LAB SINDIKATUA

2017/11/22 :: 19:16

Azken Eguneraketa:2017/11/22 :: 14:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Euskal Herriko Eskubide Sozialaren Kartan gauden eragileok ekitaldi bat egin dugu gaur Gasteizen, Mendizorrotzan, “Aurrekontu burujabe, sozial eta parte hartzaileen alde!” leloarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitza hartu du, besteren artean. Sindikatuko ordezkariaren hitzetan, Eusko jaurlaritzak 2018rako aurkeztutako aurrekontuak “ez dira burujabeak, ez dira sozialak eta ez dira parte hartzaileak”.



2017/11/22

2017/11/22

2017/11/22

2017/11/21

2017/11/21

2017/11/21

2017/11/20

2017/11/20

2017/11/20

2017/11/20
 



2017/11/22

Hezkuntza Saila eta EHUko garbiketako kontratetako langileak borrokan dira. Bada, ikasleek bat egin dute berriro langileek deitutako mobilizazioekin, joan den astean egin bezala. Oraingoan, Sarrikon egin dute protesta. Langileek hitzarmen duin bat aldarrikatu dute eta ikasleek, "Garbitzaileak borrokan, gu ere bai" leloarekin, elkartasuna adierazi diete.


2017/11/22

Antonio Arredondo jabearen utzikeriaren eta bere alabaren gestio ezaren aurrean, haien etorkizunaren aldeko manifestazioa egin zuten atzo Gatikatik Mungiaraino. Greban dauden azaroaren 6tik.


2017/11/22

Sarek elkarretaratze bat antolatu du biharko, azaroak 23, 10:00etan, Bilbon, gobernu delegaritza aurrean. Gaixo dauden presoen egoera salatzeko mobilizazio bat da, "Berandu baino lehen, Ibon etxera" lelopean. LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok parte hartzera deitu dugu. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu bertan izango da.


2017/11/22

Bilbora iritsi da Ekimen Ibiltaria, eta larunbata arte geratuko da Bizkaiko hiriburuan. Hala, datozen egunetan egingo ditugun jardueren berri eman diegu gaur herritarrei eta, horrekin batera, prekarietatearen mapa bat banatu diegu. Hain zuzen ere, Bilbon zehar ibilibide bat egingo dugu ostiralean, azaroak 24, prekarietatearen mila aurpegi dituela erakusteko. Mapak gune prekarioenak identifikatzen ditu, eta herritarrek dagoeneko euren eskura dute. 


2017/11/22

Oso egoera larria bizi dute EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileek (EUSTAT Lanbide, Osalan, Emakunde...). Mobilizazioaren bidea indartzea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzaren jarrerak bultzatuta. Hau horrela izanik, LAB eta ELA sindikatuok hiru orduko lanuzte bat egin dugu gaur, baita hainbat protesta Bilbo, Donostia eta Gasteizen.

2017/11/03

Joan den asteartean, hilak 30, jakinarazi ziguten CCOO eta UGTk EAEko Ostalaritzako Akordio Markoaren aurka sartu zuten demandari buruzko epaia. Bada, CCOO eta UGT sindikatuek eskatutako nulidadearen alde egiten ez badu ere, epaiak dio EAEko akordioa ezin izango dela aplikatu Estatukoa indarrean dagoen artean, hau lehenago negoziatu zutelako. Hortaz, LAB eta ELA sindikatuok agerraldi bat egin dugu gaur, erabaki hori salatzeko eta helegitea aurkeztuko dugula jakinarazteko. LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiaren hitzetan, "gure erabakitzeko eskubidea debekatu nahi dute".

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 




 
TWITTER @labsindikatua