Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa ari gara aurkezten

Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa aurkezten ari gara herrialdez herrialde, militantziaren aurrean. Gasteizen eta Donostian egindako aurkezpenen ondoren, urtarrilaren 20an eta 21ean Gernikan eta Iruñean egingo ditugu saioak, Bizkaiko eta Nafarroako kideei zuzenduta, hurrenez hurren. Klabe eraldatzaile eta erreparatzaileetan oinarrituta dago osatutako protokoloa, sindikatuaren estrategia feminista eta berau garatzeko martxan dugun Plan Feministaren logikaren baitako bitarteko gisa.

«Historikoki, zorretan gaude etxeko langileekin»

Etxeko langileak Bilbon mobilizatu dira, indarkeria matxistak eurena bezalako sektore prekarioan dituen adierazpide zehatzak salatzeko. LAB lanean ari da eurekin, Trabajadoras No Domesticadas-eko kideekin batera, sektorerako EAE mailako hitzarmen bat erdiesteko. Azaroaren 25aren testuinguruan egin dute ekintza. Hain zuzen ere, diskurtso ofizial eta hegemonikoek ezkutatu egiten dituzte etxea eta zaintzaren esparruan gertatzen diren biolentziak. Ez dira kasu isolatuak, etxeko langileen artean ematen diren ohiko bizipenak dira.

Gasteizko Udaleko Ataria zentroko emakume langile batek jasandako jazarpena salatu dugu...

Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegien Zentruak kudeatzen duen Atarian dagoen langile baten kasua salatu dugu: alde batetik, haurdunaldian osasuna babesik gabe geratu delako; eta, bestetik, jazarpen sexistaren protokoloa ez delako aplikatu. Hala, Gasteizko epaitegiaren aurrean mobilizatu gara, salaketaren berri emateko.

Lan-zentroetako indarkeria matxistaren aurrean benetako protokoloak aldarrikatuko ditugu enpresa eta administrazioetan

Etzi da azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna. LABek mobilizazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste eskualde batzutan, “indarkeria matxista identifikatu, salatu eta borrokatu!” lemarekin: besteak beste, Donostian (Jaurlaritza, 11:00), Bilbon (Udaletxea, 11:00), Gasteizen (Probintzia plaza, 11:00) eta Iruñean (CEN, 12:00, CEN).

Estigmak ere hiltzen duela salatu nahi dugu Sexu Langileenganako Indarkeriaren Aurkako...

Abenduak 17 Sexu Langileenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun honetan, 80. hamarkadan, Seattle-en gizon batek 49 sexu langile erail...

Sexu jazarpen kasu berri bat salatu dugu epaitegietan

Azpikontratatutako garbitzaile baten kontrako sexu jazarpen bat salatu dugu gaur, Bilboko epaitegien aurrean. Derioko enpresa batean izan da jazarpena, eta...

Bat egin dugu azken erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeekin

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretartzeak egingo dira gaur eta bihar Euskal Herrian, Bardozen izandako erailketa matxista salatzeko. Mobilizazioak Bilbon...

«Borrokan jarraituko dugu langileen lan baldintzak eta emakumeen eskubideak errespeta ditzatela...

Eusko Legebiltzarreko Justizia Batzordean izan ziren, joan den astean, LABeko kide Loreto Cabo, Begoña Gartzia eta Leila Martin. Hauetako lehenarekin...

Mobilizaziora deitu du Emakumeon Mundu Martxak, azken erailketa matxista salatzeko

Iruñean elkarretaratzea egingo dute gaur (Udal plaza, 20:00) eta Bilbon (Arriaga, 19:00), Donostian (Bulebar, 19:00) eta Gasteizen (Andra Mari Zuria,...