AURKEZPEN EKIMENA | ACTO DE PRESENTACIÓN

Abenduaren 11ean Bilbon Ekintza Sozialeko Komunitatearen aurkezpen ekitaldia egingo dugu. Inposatzen diguten ereduari Bulkada eraldatzailea ematera goaz, zatoz! Denok batera lortuko dugu!

Abenduak 11 Diciembre. AURKEZPEN EKIMENA BILBON | ACTO DE PRESENTACIÓN EN BILBO

BERRIAK | NOTICIAS

LAB sindikatuaren ERALDAKETARAKO TRESNA BERRIA

Kaixo LABkide,

LAB sindikatuko kideak beti saiatu gara langileon alboan egon eta geure eskubideak defendatzeko antolatzen. Lantokietan noski, baina baita herri, auzo eta kalean ere! 

Etxegabetzeak, AHT-a, erraustegia eta pribatizazio oro ukatzen. Patriarkatua irauli, sexu disidentzia praktikatu eta eguneroko burujabetza txikiak elikatzen. Gerrak eta inperialismoa salatu eta errefuxiatuekin elkartasuna antolatzen. Gazteon prekarietateari aurre egin eta pentsio duinen alde mobilizatzen… 

Zalantzarik gabe, txikitik, tokian toki eta egunero eragiten ari garen komunitate handi bat gara. 

Beraz, LAB sindikatutik elkar ezagutu, saretu eta ekintza sozialean gure indarrak batzeko deia egin nahi dugu. Bizitzaren prekarizazioari aurre egin eta eredu sozio-ekonomikoaren errotiko eraldaketa sustatzeko lantresna berria aurkeztu nahi dizugu: ekintza sozialeko komunitatean izen eman eta parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.  Bi eremutan parte hartu dezakezu:

> Ekintza sozialeko SAREA:  informazioa jasotzeko, ekintza sozialeko komunitatearen ekimen eta kanpainen berri izan eta haietan parte hartu nahi duenarentzako.

> Ekintza sozialeko ARLOAK:  lan-lerro jakin bat (jatorri aniztasuna, etxebizitza eskubidea, ekologismoa...) landu eta garatzeko herrialdeetako elkarguneak antolatuko ditugu.

...Eta zuk, Ekintza Sozialeko Komunitateko kide izan nahi al duzu?

Izen-emateko hurbileneko egoitzara gerturatu zaitezke, edota www.lab.eus-en sartuz telematikoki izen-emateko aukera ere baduzu.

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan:

ekintzasoziala@lab.eus

La nueva herramienta de cambio de LAB

Kaixo LABkide,

En el sindicato LAB siempre hemos intentado estar al lado de las y los trabajadores, organizándonos en defensa de nuestros derechos. Además de en los centros de trabajo, también nos organizamos en el pueblo, en el barrio y en la calle.

Paralizando desahucios, el TAV, la incineradora y todo tipo de privatización. Revolucionando el patriarcado, practicando la disidencia sexual y alimentando pequeñas soberanías desde lo cotidiano. Denunciando las guerras y el imperialismo y organizando la solidaridad con los y las refugiadas. Combatiendo la precariedad juvenil y movilizándonos a favor de unas pensiones dignas.

Sin lugar a dudas: desde lo pequeño, lo local, y a diario, somos una gran comunidad incidiendo en nuestros pueblos y barrios.

 Por lo tanto, desde el sindicato LAB queremos hacer un llamamiento a conocernos, a crear red y a unir todas nuestras fuerzas en la acción social. Te presentamos una nueva herramienta para hacer frente a la precarización de la vida y luchar por una transformación radical del modelo socio-económico: te invitamos a inscribirte y participar en la comunidad de acción social. Estos son los dos ámbitos en los que puedes participar:

> RED de acción social:  para quién desea informarse, además de poder conocer y participar en las iniciativas y campañas de la comunidad de acción social.

> ÁREAS de acción social:organizaremos puntos de encuentro a nivel de herrialde para trabajar y desarrollar una determinada línea de trabajo (diversidad de origen, derecho a la vivienda, ecologismo...).

.. y tú, ¿quieres formar parte de la Comunidad de Acción Social?

Para inscribirte, puedes acércate a la sede más cercana o inscribirte telemáticamente accediendo a nuestra página web: www.lab.eus.

Para más información no dudes en contactarnos: 

ekintzasoziala@lab.eus

Le nouvel outil de transformation du syndicat LAB

Kaixo LABkide!

Les membres du syndicat LAB se sont toujours organisés pour défendre vos droits, que ce soit sur vos lieux de travail, dans la rue, dans les villes ou quartiers !

Nous luttons contre les expulsions, la LGV ou la privatisation des services publics ; nous combattons le patriarcat, par la dissidence sexuelle et la souveraineté populaire ; nous dénonçons les guerres et l'impérialisme ; nous luttons auprès des réfugiés des jeunes précaires et en faveur de retraites dignes.


Nous sommes, sans aucun doute, une grande communauté qui agit tous les jours localement.

C’est pour cela que LAB lance un appel pour que l’on se rencontre, que l’on crée des réseaux et que l’on unisse nos forces dans l'action sociale. Nous voulons vous présenter un nouvel outil pour faire face à la précarisation de la vie et promouvoir la transformation radicale du modèle socio-économique actuel : nous vous invitons à vous inscrire et à participer à cette communauté d'action sociale.


Pour participer, deux possibilités :

> Le RÉSEAU d'action sociale : pour qui veut rester informé des initiatives et des campagnes menées par la communauté d'action sociale et y participer.

> Les DOMAINES de l'action sociale: nous organiserons des groupes de travail par provinces pour l’élaboration et le développement des axes de travail spécifiques (diversité, droit au logement, écologie…).


…Et toi, veux-tu faire partie de la Communauté d'Action Sociale?


Pour vous inscrire, vous pouvez vous rendre au bureau de LAB le plus proche ou sur le site internet www.lab.eus.

Pour plus de renseignements veuillez nous contacter: ekintzasoziala@lab.eus