Etiquetak Greba

Etiketak: greba

Greba deitu dugu Nafarroako adinekoen egoitzetan

2021eko maiatzean Nafarroako Hirugarren Adinekoen Zentroen lehen sektoreko hitzarmena negoziatzen hasi ginen. Momentu horretan ELA, UGT eta LAB sindikatuek proposamen bateratu bat adostu genuen eta patronalei bidali genien. Ordutik askotan bildu bagara ere, gaur egun patronalek ez dute sindikatuek eskatutako gutxienekoak betetzen dituen proposamenik egin.

Erretreten erreforma gaitzesteko mobilizazioek ez dute etenik

Beste behin ere, bosgarrenez, Ipar Euskal Herritarrok greba egin dugu Macron gobernuaren erretreten erreformaren aurka. Deialdiz deialdi jendetza batu dute sindikatuen mobilizazioek, eta langileok borrokan jarraitzeko asmoa dugu. Gaurkoan 10.000 pertsonatik gora bildu du Baionako manifestazioak.

Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko

Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.

Baionako portua blokeatu dugu erretreten erreformaren aurka protesta egiteko

Joan den asteko greba jendetsuaren ondoren ere borrokan jarraitzen dugu langileok, eta gaur goizean erretiro adina 64 urteraino luzatzearen kontrako ekimena gauzatu dugu. Lapurdiko hiriburuko merkataritza portuko sarbidea bat blokatu dugu, beste sindikatuekin bat eginda.

Hiru greba egun deitu ditugu EAEko eskola publiko, pribatu eta itunduetako...

Gasteizko Gobernuaren egoitzaren aurrean mobilizatu gara, Lakuan, eta, bertan, jangeletako langileek grebara joko dutela jakinarazi dugu; urriaren 21, 27 eta 29an, hain justu. Enpleguaren eta lan baldintzen defentsan egingo dute greba, baita kolektiboaren osasuna bermatzeko ere.

Arabako helduen egoitzetako langileak kalera irten dira, iragarritako hiru greba egunetatik...

Gipuzkoan, atzo; Araban, gaur. Helduen egoitzetako langileek datozen asteetarako iragarritako hiru greba egunetatik lehena egin dute Araban, hitzarmen duin baten defentsan, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok deituta.

Urriaren 9tik aurrera deitutako greba mugagabea berretsi dute

Greba mugagabea egitea berretsi dute Matriceria Deusto eta GTSko langileek, enpleguaren defentsan. Lehen bilerak egin dira gaur, eta Gestamp-en asmoak bere horretan darrai: bi enpresak itxi eta 230 langile kaleratu.

Donostiako kaleak hartu ditugu, helduen egoitzetarako kalitatezko arreta eredu bat aldarrikatzeko

Grebara deitu dugu gaur Gipuzkoako helduen egoitzetan, eta, mobilizazio egunaren harira, manifestazioa egin dugu Donostiako kaleetan zehar. Hain zuzen ere, Gipuzkoa plazatik abiatu dugu protesta, Aldundiaren egoitza paretik, foru erakundearen pasibotasunak eraman baigaitu grebara. Helduentzako beste arreta-eredu bat sortzeko beharra berretsi dugu, ereduaren erdigunean gure helduak jar daitezen, ez enpresa kudeatzaileen negozioa.

Lehen greba eguna Greba Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrio enpresan, hitzarmen duinaren...

Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrioko langileak Bizkaian beira jaso eta birziklatzeaz arduratzen dira eta gaur, greba eta mobilizazioak hasi dituzte enpresak uko egiten diolako lan-baldintza duinak aitortzeari. Mobilizazioa ere egin dugu enpresak Bilbon duen egoitzaren aurrean.