2024-04-23
Egiteko beste MUNDU bat!

2023ko Maiatzaren Lehena

Antolakuntza eta borrokaren aldeko mezua eraman dugu Euskal Herri osoko kaleetara

Maiatzaren Lehena da gaur, eta esparru guztiak lehiatzearen aldeko mezuak ardaztu ditu gaur egin ditugun mobilizazioak; lantokietan, kalean zein erakundeetan borrokatzearen aldeko deia egin dugu.

Igor Arroyo: “Esparru guztiak lehiatuko ditugu”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak lantokietan, kalean eta erakundeetan borrokatzearen aldeko deia egin du Maiatzaren Lehenean

Maiatzaren Lehenean Nafarroan zein Ipar Euskal Herrian izango ditugun hitzorduak aurkeztu ditugu

Iruñean, Tuteran, Baionan eta Maulen manifestazio bana egongo da. Horien helburua izango da langileek pairatzen duten egoera prekarioaren arduradunei seinalatzea, eta aldaketa erradikalean zentratzeko beharra adieraztea, bizitza- eta lan baldintza duinak eskuratzeko.

Beste Euskal Herri bat, ‘beste mundu bat’ aldarrikatuko dugu Maiatzaren Lehenean

Bizi dugun krisia egiturazkoa da eta langileen bizimodua zaildu baino ez du egiten, kapitalak aberastasuna metatzen jarraitzen duen bitartean. Hori guztia dela eta, LAB Euskal Herri osoan zehar zortzi mobilizazio egingo ditu Maiatzaren Lehenean, erantzuleak seinalatu eta errotiko aldaketaren beharra plazaratzeko asmoz. Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak eta Maider Jauregi komunikazio arduradunak aurkeztu dute sindikatuaren aurtengo irakurketa eta irudia.

M1 DEIALDIAK | CONVOCATORIAS 1M

BIZKAIA

Bilbo, 11:30ean Zabalburu plazatik

GIPUZKOA,

Donostia, 12:00etan Easo plazatik
Eibar, 12:00etan Untzaga plazatik

ARABA

Gasteiz, 12:00etan Martxoak 3 plazatik

NAFARROA

Iruñea, 12:00etan Gazteluko plazatik
Tutera, 12.30ean Foruen plazatik

IPAR EUSKAL HERRIA

Baiona, 10:30 Trein geltokian / Gare
Maule, 11:00 Herriko Etxea / Mairie

EUSKARRIAK | SOPORTES