Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa ari gara aurkezten
Indarkeria matxista kasuen kudeaketarako barne protokoloa aurkezten ari gara herrialdez herrialde, militantziaren aurrean. Gasteizen eta Donostian egindako aurkezpenen ondoren, urtarrilaren 20an eta 21ean Gernikan eta Iruñean egingo ditugu saioak, Bizkaiko eta Nafarroako kideei zuzenduta, hurrenez hurren. Klabe eraldatzaile eta erreparatzaileetan oinarrituta dago osatutako protokoloa, sindikatuaren estrategia feminista eta berau garatzeko martxan dugun Plan Feministaren logikaren baitako bitarteko gisa.
“Historikoki, zorretan gaude etxeko langileekin”
Etxeko langileak Bilbon mobilizatu dira, indarkeria matxistak eurena bezalako sektore prekarioan dituen adierazpide zehatzak salatzeko. LAB lanean ari da eurekin, Trabajadoras No Domesticadas-eko kideekin batera, sektorerako EAE mailako hitzarmen bat erdiesteko. Azaroaren 25aren testuinguruan egin dute ekintza. Hain zuzen ere, diskurtso ofizial eta hegemonikoek ezkutatu egiten dituzte etxea eta zaintzaren esparruan gertatzen diren biolentziak. Ez dira kasu isolatuak, etxeko langileen artean ematen diren ohiko bizipenak dira.
Gasteizko Udaleko Ataria zentroko emakume langile batek jasandako jazarpena salatu dugu...
Gasteizko Udaleko Ingurumen Gaietarako Ikastegien Zentruak kudeatzen duen Atarian dagoen langile baten kasua salatu dugu: alde batetik, haurdunaldian osasuna babesik gabe geratu delako; eta, bestetik, jazarpen sexistaren protokoloa ez delako aplikatu. Hala, Gasteizko epaitegiaren aurrean mobilizatu gara, salaketaren berri emateko.
Lan-zentroetako indarkeria matxistaren aurrean benetako protokoloak aldarrikatuko ditugu enpresa eta administrazioetan
Etzi da azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna. LABek mobilizazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste eskualde batzutan, “indarkeria matxista identifikatu, salatu eta borrokatu!” lemarekin: besteak beste, Donostian (Jaurlaritza, 11:00), Bilbon (Udaletxea, 11:00), Gasteizen (Probintzia plaza, 11:00) eta Iruñean (CEN, 12:00, CEN).
Indarkeria matxistaren egiturazko pandemiaren aurka mobilizatzera deitu du Emakumeon Mundu Martxak,...
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, Angelun asteazkenean izandako erailketa matxista salatzeko protesta eguna izango da gaur. 19:00etan burrunba egiteko...
Ez lanean, ez inon, eraso sexistarik ez!
LABen Pikete feministak mobilizazioa egin du gaur Bilboko Azkuna Zentroan, Lanalden-eko langile batek bertan jasandako eraso sexistaren aurrean. Azkuna Zentroari eta...
Azpikontratatutako garbitzailearen aldeko epaia, Derioko enpresa bateko sexu-jazarpen kasu batean
2019ko irailean, Derioko enpresa batean azpikontratatutako garbiketa-langile baten sexu- jazarpen kasu bat salatu zuen LABek. Gertakariak 2016. urtearen amaieran hasi...
Indarkeria matxista eta faxismoari aurre egiteko, hezkidetza, kultura eta ezagutza aldarrikatzen...
Komunikabide batek aditzera eman dutenez, igandean emakumeen askatasunaren aurkako mezuak agertu ziren Arrigorriagako BHI-n. Besteak beste, “Emakumeek gona eta elastikoak eramaten...
Estigmak ere hiltzen duela salatu nahi dugu Sexu Langileenganako Indarkeriaren Aurkako...
Abenduak 17 Sexu Langileenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Egun honetan, 80. hamarkadan, Seattle-en gizon batek 49 sexu langile erail...