2026-04-28
Blog Página 1373

Josu Amezaga: «Euskal kultura Estatuaren eta merkatuaren artean globalizazioaren garaian»


Ipar Hegoa Fundazioak Eibarren apirilaren 13an Euskal Estatuari bidea zabaltzen lana konpartitu eta sakontzeko antolatutako mintegian, Josu Amezaga, EHUko irakasleak, euskal kultura Estatuaren eta merkatuaren artean globalizazioaren garaian aztertu zuen.

Lanuzteak ekainaren 13an Gipuzkoako Salgaien Garraioan herrialdeko hitzarmenaren defentsan


LAB, CCOO eta UGT sindikatuek 4 orduko lanuztea deitu dute ekainaren 13rako Gipuzkoako Salgaien Garraioan. Patronalaren arduragabekeria salatzeko, sektorearearen bideragarritasuna bermatu nahian eta herrialdeko hitzarmenaren alde, hiru sindikatuek sektoreko langileei datorren ostegunean izango den lanuzte eta mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu die. Patronalari jarrera aldatu ezean mobilizazioak indartuko dituztela helarazi nahi izan diote.

Arratia enpleguaren defentsan kalera irten zen larunbatean


Lanpostuen defentsan greba mugagabean diren FCC-Alfus eta Incoesa enpresetako langileek deitutako manifestazio deialdiari jarraituz mila arratiar inguru irten ziren kalera pasadan larunbatean enpleguaren defentsan Arratia borrokan dela ozen esatera.

Ekainaren 15ean Miarritzen Iheslari eta Deportatu Politikoen kolektiboari hitza emateko ekitaldi nazionala

Datorren larunbatean, ekainak 15, Iheslari eta Deportatu Politikoen kolektiboari gatazkaren konponbidean dagokien tokia aldarrikatzeko ekitaldi nazionala izango da Miarritzeko Irati Aretoan goizeko 11:30etan. Ekitaldi politikoaren ostean Herri bazkaria, kantaldia eta kontzertuak izango dira.

LAB condamne l’assassinat du jeune syndicaliste et antifasciste Clément Méric perpétré par des fascistes dans l’état français

0

Le syndicat LAB du Pays Basque condamne l’assassinat du jeune syndicaliste et antifasciste Clément Méric. Cet assassinat s’est produit suite à une sauvage et lâche agression perpétrée le 5 juin dernier par une bande de fascistes militants du parti d’extrême droite Jeunesses Nationalistes Révolutionnaires (JNR).

LABek Italiako USB sindikatuaren kongresuan parte hartu du

0

LAB sindikatuak Italiako Unione Sindacale di Base (USB) sindikatuaren I. Kongresuan parte hartu du ekainaren 7tik 9ra Montesilvanon (Erroma). USB 2010. urtean eratu zen, Italiako zenbait oinarrizko sindikaturen batuketaren ondorioz, eta egun 200.000 kide inguru dituzte. LAB bezela, USB ere MFSera afiliatuta dago.

Bihar hauteskunde sindikalak Osakidetzan

0

Bihar, ekainak 11, Osakidetzako esparru gehienetan hauteskunde sindikalak burutuko dira. LAB kalitateko osasun publikoaren defentsaren aldeko proiektuarekin aurkezten da, osasungintza euskalduna bultzatzen duena eta kalitateko lan publikoa sortuko duen eredu baten alde borrokatuko dena.

LABek gainontzeko sindikatuei metalgintzako hitzarmenaren defentsan ekimen bateratuak egitea proposatu die

0

LABeko Metalgintzako arduradunak, Jonan Goñik, hiru herrialdetan metaleko negoziazioen blokeo egoeraren aurrean, sindikatuak gainontzeko sindikatuei sektoreko hitzarmenaren defentsan ekimen bateratuak proposatu dizkiela iragarri du. LABeko delegatuen babes osoa duen proposamenak Gipuzkoan 3 greba egun, Bizkaian 2 greba egun eta Araban greba egun bat aurreikusten ditu.

Ainhoa Etxaide: «Gutun soziala mobilizaziorako eta sektore berriak eredu aldaketaren borrokara lotzeko tresna izango da»

Martxoaren 30eko greba orokorra deitu zuten eragile sozial eta sindikalek greba egunaren balorazioa publiko egin dute gaur Gasteizen. LABen izenean Ainhoa Etxaide, sindikatuko idazkari nagusiak hartu du hitza eta besteak beste, greba orokorra amaitzear dagoen kurtsoan luzatu den mobilizazio agenda baten azken urratsa izan dela adierazi du. Kurtsoa ekainaren bukaeran aurkeztu zuten murrizketa agendari erantzuteko irailaren 26ko grebarekin eman geniola hasiera gogoratu du.