2024-04-26

BADUGU AUKERA

Langileen neurrirako eredu aldaketa aldarrikatzeko kanpaina

Pandemiaren aurreko normaltasun heteropatriarkal eta kapitalistara bueltatzearen aldeko diskurtsoa zabaltzen ari den honetan, bizitza erdigunean izango duen normaltasun berri bat eraikitzeko aukera eta beharra aldarrikatzen dugu. Hala, “Badugu aukera. Vamos hacia el cambio” leloarekin, kanpaina bat abian jarri dugu martxan, trantsizio ekosozialista eta feminista ardatz, helburu hauek lortzeko: lan guztiak aitortzeko eta lan, pentsio eta bizi duinak bermatzeko; zerbitzu publikoak indartzeko; garapen eredu jasangarri bat ahalbidetzeko; zerga politika berri bat ezartzeko, aberastasunaren banaketa bidezkoago bat bermatzeko; eta burujabetza lortzeko.

[td_block_3 category_id=”_related_tag” tag_slug=”badugu aukera” ajax_pagination=”next_prev” limit=”4″]