Gasteizko Legebiltzarra interpelatu dugu bide orri bat eraikitzeko, burujabetzan aurrera egin eta egungo eskuduntzekin lan eta bizi baldintzak hobetzeko

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, sindikatuko Batzorde Exekutiboko zenbait kiderekin batera, Lan Kode eta Gizarte Segurantzako lege propiorako egitasmoa aurkeztu du. Euskal Herri osorako proposamenak dira, eta Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira ere eramango ditugu.

Iberdrolaren xantaia, patronalaren lankidetza eta EAJk euren interesak lotsagabeki defendatzea salatzen dugu

Iberdrola eta oro har oligopolio elektrikoa egiten ari diren xantaia salatzen du LABek, eta baita bertako patronalaren lankidetza estrategia honetan eta EAJk oligopolio elektrikoaren interesak lotsagabeki defendatzea. Energia sektorearen jabetza eta kontrol publiko eta soziala izatea urgentea eta estrategikoa da.

Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde mobilizatzen jarraitu behar dugu

Aieteko Konferentziatik 10 urtera egindako aurrerapenak txalotu eta egiteko daudenak gogoratuz, preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde mobilizatzera deitzen du LABek.

Gipuzkoako egoitzetako egoera larria ezagutarazi eta lehenbailehen irtenbidea eman behar zaiola aldarrikatzeko grebarako deialdia egin dugu, urriaren 28 eta azaroaren 12rako

LAB sindikatutik askotan aldarrikatu dugu gatazka honi behingoagatik irtenbide bat emateko ezinbestekoa dela herrialdeko hitzarmenaz eta langileen kopurua zehazten duten ratioen katalogoaz hitz egitea.

Osasunbidea, Nafarroako ABLE handiena

Plantilla finkatzea eskatzen dugu, behin-behinekotasuna egiazko % 8ra murrizteko, kontuan hartuta, burutzetarako plazen erreserba guztiak eta egiturazko kontratuen plantilla paraleloa, behin-behinekotasunaren nitxo oso garrantzitsua baitira.

PREKARITATEA HILTZAILEA

52
2021an hildako langileak
77
2020an hildako langileak

Delegatuen batzarrak egin ditugu eskualdez eskualde, Greba Orokorra ardatz

Kurtso berriko erronkak hizpide izan ditugu, gure borroka ildoei buruz gogoetatzen.

Garbiñe Aranburu: “Posible egin dezagun Euskal Herrian Madrilen posible ez dena”

Mobilizazioa egin dugu Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitza eta Iberdrola Dorrearen artean. Amaiera ekitaldian, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako Greba Orokorra egiteko garaia dela azpimarratu du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak: "Bagoaz Grebara irekiak ditugun borroka sindikal eta sozialei babesa eta bultzada berri bat emateko, etorkizunean borroka gehiago pizteko baldintza berriak sortzeko".

Hazkunde mugagabearen mitoa arbuiatu eta “banaketa hirukoitza” aldarrikatu dugu; enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketa, zehazki

Programa Sozioekonomikoa berritzeko prozesua amaitutzat eman dugu, gure oinarri sozialarekin nahiz hamarnaka eragilerekin gogoeta prozesua gauzatuta. Enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren alde borroka egiteko beharra nabarmendu du Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoak, bai lantokiz lantokiko borroken bidez, baita mobilizazio orokorren bidez ere. Norabide horretan, bi manifestazio antolatu ditugu: irailaren 29an Bilbon eta urriaren 5ean Iruñean.

Kataluniako eremu sindikal eta sozial subiranistarekin adostasun maila handiak ditugula berretsi dugu gure ordezkaritzak egindako bidaian

Garbiñe Aranburu idazkari nagusia eta Koldo Saenz Nazioarteko idazkaria Katalunian izan dira. Bilera erronda bat egin dute bertako hainbat eragile sozial eta sindikalekin; Omnium, ANC, Intersindikala, IAC, COS eta mugimendu sindikaleko hainbat sindikalista subiranistekin, hain zuzen ere.

Pentsio propioen alde, azaroaren 13an kalera ateratzeko deia egiten dugu

Gaur elkartu da Iruñean LABeko Heldu eta Pentsiodunen Arloaren batzarra, 140 kideren parte-hartzearekin, horietatik 40 emakumezkoak. 2008an sortu zuen Arloa LABek eta gaurkoa izan da pandemiaren etenaldiaren ondorengo lehen batzarra, duela bi urte Usurbilen egindakoaren ondoren.

“Ibilian ibilian, presoak etxera” manifestazioarekin bat egin dugu

Sare erakundearen Izan Bidea ekimenaren baitan, ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, CGT, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Bilbon euskal presoen eskubideen alde. Presoen egoerari heltzea eta konponbide bat ematea premiazkoa dela adieraztearekin batera, bihar, urriak 23, arratsaldeko 17:00etan SAREk Donostian antolatu duen «ibilian Ibilian, presoak etxera» manifestazioan parte hartuko dugula iragarri dugu.

Auzitegi Gorenak ez du onartu INDESAk aurkeztutako ABEEaren inguruko helegitea #lortuDugu

Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio LABi, eta ez du onartu INDESAk pandemiaren aurrean aurkeztutako ABEEaren inguruko helegitea.

LAB SINDIKATUA | Youtube

MSF 75. URTEURRENA | 75 ANIVERSARIO FSM

EUSKAL PRESOAK

https://www.lab.eus/afiliatu/

@LABsindikatua | TWITTER

#IkusgarritasunLesbikoa #VisibilidadLesbica

BADUGU AUKERA

ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

El valor del Trabajo Decente al centro de la nueva Constitución de Chile