2024-04-26
InicioSin categorizarAinhoa Etxaide: "Gutun soziala mobilizaziorako eta sektore berriak eredu aldaketaren borrokara lotzeko...

Ainhoa Etxaide: «Gutun soziala mobilizaziorako eta sektore berriak eredu aldaketaren borrokara lotzeko tresna izango da»

Martxoaren 30eko greba orokorra deitu zuten eragile sozial eta sindikalek greba egunaren balorazioa publiko egin dute gaur Gasteizen. LABen izenean Ainhoa Etxaide, sindikatuko idazkari nagusiak hartu du hitza eta besteak beste, greba orokorra amaitzear dagoen kurtsoan luzatu den mobilizazio agenda baten azken urratsa izan dela adierazi du. Kurtsoa ekainaren bukaeran aurkeztu zuten murrizketa agendari erantzuteko irailaren 26ko grebarekin eman geniola hasiera gogoratu du.

Etxaidek kurtsoaren azken urratsa den greba orokor hau, mobilizazio mobilizazio egutegi berri bati bide emango dion urratsa ere badela adierazi du, "maiatzaren 30ean burutu genuen grebatik indartuak atera garelako". Indartuak atera direla esateko hiru arrazoi nagusi azpimarratu ditu: Batetik, lan erreforma eskutan patronalak enpresaz enpresa egin dituen mehatxuen gainetik grebak jarraipen zabala izan duelako; bigarrena, izan diren mobilizazio jendetsuek dugun aukera bakarra borrokotzea dela dugun aukera bakarra; eta hirugarrena, grebak sindikatu eta eragileen arteko lankidetza indartu duela.

Etxaidek jokoan dagoena krisi honen emaitza izango den eredu soziala dela esan eta borroka horretan, kurtsoa eredu soziala borrokatzeko bidea (gutun soziala) indartzeko urratsak emanez bukatu dutela adierazi du. "Ariketa sozial horretan kokatzen dugu 2009an hartu genuen bidean urrats berriak emateko gure lan tresna nagusia eta ariketa sozial hori egitea izango da gure erreferentzia nagusia bai udaran eta baita datorren kurtsoaren hasieran ere" gaineratu du. Etxaideren hitzetan, gutun soziala mobilizazioaren bidea indartzeko atxikimendua zabaltzen jarraitzeko eta sektore berriak eredu aldaketaren borrokara lotzeko borroka tresna izango da.

M30eko GREBA OROKORRAREN BALORAZIOA

M30eko greba orokorra deitu genuen erakundeok politikak aldatzeko bidea mobilizazioa dela aldarrikatu eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunarekiko konpromisoari eusten diogu

GREBA OROKORRA HANDIA IZAN DA

Maiatzaren 30eko greba orokorra urrats handi bat izan da politika publikoen aldaketa lortzeko mobilizazio sozialean. Eskubide laboral eta sozialen alde egin dugu, baita Euskal Herrirako eredu propio baten beharra aldarrikatu ere.

Maiatzaren 30ekoa Hego Euskal Herrian greba eta mobilizazio eguna izan zen. Egun hartan eman genituen grebaren jarraipenari buruzko datuak. Bai jarraipen zabalak, bai goizean eta arratsaldean izan ziren manifestazio handiek bi gauza adierazten dituzte: batetik, jendartean eskari jakin batzuk oso hedatuta daudela, eta hauek egun hortan erakunde sindikal eta sozialek egin genuen apustua babesten dutela; bestetik, euskal langile-klasearen eta jendartearen zati handi batek zuzenean parte hartu zuela grebako erreibindikazioen alde.

30ean egin genuenak balio handia du. Mobilizatu egin ginen; gure onena eman genuen, gure aldarrikapenetan sinetsi egiten dugulako eta ez gaudelako prest mobilizazioa azken baliabide gisa erabiltzeko, guztia pikutara joan denerako. Hots, uste dugulako ezinbestekoa dela amore ematen ez duen esparru kolektibo bat mantentzea. Funtsean, zer eskatzen digute? Utz diezaiegula lasai; alternatibarik ez dezagula plazaratu. Baina berriro diogu: gure ekintzak balio handia du. Hasteko, prozesu bateko katebegi bat delako; bigarrenik, guk plazaratu dugun agenda sozialak agerian uzten duelako politika zenbateraino dagoen kapitalaren esanetara (hau da, hain zuzen, eurentzat mingarriena).

Greba orokorrak bera deitzeko arrazoiak plazara ateratzea lortu du: langabeziaren gorakada; aurrekontu publiko gero eta urriagoak, zeinek langabezia, txirotasuna eta desberdintasun sozialak areagotzen baitituzte; pentsioen erreforma; kapitalaren mesederako zerga-politika, iruzur fiskalari jazartzen ez zaiona; arlo publiko eta pribatuan soldatei egiten zaien erasoa; administrazioen defizita hamarren batzuk handitzeko aukera emateak erreforma latzak dakartza berarekin (pentsioena, erreforma laboral bat gehiago…). Horretaz ari gara mintzatzen, eta egoera irauli nahian deitu dugu greba.

Erabaki bat hartu genuen: esparru bat defenditu beharra zegoen, gurea, posizio argi bat finkatuz. Badakigu zer garrantzia duen lan egiteak, erreferentzia alternatiboak eskaintzeak, hauek mobilizazioarekin batera doazelarik. Bagenekien zaila zela; inoiz ez dugu esan erraza izango zenik. Baina esparru kolektibo bat erreibindikatzea ezinbestekoa da.

Bestalde, salatu egin nahi dugu botere ekonomiko eta politikoaren zerbitzura dauden hedabide nagusien manipulazio informatiboa. Sarri gertatu diren jokabideak, esaterako patronalak eta gobernuak emandako kopuruak jasotzea, baina ez erakunde deitzaileonak, edota grebaren aurkako kutsu nabarmena zuten informazioa, komunikabideok ez dituzte oso leku onean uzten, erasoko tresna bilakatzen baitira, jendarteari sinestarazi nahi diotelarik ezartzen diren politiketarako alternatibarik ez dagoela.

Greba deitu genuen erakundeok Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna eraikitzeko konpromisoari eusten diogu. Prozesua joan den maiatzaren 25ean hasi zen eta ekainaren 14an jarraipena izango du, Altsasun izango den biltzarrean. Dei egiten diegu aldaketa soziala eragin nahi duten erakunde sozial guztiei prozesu honetan parte hartu eta beren ekarpenak egin ditzaten.

Sindikatuak: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT

Eragile sozialak: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Arabako Pentsionistak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las prestaciones sociales, Asamblea de invisibles, Distintas asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Colectivo de Parados de Iruñerria, Coordinadora de grupos de San Francisco, Bilbao la Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko emakumeen mundu martxako plataforma, Gipuzkoako pentsionisten duintasun elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, M15M Bizkaia, Matxingune taldea, MDMA Taldea, MOC, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak Martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Posada de los abrazos, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo- SOSArrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

  

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos la actitud de la empresa con las y los huelguistas de Imegar y reivindicamos la legitimidad de la lucha

Durante estos días las y los trabajadores de Imegar (Laudio) han estado movilizándose y pidiendo a la empresa que readmita a sus compañeros de trabajo y que de solución a este conflicto.

Denunciamos la nefasta gestión de Alex Aranzabal

Mediante esta nota informativa queremos aclarar los hechos acontecidos en los últimos meses en la empresa Aguirre y Aranzabal (AYA) y el papel que ha jugado Alex Aranzabal. Hemos visto en primera persona cómo, según pasaba el tiempo, la decadencia era más palpable en todos los ámbitos de gestión.

Ser bolleras, una decisión que nos hace libres. Una decisión que queremos vivir con libertad. ¡LIBERTAD EN LOS CENTROS DE TRABAJO!

Ser acosadas y castigadas por ser lesbianas es una situación que todavía vivimos muchas de nosotras.