
Además de continuar el camino realizado hasta ahora, LAB adoptará nuevas iniciativas en dos direcciones: llevar la lucha contra la reforma a los centros de trabajo y exigir la implicación de instituciones y partidos políticos.
LAB adoptará nuevas iniciativas para blindar el marco de negociación colectiva
Michelinek EEEa luzatzeko duen asmoa salatu du LABek
Michelin España y Portugal S.A.ko zuzendaritzak gaur irailaren 31ra arte indarrean zen EEEa luzatzeko asmoa duela iragarri du, 2013ko urtarrilaren 31ra arte. Era berean, Lasarten EEEaren aplikazioa 15 lanegun gehiagotan eragin dezakeela esan du.
15 salaketa judizial aurkertu dituzte irailaren 26ko greban gertatutako eraso polizialengatik
13 salaketa judizial berri aurkeztu dituzte gaur epaitegian greba orokorrean kolpatutako eta eskubide urraketak pairatutako herritarrek. Epaitegiaren aurrean legeek aitortutako eskubide zibilak gauzatzen ari zirenean erasotuak izan zirela salatu dute, hau da, greba egun batean pikete informatibo batean parte hartzen eta manifestatzen. Jakinarazi dute ez direla erasotuta izan diren bakarrak eta horregatik kolpatuta izan ziren pertsonak, bai porrarekin zein bolekin, salaketa jartzera animatu dituzte. Honekin batera bihar, egun horretan gertatutakoaren ikustaldi publikoa antolatu dutela gogoratu dute. Carlos III zinema-aretoan 11:00etan.
LABek Osakidetzari HUA proiektua bertan behera uzteko exijituko dio
Bihar Osakidetzako Zuzendaria, Julián Perez Gil, Santiago Ospitalena izango dela aprobetxatuz, LAB sindikatuak HUA (Hospital Universitario de Álava) proiektuaren gainean Osakidetzak darabilen jarrera eta asmoa salatuko du 12.45ean burutuko den kontzentrazioan.
LABeko delegatuek batzarra eta manifestazioa egin dute Munduko Federazio Sindikalak deitutako Nazioarteko Ekintza Egunean
Gaur, urriak 3, Munduko Federazio Sindikalak (MFS) mobilizatzera deitzen gaitu langileok, pertsona guztiontzat oinarrizko eskubide unibertsalekin erlazionaturiko gaiak eskatuz: elikadura, ura, medizinak, liburuak, etxebizitza etab. MFS-k egindako deialdiari erantzunez, LABeko sektore publikoko delegatuek batzarra egin dute Bilboko Arrupe Etxean. Ondoren, bertatik manifestazioan atera dira ordezkariak Gobernu Ordezkaritzaraino.
Langile bat hil da Astigarragan
Gaur asteartea, urriak 2, O.A. langilea hil da Astigarragako Aizkibel S.A. enpresan (Calcinor taldekoa). 38 urteko langilea da hildakoa, hormigoia fabrikatzen duen lantegi horretan lanean ziharduela, zulo batera erortzean gertatu da heriotz istripua.
Enplegu suntsiketaren aurka manifestazioa Galdakaon
Formicako langileek enplegu suntsiketaren aurkako manifestazioa antolatu dute Galdakaon urriaren 5erako, 19:00etan, Plazakoetxen.

