñaki Lasagabaster (UPV-EHU), Francisco Letamendia (UPV-EHU), Mila Amurrio (UPV-EHU), Txiki Muñoz (ELA), Garbiñe Aranburu (LAB), Ana Pérez (STEILAS), Biktor Galarza (HIRU), Alazne Intxauspe (Etxalde), Txejo Ortega (ESK)

FIRMA EL MANIFIESTO
 

 

Solidaridad y denuncia por parte de LAB ante el fallecimiento de un trabajador en accidente laboral en Azpeitia



En primer lugar, queremos mostrar nuestra solidaridad con amistades y familiares del trabajador de 50 años que ha fallecido este mediodía en la empresa Glual Energy de Azpeitia. Además del dolor que provoca cada fallecimiento, debemos preguntarnos qué es lo que está sucediendo. Porque para LAB, esta sangría sin fin obedece al proceso de precarización que está sufriendo el mercado laboral.

¿Cómo es posible que en lo que llevamos de año hayan fallecido 42 personas en accidentes laborales en Euskal Herria? ¿Qué tipo de industria avanzada nos quieren vender si la mayoría de los fallecimientos se están dando en este sector? Lo que hay detrás de estas muertes es la decisión de reducir costes, especialmente en medidas de prevención y en precarizar las condiciones laborales. Pero los empresarios que actúan así solo pueden hacerlo gracias a la cobertura institucional.

Cometeríamos un grave error si entendiéramos cada fallecimiento como un hecho aislado, pues son fruto del proceso de precarización del mercado de trabajo. En un momento en el que en Euskal Herria se está generando más riqueza que nunca, los datos del número de accidentes y muertes en el trabajo nos deberían avergonzar como sociedad.

Desde LAB llamamos a que la ciudadanía se movilice en contra de la precariedad y los accidentes laborales. Así lo haremos el próximo martes, 29 de agosto a las 11:30 frente a la empresa Glual de Azpeitia, junto con la mayoría sindical vasca (ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE e HIRU).

Los accidentes laborales y la precariedad que los origina son fruto de decisiones políticas, con lo que debemos conseguir que se conviertan en un problema político de primer orden.
  

 

 

Eragile eta instituzioen artean presoak etxeratzeko bide orri bat adostu behar dugu


Gaur Bilbon euskal preso politiko, iheslari eta deportatuak eta haien eskubideen aldeko aldarrikapenak festetan murgildu ditugu. Eguerdiko 12:30etan hasi den mobilizazioan agertoki politiko berri batean bagaude ere, ehunka herritar falta zaizkigula salatu eta bake bidean egiteko dugun bidean eragile politiko, sozial eta instituzionalen artean bide orri bat adostu beharra dela aldarrikatu dugu.

Manifestaldiaren bukaerako mezua:

"Gaurko mobilizazioaren bidez preso, iheslari eta deportatuak Bilboko festetan murgildu nahi izan ditugu, giro alai eta herrikoi honen parte bihurtuz.

Agertoki politiko berri batean bagaude ere ehunka herritar falta baititugu gure kaleetan. Garai berria bada ere, Estatuek bake eta askatasunerako bidea blokeatu besterik ez dute egin nahi. Blokeo hori bereziki nabarmena da euskal preso politikoekiko mendekuzko kartzela politika krudelaren jazarpenean. Ez zaigu adibiderik falta; larriki gaixo dauden presoen egoera larria, 70 urtetik gorako presoen egoera, isolamendu bortitza, motxiladun umeak…eta duela gutxi kartzela politika krudel honek Kepa del Hoyo presoa galdakaoztarra hil du. Azkena izan dadila!

Desde aquí queremos enviar todo nuestro cariño, solidaridad y respaldo al colectivo de presos, refugiados y deportadas políticas y sus familiares. Si de verdad queremos construir el escenario de soluciones integrales y justas que tanto ansía y que tanto se merece nuestro pueblo, les necesitamos en casa, en la calle, en las fiesta peleando mano a mano con todas nosotras. No hay posibilidad de convivencia ni de normalización política mientras tengamos cientos de represaliadas encarceladas o por huidos sin poder volver a su pueblo.

Arduraz joka dezagun guztiok. Bakea lortzeko bidea dugu egiteke, eta horretarako eragile politiko, sozial eta instituzionalen artean bide orri bat adostu beharra dago, zeinetan helburu eta lehentasunak ondo markatuko diren. Larriki gaixo dauden presoak, adindunak, kartzelan urte asko daramatenak, sakabanaketa bera…guztiak ateratzeko plangintza integral bat egin behar da eta horren oinarri kontsentsua eta akordioak izan behar dute. Alderdikeriak utzi eta herriaren interesei begiratu behar diegu, herri honek bakea nahi duelako eta merezi duelako.

Nosotras tenemos la obligación de recuperar la ilusión y la esperanza en nosotras mismas, debemos creer en nuestra fuerza, porque hemos llegado mediante la lucha hasta aquí. Ha llegado el momento de liberar toda la fuerza y ansia de libertad que tenemos. Estamos trabajando, estamos en el camino correcto. Si hay una cosa que el desarme verificó fue que, por supuesto que nadie duda que los estados son poderosos, pero tengámoslo claro: NO SON INVENCIBLES . Las claves: movilización popular y trabajo compartido con las expresiones populares y diferentes instituciones…PERO SOBRE TODO el trabajo de la mano con nuestro pueblo y con sus gentes. Con ello conseguiremos la libertad de nuestros prisioneros y la consecución de un futuro libre sin represaliados políticos.

Heldu da aurreko fasea modu intengral eta iraunkorrean ixteko unea. Gure indarra horretan jarri behar dugu. Sufrimendua dagoen bitartean ez baitago bake eta elkarbizitzarako aukerarik. Euskal preso, iheslari eta deportatu eta haien senideek egunero pairatzen ari diren sufrimenduarekin bukatu behar dugu, guztion ardura da. Horregatik, ate joka dugun ikasturte politiko berrirako gauza bat eskatu nahi diegu eragile politikoei; kontuan izateko bakea lortzea guztion ardura dela eta horretarako beharrezkoa dela beraien agenda politikoan auzi hau sartzea. Errepresaliatuen afera ez baita Ezker Abertzalearen ardura bakarrik, herri honek bizi duen gatazkaren ondorio baitira euskal errepresaliatuak.

Gora euskal preso, deportatu eta iheslari politikoak!
Gora gu ta gutarrak, Gora EUSKAL HERRIA!"

 

 

 

UME: ¿De abrir fuego a apagarlo?

Lectura de la sección sindical de LAB de Protección Civil y del Servicio de Bomberos de Navarrael recurrente tema de si la UME (Unidad Militar de Emergencias) fue requerida con mayor o menor celeridad el año pasado en el incendió que se cobró más de 3500 hectáreas de vegetación en la zona de Tafalla y, ante los contactos que se están manteniendo estos días UME-PC y BBs de Navarra.

• Tal y como ya dijimos el pasado año, consideramos que quienes hablan de tardanza en la activación de la UME por parte del Gobierno de Navarra en el incendio de Artajona, lo hacen desde la lógica interesada de desgaste político del adversario y no desde el punto de vista constructivo de la mejora de un servicio público.
• La intervención de la UME en las cuatro actuaciones para las que hasta la fecha ha sido requerida en Navarra, en ningún caso ha sido relevante. Por tanto, en nuestra opinión, no debió recurrirse a ella.
• La UME es parte del ejército español. Cuando se despliega en nuestro territorio, es el ejército quien se está desplegando. Abogamos por el desmantelamiento de instalaciones de tal ejército en Navarra, así como de sus campos de entrenamiento. Es imposible defender la naturaleza al tiempo que se bombardea en un Parque Natural como el de Bardenas o se inician incendios forestales en instalaciones de tiro de Aizoain en el monte Ezkaba, como en 1986 o en el 2000.
• Si bien en una situación grave, de extrema necesidad, entendemos que los responsables de la materia deban priorizar la seguridad de las personas, sus bienes y la naturaleza y activar todos los recursos a su alcance, de ninguna manera se deben desarrollar intercambios formativos o contactos como los que se están produciendo estos días, dirigidos a desarrollar pactos a los que Navarra no está obligada y que en la práctica suponen una legitimación del militarismo que los ejércitos promueven. En este capítulo creemos que el Gobierno de Navarra debería suspender el Convenio de Colaboración suscrito por el anterior ejecutivo de UPN.
• Debemos seguir por el camino de fortalecer los Servicios de Protección Civil y de Bomberos de Navarra, con atención fundamental a las campañas forestales anuales, donde es evidente el margen de mejora que nuestros propios medios tienen. En grandes incendios forestales sería posible activar medios con más ambición o incluso recurrir a la solidaridad interterritorial, como se ha hecho históricamente.
• La UME es fundamentalmente un grupo con finalidad propagandística del ejército, que contribuye a debilitar a los verdaderos equipos de emergencias, comiéndose grandes partidas presupuestarias y medios humanos y materiales que salen del erario público.

Así pues, el sindicato LAB ofrece su colaboración en cuantas acciones tendentes a reforzar los servicios de emergencias en Nafarroa el Gobierno emprenda y que incluyan la no colaboración con la Unidad Militar de Emergencias por los motivos anteriormente expresados.

 

 

  .

Telelaguntzako langileen lanuzteak kalitatezko zerbitzuaren alde


EAEko Telelaguntza Zerbitzuko langileek aurrera jarraitzen dute mobilizazioekin kalitatezko zerbitzuaren alde. Gaur abuztuak 25, lan-uzteak egingo dituzte, 10:00etatik 20:00etara, eta hilaren 31ean, 24 ordutako greba.

Telelaguntzako langileen irakurketa
"Telelaguntzako langileen lanuzte eta grebak kalitatezko zerbitzuaren alde

EAEko Telelaguntza Zerbitzuko langileek aurrera jarraitzen dute mobilizazioekin. Bihar abuztuaren 25ean, lan-uzteak egingo dituzte, 10:00etatik 20:00etara, eta abuztuaren 31an, 24 ordutako greba, egun horretako 07:30etik irailaren 1eko 07:30ean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Telelaguntzako zerbitzua kudeatzen duen merkataritza enpresak, Tunstall Televida-GSR-IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkartea alegia, eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea urritzen ari da, beti ere, haren irabaziak handitzeko helburuan. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza da; hark erabaki zuen azpikontratatuko zuela aipatu zerbitzu publikoa, lehiaketara atereaz. Hori dela eta, lanuzte eta mobilizazioak abiatu zituzten ekaina hasieran.

Telelaguntzako euskal zerbitzua kudeatzen duen merkataritza enpresak, Tunstall Televida-GSR-IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkartea alegia, eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatea urritzen ari da, beti ere, haren irabaziak handitzeko helburuan. Horrela, terminalak instalatzeaz arduratzen direnen langile-kopurua ez da handitu azken lau urtean, ez eta erabiltzaileen jarraipenaz eta balorazioa egiteaz, bisiten bidez, diharduten langileak ere. Bien bitartean,aipatu aldian, erabiltzaile kopurua 15.000 lagunetan handitu da. Honez gain, azpimarratu behar da langile kopurua, 2011ko uztailaz geroztik, 85 langile izatetik 105 langile izatera igaro dela bakarrik, aldiz, zerbitzuaren erabiltzaile kopurua 21.000 izatetik 45.000 izatera igaro da.

Hau guztia are larriagoa da, kontuan hartzen badugu zerbitzua Tunstall Televida-GSR- IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkarteari esleitu ziotela duela 9 hilabete, gutxi gorabehera, 15.000.000 euroren truke; esleipenaren munta aurrekoa baino milioi bat eurotan areagotu zen. Horrela, enpresa horrek diru publikotik lortu duen irabazi-marjina ia 5 milioietakoa izan da.

Ahalik eta mozkin gehien lortzeko, zerbitzua kudeatzen duen Aldi Baterako Enpresa- elkartea, lehenengo eta behin, erabiltzaileen lesiorik eragin gabeko erorketen protokoloa aldatu du, enpresako langileek joan baino (urte askoan halaxe egin zen, eta hura erabiltzaileek eta senideek estimuan zuten) senideak noiznahi deitzen dituzte erabiltzaileak jaso ditzaten, eta ondorioz, maiz atzeratzen da laguntza. Jokabide berri horrek ekarri du senideen eta erabiltzaileen hamaika kexu; kexuok zerbitzua kudeatzen duen enpresatik ez dira ateratzen, ez dira ezagutzera ematen. Honen bidez enpresak bere langileen parte hartze kopurua murriztu nahi izan du, eta justifikatu nahi izan du laneko txandak ezabatu izana eta horiek azpikontratazioaren bidez ordezkatu izana.

Hau guztia gutxi balitz ere, eta ekipamenduak instalatzeko epe berriak bete daitezen, alta berriak eman direlako, eta era berean, erabiltzaile berrien balorazioa egiten duten langileek bisitak egin behar dituztenez, Tunstall Televida-GSR-IMQ Aldi Baterako Enpresa-elkarteak langile kopurua handitzearen hautua egin baino, zerbitzu beraren muina erabat aldatu nahi du, egun arte eskaintzen zen zerbitzu teknikoari dagokionez. Horretarako, erabiltzaileen etxebizitzetara ekipamendua bidaltzea azpikontratatu du, eta bide batez, teknikariek instalatu beharrean, haiek dagokielako aipatu eginkizuna, urte askoan egin den antzera, gizarte lanak betetzen dituzten langileek egin ohi dute. Enpresak jarduteko modu berriaz diharduenez, nozituko da telelaguntzako zerbitzuaren kalitatea urrituko dela: geroago, behin baino gehiagotan joan beharko dutelako
teknikariek, gizarte lanetaz arduratzen direnak gauza izango ez direlako tresneriaren instalazio zuzena egiten; horrek eragingo du senideek beste egun bat bertan egon behar izango dutela, zegokion unean ezin izan delako ekipamendua instalatu.

Honen guztiaren gaizkidea Eusko Jaurlaritza dugu, gaur gaurkoz ez duelako ezer egiten egoera zuzen dadin, are gehiago, haren esku dagoenean egoera zuzentzeko gaitasuna, zerbitzuaren titularra izanik.

Honengatik guztiarengatik, zerbitzuan dihardugun langileok erabaki dugu mobilizazioei ekingo diegula egoera hau salatzeko; era berean, jasotzen den zerbitzuaren kalitatea urritu izanak eragin senideak eta erabiltzaileak animatzen ditugu kexuak luza ditzaten, Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako zerbitzura deituz (012) edo bestela, Eusko Jaurlaritzara joz."
 

 

 


Trabajadoras de Simply en defensa del empleo y contra los despidos

El pasado 9 de agosto Simply anuncio el despido de 31 trabajadoras de la empresa encargada de la limpieza Grupo Norte. El comité de empresa pidió la subrogación a la dirección de Simply y su respuesta fue que el 31 de agosto iban a proceder con la eliminación del servicio de limpieza. Ante esta situación las trabajadoras han decidido salir a la calle en defensa del empleo y contra los despidos exigiendo la subrogación de las trabajadoras.

Lectura del Comité de Empresa
"Todas somos TRABAJADORAS de SIMPLY
No al cierre, no a los despidos. ¡Subrogación ya!

El pasado 9 de agosto, la empresa Grupo Norte notificó a las 31 trabajadoras de Grupo Norte que se encargaban de labores de limpieza en los supermercados Simply, que el 1 de septiembre serían despedidas por Simply (Supermercados Sabeco S.A.U. y Sabeko Banaketa S.A.U.).

Las representantes de los comités de Simply pidieron subrogarlas, pero la dirección se ha negado a ello, dado que ese mismo día, notificó a los comités de empresa de Bizkaia que iba a proceder a eliminar el servicio de limpieza el 31 de agosto de 2017, tanto en Bizkaia como en el resto del Estado. Este servicio de limpieza, hasta ahora venían realizándose por las compañeras de la empresa de servicios Grupo Norte pasaría a ser a realizarla internamente por sus trabajadoras y trabajadores, por lo que Simply va a propiciar el despido de 31 trabajadoras.

Desde los comités de Simply en Bizkaia entendemos que todas somos trabajadoras de Simply y por ello hemos solicitado a la empresa la total recolocación o subrogación de estas compañeras para que sigan desarrollando el trabajo que venían realizando hasta ahora. Denunciamos que lo único que implica esta medida es un nuevo recorte de personal en la plantilla de Simply, lo cual generará más carga de trabajo y condiciones laborales más precarias en la plantilla actual.

Por todo esto, el día 18 de agosto se solicitó una nueva reunión urgente a la empresa para solucionar este conflicto, a la cual contesta que no se van a reunir porque están de vacaciones.

Ante esta falta de interés por parte de la empresa y los hechos acontecidos, los comités de Simply en Bizkaia, junto a las trabajadoras de la subcontrata Grupo Norte, han realizado una concentración en la tienda de Simply Gordóniz, hoy día 24 de agosto, jueves, de 12:30 a 13:00 con el lema “Guztiok gara Simplyko langileak!”, para denunciar, por un lado, la situación insostenible de precariedad que vienen padeciendo y el deterioro en las condiciones de trabajo; y por otro lado, pedir la subrogación de las de 31 compañeras de la empresa Grupo Norte ante los despidos que se harán efectivos el próximo 1 de septiembre. Para las representantes de los comités de empresa, también éstas son trabajadoras de Simply.

Bilbo, 24 de agosto de 2017"