LAB SINDIKATUA

2018/10/23 :: 20:02

Azken Eguneraketa:2018/10/23 :: 14:14

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2018/10/23

LAB sindikatua bere Hezkuntza egitasmoa berritzeko prozesuan murgilduta dago. Prozesuaren nondik norakoak azaldu ditugu gaur, komunikabideen aurrean. Eztabaidarako txostenaren laburpena aurkeztu dugu bertan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta Irakaskuntzako arduradun Maider Izagirreren eskutik. 

 



2018/10/23

Euskal presoei Frantzian egindako kartzela urteak zenbatzeko auzian Estrasburgo Espainiako Estatuarekin lerrokatu da, eta epai honen inguruan zeuden aurreikuspen guztiak zapuztu ditu. Berri onak espero genituen, baina kontrakoa jaso dugu. Ez zen euskal jendarteak espero zuen erabakia, ez presoek eta haien senideek merezi zutena, ezta herri honetan behar genuena ere.


2018/10/23
Eusko Jaurlaritzaren 2019ko aurrekontu proiektua ezagutu dugu gaur. Aurrekontu hauek aurreko urteetako aurrekontuen bide beretik doaz, eta, beraz, aurrekontu proiektu neoliberal baten aurrean gaude.


2018/10/23

LABeko Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek auto karabana bat egin dute gaur Urola Kosta eskualdean, eta, ondoren, elkarretaratze bat egin dute Azpeitiako plazan, "Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena orain" leloarekin, irailaz geroztik deitutako mobilizazioekin egin bezala. Ostiralerako iragarritako greba egunaren atarian egin dituzte gaurko mobilizazioak. 


2018/10/22

LABeko Gipuzkoako adinekoen egoitzetako delegatuek agerraldi bat egin dute gaur, Donostian, eta negoziazioaren blokeoaren aurrean hitzarmen duina lortzeko deitutako greba eta mobilizazioen berri eman dugu.


2018/10/22

Ospitaleko zuzendaritzak ez digu hauteskunde sindikaletarako zerrenda onartu, gure estatutuak nahikoak ez direla argudiatuz, berari ez dagokion eduki batean sartu eta gero. Hala, Admnistrazio Epaitegira eramango dugu afera, sindikatuaren antolaketa eredua zalantzan jarri dutelako.





 
2018/06/02

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.