Etiquetas Greba
Etiqueta: greba
Erretreten erreforma gaitzesteko mobilizazioek ez dute etenik
Beste behin ere, bosgarrenez, Ipar Euskal Herritarrok greba egin dugu Macron gobernuaren erretreten erreformaren aurka. Deialdiz deialdi jendetza batu dute sindikatuen mobilizazioek, eta langileok borrokan jarraitzeko asmoa dugu. Gaurkoan 10.000 pertsonatik gora bildu du Baionako manifestazioak.
Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko
Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.
Baionako portua blokeatu dugu erretreten erreformaren aurka protesta egiteko
Joan den asteko greba jendetsuaren ondoren ere borrokan jarraitzen dugu langileok, eta gaur goizean erretiro adina 64 urteraino luzatzearen kontrako ekimena gauzatu dugu. Lapurdiko hiriburuko merkataritza portuko sarbidea bat blokatu dugu, beste sindikatuekin bat eginda.
Arabako helduen egoitzetako langileak kalera irten dira, iragarritako hiru greba egunetatik...
Gipuzkoan, atzo; Araban, gaur. Helduen egoitzetako langileek datozen asteetarako iragarritako hiru greba egunetatik lehena egin dute Araban, hitzarmen duin baten defentsan, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok deituta.
Donostiako kaleak hartu ditugu, helduen egoitzetarako kalitatezko arreta eredu bat aldarrikatzeko
Grebara deitu dugu gaur Gipuzkoako helduen egoitzetan, eta, mobilizazio egunaren harira, manifestazioa egin dugu Donostiako kaleetan zehar. Hain zuzen ere, Gipuzkoa plazatik abiatu dugu protesta, Aldundiaren egoitza paretik, foru erakundearen pasibotasunak eraman baigaitu grebara. Helduentzako beste arreta-eredu bat sortzeko beharra berretsi dugu, ereduaren erdigunean gure helduak jar daitezen, ez enpresa kudeatzaileen negozioa.
Lehen greba eguna Greba Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrio enpresan, hitzarmen duinaren...
Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrioko langileak Bizkaian beira jaso eta birziklatzeaz arduratzen dira eta gaur, greba eta mobilizazioak hasi dituzte enpresak uko egiten diolako lan-baldintza duinak aitortzeari. Mobilizazioa ere egin dugu enpresak Bilbon duen egoitzaren aurrean.
Gasteizen, Bilbon eta Donostian mobilizatuko gara bihar, EAEko Hezkuntzan deitutako grebaren...
EAEko Hezkuntzako sindikatuok aurrez aurreko itzulera seguru eta adostua exijitzeko grebara deitu dugu biharko. hala, mobilizazioak egingo ditugu 11:00etan, Gasteizen (Jesus Guridi Kontserbatoriotik), Bilbon (Arriagatik) eta Donostian (Alderdi Ederretik).
Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak segurtasuna bermatzeko eduki zehatzik ez duela proposatu salatu...
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu berri Jokin Bildarratzekin izandako bileraren balorazioa egin du Irati Tobarrek, LABeko Irakaskuntzako ordezkariak: “Gu ez gara pozik atera bileratik. Gure helburua da premiazkoa den hori lortzea; ratioak aztertzea, langileen kolektiboz kolektibo, eta hor gehikuntza bat eman. Baliabideak egoteko dirua behar da, eta aurrekontuetan gora egin behar da. Bada, hau ez da mahai gainean jarri”. Hala, hitz ederretatik harago, Jaurlaritzak bilerara eduki zehatzik ez duela eraman kritikatu dugu.
EAEko Hezkuntzako sindikatuok irailaren 15eko greba erregistratu dugu, itzulera seguru eta...
EAEko Hezkuntza greba egunera deitu dugu irailaren 15erako, sindikatuok atzoko agerraldian iragarri bezala. Bada, grebaren erregistroa egin dugu gaur, eta aurrez aurreko itzulera seguru eta adostua exijitu dugu berriro. Mobilizazio egutegiaren hurrengo hitzordua irailaren 10ean izango da. Egun horretan,18:00etan, mobilizazioak egingo ditugu Hezkuntza Delegaritzen aurrean Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Hezkuntza Komunitatea ere gonbidatuz.