2026-07-26
InicioAcción SindicalEuskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Hautagaietako batek helegitea aurkeztu zuen, udaltzain gisa lanean 30 urte daramatzala euskaraz jakin gabe eta orain eskatzea baldintza «baztertzailea» dela argudiatuta. Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio hautagai horri, eta Eibarko Udalari pertsona horren merituak kontuan hartzeko agindu dio, prozesuan euskararen ezagutza eskatzea «baztertzailea» dela argudiatuz.

Beste behin, epaitegi batek funtzio publikoa betetzeko deialdietan euskara eskakizuna ezartzea bazterkeriarekin lotzen du, baina ez ditu auzitan jartzen deialdi horietan bertan ezartzen diren gainontzeko eskakizunak, tartean gaztelera ezagutu beharreko derrigorrezko eskakizuna. Euskara eskatzea baztertzailea da, baina antza gaztelera ezagutzea ez. Horrek argi adierazten du auzitegi espainiarrentzat euskara bigarren mailako hizkuntza dela, gaztelerarekiko subalternoa, asko jota meritu gisa kontsideratzen dute. LAB sindikatuak irmoki salatzen du bereizkeria hori eta exijitzen du euskarari gutxienez gazteleraren maila bera aitortzea.

Oraingoan euskara-eskakizuna baztertzeko arrazoia 45 urtetik gorako plazadunek duten hizkuntza-eskakizunaren salbuespena behin-behinekoei ere ezarri behar zaiela izan da, bi kolektiboen artean diskriminaziorik ez egoteko helburua argudiatuta. Baina auziaren baldintzengatik argudio horrek balio ez duenean, hizkuntza-eskakizunen ehunekoa gehiegizkoa zela adierazi da, edo, zuzenean, hizkuntza-eskakizunak berak auzitan jarri dira. Unean uneko epaileak argudio bat ala beste erabiltzen ari da, beti ere euskara eskatzea «bazterkeriarekin» lotuz eta honen aurka eginez.

Administrazioetako langileen gehiegizko behin-behinekotasun egoerarekin amaitzeko egonkortze-prozesua euskararen kaltetan ezin dela izan salatzen dugu. Kasu honetan bezala, urte askoan luzatu eta euskara baztertzen zuen behin-behinekotasunarekin amaitzeak ezin dezake eragin euskararen bazterketa egonkortzea.

Beste behin salatu beharra dugu ere administrazioko arduradunek ez dutela beraien erantzukizuna betetzen euskara administrazioan behingoz normalizatu dadin. Eta ez soilik zerbitzu-hizkuntza izan dadin, baita ohiko lan-hizkuntza bilaka dadin ere. Izan ere, hori horrela izatea herritarren eta administrazioko langileen eskubidea da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

No firmamos el preacuerdo del convenio colectivo de pastelerías y confiterías de Gipuzkoa

Este acuerdo cuya vigencia es 2024-2026 no responde a las necesidades reales de las y los trabajadores del sector, ni recoge de manera suficiente las reivindicaciones planteadas durante la negociación.

Ante la falta de voluntad de negociación de la empresa, la huelga indefinida sigue adelante en el servicio ITV de Bergara y Zarautz

En la reunión celebrada en el Consejo de Relaciones Laborales, ITASUA ha puesto como condición para desbloquear las negociaciones que la huelga se desconvoque, cosa que los trabajadores y las trabajadoras no han aceptado.

Mercedes Gasteiz: Erreta gaude!

Queremos denunciar públicamente la posición que mantiene Mercedes en relación con las altas temperaturas, que pone en riesgo grave la salud de la plantilla.