LAB SINDIKATUA

2018/01/19 :: 2:16

Azken Eguneraketa:2018/01/18 :: 9:31

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

LAB sindikatuak Nafarroako ordezkarien batzarra egin du gaur Condestable gizarte etxean, sindikatu honek 2018. urteari begira dituen erronken inguruan aritzeko. Ekimenaren amaieran, parte hartzaileek manifestazioa egin dute Parlamenturaino, Konbenioaren negoziazioan berreskuratu diren 250 milioi euroak hezkuntzan, osasungintzan, enpleguan, industria politikan eta babes sozialean inbertitu dadin eskatzeko.



2018/01/17

2018/01/17

2018/01/17

2018/01/17

2018/01/17

2018/01/17

2018/01/17

2018/01/16

2018/01/16

2018/01/16
 



2018/01/18

LAB sindikatuak PPren gobernuak pentsioen kalkulurako proposatu dituen azken neurrien inguruko balorazioa egin du gaur, Bilbon, komunikabideen aurrean. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, Ekintza Sozialeko idazkari Bea Martxuetak eta pentsionisten arloko ordezkari Carlos Ruizek hartu dute hitza. "Babes sozialerako sistema propio bat eraikitzea da alternatiba", berretsi du LABeko idazkari nagusiak.


2018/01/18
350 langiletatik 175 langile daude aldi baterako kontratuekin; hau da, langileen erdiak gehiegikeria hau pairatzen du. Hori gutxi balitz bezala, 175 langile horietatik 155 ABLEen (Aldi baterako lan enpresak) bidez kontratatu dituzte.


2018/01/18
Duela urtebete eskuratu zuen Ulacia jaunak Tubos Reunidos taldearen presidentetza. Hedabideen bidez taldeko langileei helarazi zien mezua ez zen batere lasaigarria izan eta ez zuen ezer onik iragartzen haientzat. “360o-tako balio plan” bat lantzeaz eta taldean ezartzeko beharraz jardun zen. Behin baino gehiagotan eskatu du LABek aipatu plana langileei aurkezteko, baina gaur gaurkoz, oraindik ez du egin. Horrek ez du esan nahi gauzatzen ari ez denik.


2018/01/18

Asteazkenean, langile bat hil zen lan-istripuz Bilboko portuan. Hala, Noatumeko langileek eta zamaketariek mobilizaziora deitu dute gaurko, lan heriotza salatzeko eta euren lankidea gogoan izateko. Noatum enpresako aparkalekuan bildu dira, portu barruan, eta elkarretaratze bat egin dute bertan.


2018/01/18

Zuzendaritzari eskatu diote langileekiko "benetako apustu bat" egitea. Hori gertatu ezean, mobilizazio gehiago deitzea ez dutela baztertzen ohartarazi dute. Gaurko bi elkarretaratze aurreikusi dituzte Bilbon; horietako bat goizean egin dute, Julio Urquijo kaleko Aspaceko egoitza nagusiaren aurrean.





 
2018/01/15
Duela urtebete, patronala eta sindikatuok Akordio Interprofesionala sinatu genuenean, LABetik esaten genuen modu positiboan baloratzen genuela egitura-akordio bezala, baina baliozkoa izateko edukiz bete behar zela, hau da, negoziazio kolektiboa desblokeatzea. Sindikatu honek hau lortzeko proposamenak egin zituen aipatu Akordioaren negoziazioan bertan lortzeko. Ezezkoa erantzun zuen Confebask patronalak, argi utzita zein den blokeo horren erantzulea.

2017/05/04

Pintxo prekario lehiaketa, garbi-kirolak, murala, denboraren tunela, aholkularitza sindikal eta juridikoa, mahai ingurua... Larratxoko Josu Artetxe plazan, hainbat jarduera egingo ditugu Ostiral Duinak dinamikaren baitan, 17:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, LABek elkarguneak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan, kapitalismoak eragindako gaitzari aurre egiteko. Altzara iritsiko da oraingoan, eta, 18:30ean, mahai inguru interesgarri bat proposatuko du, besteak beste: "Emakumea eta prekarietatea, zapalkuntzak bizi etapa desberdinetan" leloarekin, hain justu. Martxorako aurreikusita genuen jardunaldia, baina eguraldi txarragatik ostiral honetara arte atzeratu egin genuen.
 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 
TWITTER @labsindikatua