IDAZKARITZAK
IDAZKARITZA FEMINISTA
Laneko osasuna zentzu integralean ulertu gabe, hilekoaren minagatiko bajaren neurria anekdotikoa...
Oso urrun gaude oraindik lantoki osasungarriak lortzetik eta emakumeon osasunaren berezitasunak kontuan hartzetik.
EAEko etxeko langileen lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazio mahaia irekitzeko eskaria erregistratu...
Premiazkoa da sektorea arautzea eta gurekin dagoen zor historikoa kitatzea. Dei egiten diegu gainerako sindikatuei negoziazio mahaira joan daitezen, eta CONFEBASK interpelatzen dugu, patronal gisa, erantzukizuna bere gain hartzeko eta hitzarmena sinatzea ahalbidetu dezan.
Gure zerbitzu juridikoek lortu dute minbizia izateagatik kaleraturiko langile bat enpresak...
Auzitegiak onartu du langilea bere gaixotasunagatik kaleratu zutela eta, beraz, kaleratzea deusez izan zela. Langileak urte eta erdi eman du bajan, orain 51 urte ditu eta, zorionez, bularreko minbizia gainditua du.
EUSKARA
Larunbatean Donostian egingo den “Euskara aurrera” manifestazioan parte hartzeko deia egiten...
Mobilizazioa 17:30ean hasiko da Antiguoko tuneletik eta Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoa buru duen sindikatuko ordezkaritza zabal batek ere bertan parte hartuko du.
Bat egiten dugu “Euskararen Eguna Administrazioan” ekimenarekin
Ostiral honetan, maiatzak 6, Nafarroako Administrazioetako Euskararen Eguna ospatuko da. Langile guztiei dei egiten diegu Iruñeko Udal plazan 13:00etan eginen den batzar-elkarretaratzean parte hartzera.
Euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu
LAB eta ELA sindikatuok eta Euskalgintzaren Kontseiluak lan mundua euskalduntzeko dinamika bat martxan jarri genuen duela urtebete. Bada, jasotako ezezkoek ez gaituztela geratuko adierazi dugu, eta urrats berriak iragarri ditugu.
NAZIOARTEA
Erroman izan gara, Munduko Federazio Sindikalaren biltzarrean
Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Nazioarteko Harremanen arduradun Koldo Saenzek osaturiko LABeko ordezkaritza batek maiatzaren 6, 7 eta 8an ospaturiko Munduko Federazio Sindikalaren 18. kongresuan parte hartu du.
Herri eta langileen eskubideak aldarrikatu ditugu sindikatu subiranistok Bilbon
LAB sindikatuak antolatuta, Europako Batasunean dauden estaturik gabeko nazioetako sindikatuen topaketa egin dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. Europako testuinguruan nazio ezberdinetako sindikatuen arteko elkarlana sustatzearen garrantzia ondorioztatu dugu.
Garbiñe Aranburu: “Bakarrik ezkerrak eskaini ahal ditzake alternatibak eta ziurtasunak”
Sindikatu subiranistok Europako testuinguruaren eraldaketa prozesuan dugun papera hizpide dugu Bilboko Euskalduna Jauregian. LABeko idazkari nagusiaren hitzartzearekin ekin diegu topaketei.
LAN OSASUNA
Zamudion hildako banatzailea gogoan izan dugu
Joan den astean hildako banatzailea gogoan izan dugu Zamudion, Tamar Restauracion y Catering enpresaren egoitza aurrean, bertako enpresa batzordeak deituta. Hain zuzen ere, enpresa honek azpikontratatutako Vancuver Servicios Dirrectos enpresako langilea zen hildakoa.
Hiru langile hil dira azken orduetan
Bi garraiolari hil dira Iruran eta Zamudion eta beste pertsona bat Errenterian, guztiak lan istripu ez traumatiko baten ondorioz.
Mutualiaren eta Osakidetzaren arteko akordioak langileriaren konfidentzialtasunerako eskubidea urratzen du
Euskal gehiengo sindikalak deituta, elkarretaratzea egin dugu Bilbon, Mutualiaren egoitzaren aurrean, akordio horrek patronalaren interesen alde egin eta mediku historialetan izan dezakeen eragina salatzeko.