Gipuzkoako kirol instalakuntza publikoen lan hitzarmenaren indarraldia 2012ko abenduaren 31n bukatu zen. Azken hilabeteetan ezinezkoa izan da negoziaketan aurrerapausoak ematea eta patronalak idatzi baten bitartez jakinarazi zuen azaroaren 4an ospatu behar zen negoziazio bilerara ez zela azalduko, negoziaketa bertan behera utziz.
Murrizketak salatu dituzte hainbat eragilek Tolosan
"Asuncion klinika"k antolatuta mintegi bat burutu da gaur Tolosako Topic-en. Bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilaria den Jon Darponek parte hartu behar zuela zegoen iragarrita, nahiz eta ez den azaldu. Darponek zuzentzen duen sailetik osasungintzan ematen ari diren murrizketak salatzeko 200 pertsona inguru elkartu dira.
UGT y CCOO firman el Convenio de Hostelería de Nafarroa sin ponerle freno a la reforma laboral
Ayer, 21 de noviembre, Patronal, UGT y CCOO llegaron a un pre-acuerdo en el convenio de hostelería de Navarra, en el que acuerdan congelar los salarios dos años y abrirle la puerta de par en par a los aspectos más recesivos de la reforma laboral.
Las plataformas de Pensionistas registran en el Parlamento 43.600 firmas contra el Copago
Las Plataformas de Pensionistas de Gipuzkoa, Bizkaia y Araba registran 43.600 firmas de personas que están en desacuerdo con el decreto ley que regula los pagos sanitarios.
Grebetan gutxieneko zerbitzuak arautzeko Lege Proiektuarekin protesta soziala kriminalizatu nahi dute
LABen premiazko lehen balorazioa Espainiako presidente Mariano Raxoik Grebetan gutxieneko zerbitzuak arautzeko Lege Proiektuaren inguruan egin berri dituen adierazpenen aurrean.
LAB exige responsabilidad a Kutxa, partidos politicos e instituciones en la fundación Inbiomed
El sindicato LAB exige a Kutxa, patrono mayoritario, creador de inbiomed y responsable principal de la situación, que no haga dejación de la responsabilidad social que tiene para con todos los y las gipuzkoanas y cumpla con los compromisos adquiridos con esta fundación aportando las cantidades con las que se comprometió. Asimismo pide que partidos políticos e instituciones cumplan con los compromisos adquiridos públicamente.
DIAk emakumeon eskubideak urratzen dituela salatu du LABek
Azaroaren 25eko testuinguruan, LAB sindikatuak sistema kapitalista patriarkal honek emakumeon aurka erabiltzen dituen indarkeria mota ezberdinak azalarazi eta salatu zituen atzo DIA supermerkatu baten aurrean. Kasu honetan enpresak ez du bortizkeria sexista jasan duten emakumeak babesten dituzten legeak betetzen.
Krisi testuinguru honek, egoera hauek guztiak konpondu beharrean emakumeon opresio egoerak areagotu eta gizon eta emakumeon artean ematen diren bereizketak gero eta handiagoak bilakatzen ari dira.
Besteak beste, pobrezia eta prekarietatea edatzen ari da maila ikaragarrietan, egun 10 langiletatik 2 pobreak dira, langabezian dauden langileetatik ia erdia babesik gabe aurkitzen da edo eta diru sarrerak bermatzeko errenten zenbatekoak pobreziaren mugaren %75ra ez da iristen.
Eta Pobrezia eta prekarietate prozesu basati honetan emakumeonganako indarkeria espresio ezberdinak areagotu egiten dira egunez egun.
Lan munduari dagokionez, sexu jazarpena emakumeon aurkako espresio larriena bada ere, bestelako eraso mota anitzak gertatzen dira. Baina beste hauek ez dira erraz antzematen sexu genero zapalketa ez delako aitortua izaten eta hortaz ikusezin bihurtzen dutelako.
LABentzat lan merkatuan hauetaz jabetzea eta hauen aurka borrokatzea lehentasuna izan behar da. Besteak beste, gaur hemen atzean ditugun adibide ezberdinak emakumeonganako indarkeri espresioak ere badirela salatu nahi dugu :
- Lan eskaintza froga diskriminatzaileak.
- Kontratu ereduen erabilpen sexista.
- Soldata diskriminazioa.
- Formakuntza eta promozioa oztopatzea.
- Lana familia eta norberaren bizitza uztartzeko neurriak hartzeko zailtasuna.
- Lan osasun arloko prebentzioa eta neurriak alde batera uztea.
- Elementu sexistetan oinarritutako kaleratzeak.
Edo gaur salatzera gatozen kasuan gertatzen den moduan, bortizkeria sexista jasan duten emakumeak babesten dituzten legeak ukatuz:
Langileon Estatututuko 40.artikuluko 3bis atalak dio, babesa eta arreta sozial integralaren bila bere burua lanpostua uzteko beharrean aurkitzen duen langileak, enpresak beste toki batean duen lan zentruren batetako postu bakanteak aukeratzeko lehentasunezko eskubidea duela.
DIAk artikulu hau bete ez eta epaiketara joatera behartu du langile bat, gere erasotzailearekin kontaktua ekidin nahian zentro aldaketa eskatu ondoren.
LABek, emakumeok lan arloan pairatzen ditugun eraso guztiak salatzeko konpromezua hartua du, jendartearen aurrean bezala, epaitegietan ere bai. Emakumeak, antolatzera, salaketak jartzera eta beren eskubideen alde borroka egitera animatu nahi ditugu, eta gizonezkoei egoeraren konplize izan ez eta gizon zein emakumeak eskubide berdinen jabe izatearen alde borroka egitera animatu nahi ditugu, emakumeon kontrako bortizkeria posible egiten duten bereizketa eta ezberdinatsun egoerekin behingoz amai dezagun.
Jarrera honekin koherente izan nahian, duela bi egun LABeko militanteak Iruñeako Sarasate Pasalekuan dagoen Corrreoseko egoitzan kaleatu ziren fibromialgia gaixotasuna duen emakume langile baten kaleratzea salatzeko.
PPren lan erreformaren aplikazio basatia egin du Correosek 23 urtez bertan lanean aritu den langilea kaleratu egin du. Arrazoia? Gaixotzea!. Mediduak hala aginduta, 35 egun egon da bajan urtebete eta 2 hilabeteetan… eta horregatik kaleratu dute. Fibromialgia Nafarroan 4.500 pertsonek gehienak emakumeak, daukaten gaixotasun bat da. Nerbio-sistema nagusiaren gaitza honen ezaugarriak giharretako oinazea eta atsedenarekin gutxitzen den den neke izugarria dira.
{module[111]}

