2025-12-21
Blog Página 1214

LABek Arreta soziosanitarioan lan egiteko gaitasun profesionalen zertifikazio prozesua salatu du

Aurten (2015) bukatu beharko luke hirugarren adinekoei eta dependentziari arreta zerbitzuen langileen ahalmenen errekonozimendu prozesua, hots, eskarmentuaren bitartez lorturiko zertifikazioaren prozesua, alegia. Hau Dependentzia legeagatik eta ondoriozko hainbat dekretuengatik inposatua izan zaigu langileoi, eta sekulako txapuza dela esan dezakegu.

Nafar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziaren bitartez, hainbat esparru profesionaletan esperientzia baloratzeko agindua eman bazuten ere, oztopoz jositako lasterketa izaten ari da langileontzako.

Gehienok, emakumeok, eskarmentu zabala badugu ere (askotan 20 urtetik gorakoa), ez dugu titulorik ateratzeko aukerarik izan, baina hamaika formakuntza ikastarotan parte-hartu dugu, eta orain, badakigu, sarritan ez dutela ezertarako balio izan.

Hauexek dira xedapenaren faseak: inskripzioa, aholkularitza, ebaluazioa eta jadanik eskuratuta dituzten gaitasunak aitortza, bai homologatutako kurtsoen bitartez, bai eta frogen gainditzearen biartez ere. Langileok geure denbora eta dirua (sarritan dirutza) inbertitu behar izan dugu, guk geuk ordainduz bidaiak, tasak, kurtsoak eta lan-orduak. Gainera, tamalez, asko izan dira 1800 € baino gehiagoko kurtsoak ordaindu dituztenak, Profesionaltasun Zertifikatua lortuko zutelakoan. Izan ere, prozesu honetan, Nafar eta Euskal Gobernuek ez dituzten langile adina kurtso eskeini, eta ondorioz, prozesuaz kanpo geratu diren langileak asko dira. Beste askok, bide pribatua aukeratu zutenek, ez dute titulorik eskuratu homologatu gabekoak zirelako.

Hauxe izan da kaosaren azken ginga, sektore prekarizatu honek behar zuen azken brotxea; jubilazioan pentsatu beharrean, karrera profesionalean pentsatzen egon behar, eta gainera, alde batera utziz sektore hauetako milaka emakumeon iritziak. Esaterako, askori, aurten atera beharreko zeozer dela esan zaie behin eta berriz, baina 2015eko bukaera akreditatuak egon behar dutela da egi bakarra. Edo adibidez, ebaluatzaileek erabilitako irizpideak ez dira batere homogeneoak izan. Fase guztiak zehaztu gabeko ziurgabetasunean eman dira, deskoordinazioz eta akatsez beteriko prozesua izanik, eta hau guztia langileok ordaindu dugu, guk epe guztiak bete behar izan ditugularik. Bitartean, zenbait sindikatuk etenkin ateratzen homologatu bariko kurtsoak eskeiniz.

Oso gutxi dira gaur egun, inposaturiko epemuga kontutan harturik, tituloa atera dutenak. Horregatik, LABek, eskumena duten administrazio publikoei (Nafar Gobernua eta Eusko Jaurlaritza) uda baino lehen xedapenaren analizi eta balorazioa egiteko dei egiten die. Horrela, langile afektatu moduan, honakoa EXIJITZEN dugu:

1.- Pertsona Dependienteei Arretarako Zertifikazioa, bai etxekoa zein instituzioetakoa, Laneko esperientziaren bitartez eta/edo ikaskuntza formalen edo ez formalen bidez pertsonek eskuratzea, inolakoa kosterik gabe langilearentzako.

2.- Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren 10.artikuluaren aginduz, eskarmentuan oinarrituriko gaitasun profesionalaren errekonozimendu prozesuan langile guztiek parte-hartu ahal izatea, horretarako beharrezkoak diren bezain beste deialdi publiko eskeiniz.

3.- Gaitasun profesionalen akreditazioaren dialdi horien baitan, gaitasunen bat frogatu barik balego, Nafar eta Euskal Gobernuek formakuntza kurtsoak eskeini behar dituzte, doainik eta langile guztientzako nahikoak izanik.
 

 

 

Kalitatezko Osakidetza baten alde mobilizatuko dira gaur mahai sektorialeko sindikatu guztiak

0

Osakidetza Mahai Seltorialean ordezkaturik diren sindikatu guztien Osakidetzak enplegu sortze eta egonkortze proposamen bat egin eta 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiari berehalako irtenbidea eman dezan exigitzeko Bilbon manifestatuko dira gaur arratsaldeko 18:00etan.

Osakidetza Mahai Seltorialean ordezkaturik diren sindikatu guztien irakurketa
ASKI DA! Kalitatezko Osakidetza baten alde, enplegua sortu

«Ekainaren 4an egindako prentsaurrekoan salatu genuen Osasun Sailak Osakidetzako langileoi sistematikoki inposatzen dizkigun murrizketen ondorioz dugun egoera. Aldi berean, mobilizazioak iragarri genituen, etengabekoak eta gero eta handiagoak izango direnak. Izan ere, egin egingo ditugu, harik eta Osakidetzak enplegu sortze eta egonkortze proposamen bat egin eta 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiari berehalako irtenbidea eman arte.

Gaur berriro hemen gara herritarren aurrean salatzeko nola gauden Osasun Publikoan 5 urteotako etengabeko murrizketak jasan ostean:
3000 langile ebentual lanik gabe
langileko, 67 lan-ordu gehiago bataz beste.
%20ko murrizketa benetako soldatan
%10 gutxiago den osasun peltsonalak gero eta handiagoak diren beharrei aurre egiten die, lan gehiago eginez eta soldataren %20 gutxiago jasoz.

Egoera honen aurrean, Osakidetzak osasun-profesionalei zuzendutako borondate-konsignak baino ez ditu proposatu (“egin gehiago gutxiagoarekin”). Errealitateak, aldiz erakusten du Osakidetzako langileok garela “gutxiagoarekin, ahal duguna egiten dugunok”.

Gauzak horrela, Osakidetza personal murrizketek sortutako asistentzia-hutsuneak disimulatu behar ditu publizitate kanpainen bidez. Horretarako, itxarote zerrendak eta Ospitaleetako eta Osasun Zentroetako estutasunak izkutatzen diren bitartean, Osakidetzak berrikuntza terapeutiko eta antolaketari dagozkionak aurkerten ditu (kirurgi teknika berriak, aurrerapen informatikoak …) oso lorpen handiak balira bezala, eta herritarren osasun arretaren gakoa lorpen horietan balego bezala.

Osakidetza geu despistatu nahian dabil, murriztua eta desmotibatua dagoen pertsonala izanda, ezin baita inolaz ere sanitate publikoa hobetu, akaso ozta-ozta mantendu.
Osakidetzako langileok jakin badakigu murrizketa horiek guztiek gutxitzen dutela ematen dugun zerbitzuaren kalitatea, gero eta handiagoa den lan zamari aurre egin behar baitiogu gero eta zaharragoak garen langileok.

Hori dela eta, Mahai Sektorialean gauden sindikatuok dei egiten diegu Osakidetzan dauden langileei eta herritar orori, ostegunean, ekainak 26, arratsaldeko 6etan Bilboko Bihotz Sakratutik aterako den manifestaziora joateko.»
 

 

 

LABek errekurritu egingo du Transportes Mandiolako 18 langileen kontratu etetea onartzen duen ebazpena

Joan den Maiatzaren 19an, 2.zenbakidun Bilboko Merkataritza Arloko Epaitegiak, Areitio portuan, Mallabian kokatuta dagoen Mandiola Garraioko langileen kontratuak desagerrarazi zituen.

LABetik 2. Zenbakidun Merkataritza Arloko Epaitegiaren autoari energiaz uko egin nahi diogu, Mandiola Garraioen 18 langileen kontratuen desagerpenagatik. 

Areitioko portuan, Mallabian, kokatuta dagoen Mandiola Garraioak, enpresa kudeatzen duten zuzendaritza eta aldi berean enpresaren jabeak diren gestio txarra eta alferrekotasuna salatzea besterik ez zaigu geratzen.

Urteak izan dira Mendiolako langileak esplotatzen, urteetan besteen lanaren kontura etekinak atera dituzte eta euren gestio txarraren ondorioz gauzak txartzen hasi direnean arratoien moduan korrika irtetea erabakitzen dute.

Errua Sindikatuei botatzen diete, naiz eta eurena izan, zero minututik enpresa txarto kudeatu dutenak. Aurpegia eta izena jarri behar zaie, Pedro Argarate eta Igor Argarate. Bi funtzionario, besteen izerdiaz etxe onak eta autoak ordaintzea lortu dutenak, ARRILAU-ren izenean pabiloiak erosita (Jabea bi banako hauen ama eta emaztea da) urtean 300.000€-gatik Mandiola Garraio enpresari berralokatzeagatik diru garbia lortzen dutenak eta bide batez 18 langileen bizitzak suntsitzen ari direnak.

Langileek euro bat kobratzen ez duten bitartean, dituzten zorrak erositako pabiloien kudeaketarako sorturiko ARRILAU enpresaren bitartez ordaintzen ari dira.(zeinetan argarate Jaunak apoderatuak diren), etxean geratzen da dena.

Gutxi ez balitz dagokien Autoritateei burla egiten saiatu dira Sozietate Anonimo Laboral bat sortzen, kapitala beraiek jarrita, besteok leloak bagina bezala eta beraiek azkarrak. Horrezgain dituzten bezeroak mantentzen saiatzen ari dira, hirugarren enpresa batetara bideratuz (T y D, Transportes y Distribución) lehen Mandiola Garraioko bazkide izandako batena da, prozesu honek irauten duen denboran, bezero zorro hori kudea dezan, hilabete gutxi batzuetan berriro enpresari onak eta langile duinak bezala agertzeko.

LABek autoa errekurritzeko asmoa duela iragartzen du publikoki, proba nabariak daudelako aita-semeak lehengo bazkideen laguntzarekin, atzetik lapurtzen jarraitzen dutela eta euren ezagunen baten enpresa bitartez bezeroekin geratzeko alegiletan jarraitzen dutelako.

LABek lanpostuak babestu eta beraiengatik borrokan jarraituko du, honako jendeak lanpostuak suntsitu ez ditzan, al den neurrian lasai joan ez daitezen. Argi dago lanpostuen suntsipena eguneroko ogia dela eta Garraio Sektoreak gero eta prekarietate handiagoa duela, ez gaur egunean jasaten den lan suntsipenagatik bakarrik (sektoreko langileen esplotazioaz hitz-egin gabe) baizik eta, patroien gestio txarraren ondorioz, Asetravi-ko bazkide batzuen kudeaketa kalitatea zalantzan jarriz, bere lehendakariagandik hasiz.
 

 

 

«Jendarte eta lan eremu aske eta anitzen alde» LABek lantokietan homofobiari aurre egiteko gida aurkeztu du

Beste behin ere ekainaren 28aren atarian aurkitzen gara, Askatasun Sexualaren aldeko Nazioarteko Egunaren atarian, alegia. Gaurkoan, sexu edo genero aukeragatik eman daitezkeen diskriminazio egoeren aurkako borrokak lantokietan ere presente egon behar duela esatera gatoz.

Horregatik, LAB, gai honen aurrean:

1. Batetik, lesbiana, gay, transexual, bisexual zein intersexualak diren pertsonen eskubideak lantokietan bermatuak dauden ala ez jakiteko hausnarketa eta azterketa bat egin dugu.

2. Bestetik, lantokietan aniztasun sexualaren aldeko gure konpromiso irmoa adierazteko asmoz, gida hau atera dugu eta bere bitartez kontzientziazio eta jabekuntza lana, batetik, eta aniztasun sexualaren adierazpenaren askatasun osoaren apologia egin nahi dugu bestetik.

Lan munduari dagokionez, honako hiru ideia azpimarratu nahiko genituzke:

1. Krisi ekonomikoa patronalaren boterea indartzeko erabiltzen ari da. Gaur egungo testuingurua aniztasun sexualaren edo genero identitatearen onarpen ezan oinarritutako lan diskriminazioan sakontzeko eratuta dago.

2. Lan munduan, oraindik ere, heteronormatik ateratzen den edozein aukera askatasunez adierazteko etsai-giroa dago:

• Pertsonen talde handi batek, momenturen batean bere genero edo sexu aukera ezkutatu duela onartzen du, kontratazioaren momentuan edota lanaren jarduera beragatik sor zitezkeen ondorio negatiboak ekiditeko: bazterketari beldurra zaio, isolamenduari, enpleguaren promozio edo mantentzeari eragiteari beldurra…

• Ondorioz, aniztasun sexualaren adierazpen askea erreprimitzen da, lan eskubideak urratuta daude eta ez da sexu aukeragatik egon daitezkeen erasoei aurre egiteko tresnarik sortzen edo garatzen.

3. Administrazioen egitekoa, eta zehazki Iruña eta Gasteizko Enplegu Sailena, ez da nahikoa izan: sexu aniztasunagatik emandako diskriminazio egoera ezberdinak ez dira aditzera eman; ez da egon ez sentsibilizazio lanik ezta sexu edo genero aukera ezberdinengatik egondako diskriminazio egoerak lagundu edo hauengandik babesteko tresna eskaintzarik ere.

Honen aurrean, LAB sindikatuak, lehenengo pausu bezala, gida hau egitea erabaki du. Gidaren titulua honakoa da: “Homofobiaren aurrean pauso bat aurrera lantokietan, jendarte eta lan eremu aske eta anitzen alde”. Gida honekin, lantokietan denok eskubide berdinak izatea lortzeko bidean aurrerapausoak emateko asmoa daukagu, sexu aniztasunagatik eman daitekeen diskriminaziorik eta erasorik gabe.

Lantokietara eramango dugun gida honek bi atal dauzka:

• Lehenengo atalean, hainbat egoera eta definizio jasotzen dira; hauek, lantokietan sexu aniztasunarekin lotutako bazterketa edo eraso egoerak identifikatzen eta ezagutzen lagunduko digute.

• Bigarren atalean, LABek, datozen hilabeteotan ekintza sindikalaren bidez, enpresetara eramango dituen aldarrikapen eta proposamenak jasota daude. Aldarrikapen horiek zerikusia dute hitzarmen eta enpresa itunetan aniztasun sexualaren defentsa aitortu eta txertatzearekin, formazio eta prebentzio ekintzen beharrarekin, edota eraso homofobo bat bera ere erantzunik gabe geratu ez dadin landu beharreko protokoloen beharrarekin.

Honengatik guztiagatik, LABek, langile guztiak, aniztasun sexualaren aldeko eguneroko borrokaren bidez, homofobiaren aurrean pausu bat gehiago ematera animatzen ditu. Baita datorren ekainaren 28ko egunari begira eta Nazioarteko Askatasun Sexualaren aldeko Eguna dela eta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan antolatutako mobilizazioetan parte hartzera animatu ere.
 

 

LABek Alegin bajan dagoen sedagilea lehen bait lehen ordezkatzea eskatzen du

0

Alegiko Unitatean dagoen egoeraren aurrean, bajan dagoen mediku baten ordezkapen ezarengatik LAB sindikatuak salaketa publikoa egin nahi du.

Alegiko Lehen arretako unitatean gaur egun osasun zerbitzua eskaintzeko, 5 mediku daude eta pediatra bat daude. Alegiko unitate hau Dispertsio handiko Unitatea da, bere baitan: Legorreta- Baliarrain ( mediku bat), Amezketa-Abaltzisketa ( mediku bat), Bidegoian-Albistur-Beizama(mediku bat), Alegia-Ikaztegieta-Bedaio(2 mediku) hartzen ditu. 5 mediku horietatik, 2 oporretan daude eta ordezko bakar bat jarri dute 2 kupoak egiteko.

Beste mediku batek baja hartu du eta lau egunetan ez dute ordezkatuko, beraz, Amezketan dagoen sendagilea bajan dagoen sendagilea da eta ordezko bat jarri beharrean, mediku bat etorriko da ordu terdi kontsulta pasatzera, 10etatik- 11,30tara. Mediku hau gero Bidegoiena joango da, 12etatik 14etara, eta gero mediku hau Alegira joango da 15etatik 17etara. Beraz, dagoen dispertsioa kontutan hartu behar da.

Amezketa-Abaltzisketa eta Bidegoian-Albistur-Beizamako biztanleak medikua behar badute, bere herrian ez dagoen orduan, Alegira joan behar dute eta han dagoen medikuak 3 kupo atenditu beharko du.

Etxera joateko Larrialdiren bat baldin badago, mediku batek, “ lan gutxiago” daukanak, joan beharko du, edozein lekutan dagola ere.

Egoera horrela izanik, eta Alegiko lehen arretako unitatean herri txiki hauetako biztanleek izango duten osasun zerbitzua bermatze aldera LAB sindikatuak bajan dagoen sedagilea lehen bait lehen ordezkatzea eskatzen dugu.

LAB sindikatuak egoera larri honen aurrean eta arduraz jokatuz, Ekialde Eskualdeko Pertsonal buruarekin harremanetan jarri nahi izan du eta ez bera eta ez Zuzendaritzako beste inorekin, ez dugu hitz egiterik izan, eta hitzordua eskatzeko esan digute, ahal duenean biltzeko.

Horregatik salaketa egiten dugu, egoera larri honen aurrean, Osakidetzaren arduragabekeria, berriro ere erakutsiz, berdin zaiola biztanleari ze asistentzia ematen zaion, ze baldintzatan egiten den lana eta ze ondorio larri izan dezaken eguneroko egoera hauek.
 

 

 

LABek “Irrati Publikoaren Aldeko Manifestua” delakoa zuzen kokatzea komenigarritzat jotzen du

Duela gutxi Radio Euskadiko langile talde batek argitaratu duen “Irrati Publikoaren Aldeko Manifestua” izeneko oharra dela eta, LAB sindikatuak horrekiko duen jarreraren berri eman nahi du.

LABetik urteak daramatzagu enteko zuzendari ezberdinen kudeaketa salatzen. Kudeaketa horren ezaugarriak dira batetik ildo editorialarekiko interes politiko zehatzak eta bestetik ilunkeria eta eremu askotan ematen den gardentasun falta. Honi guztiari Eusko Jaurlaritzak ezarritako murrizketa politika gehitu behar diogu, manifestuaren sustatzaileek beraiek ondo dioten bezala, EITBk ematen duen zerbitzu publikoaren kaltetzeko arriskua areagotu duena hain zuzen.

Baina EITBn eman den “publikoa” denaren narriadura ez da hilabete gutxi batzuen ondorioa, baizik eta nagusiki EAJk hainbat laguntzekin urteetan zehar ezarri dituen politika batzuen emaitza, eta hain zuzen ere EITBko eremuan behintzat politika horiek soilik LABek salatu izan ditu. Kontrol eta gardentasun eza duen egoera batez ere kontratazioen eremuan eman izan da, non eta kasu askotan kontratazioa “hatzarmarrez” egin izan da, deialdi publikoen bidez sortutako lan poltsek eskaintzen duten objektibotasuna sahiestuz.

Manifestua sustatzen dutenekin bat gatoz ere euskal irrati-telebista publikoaren eremuan ematen den euskararen egoera eta funtzioaren kezkarekin. Gure ustez bai EITBk zein bere langileek gure herriaren hizkuntzaren normalkuntzan funtsezko zeregina dute. Eta hain zuzen ere urteetan zehar ez dira horretarako beharrezkoak diren neurriak hartu.

Agerikoa da halako erabakien kaltetu nagusiak herritarrak direla, zerbitzu publiko honen hartzaile nagusiak diren neurriak.

Halere aipatutako manifestuaren eta ematen den testuinguruaren asmoaren inguruan ohartarazpen bat egin nahi dugu. Gure ustez kontu bat da EITBk eskeintzen duen zerbitzu publikoaren defentsa egitea, bertan euskara sustatzea eta zentzu honetan herritarrekiko nahitaezkoa den arreta, eta beste historia bat da hau guztia langile talde horrek aipatzen dituen lanpostuak eurenak direla defendatzearekin nahastu nahi izatea. Garbi daukagu EITBk ematen duen zerbitzu publikoaren narriaduraren arrazoi nagusia urteetan kudeaketan lehenetsi den eredua dela; baina ez dugu ahaztu behar ere aipatu eredu horri esker hain zuzen ere langile talde hau bertako plantila izatera igaro dela euren gaitasunak behar bezala egiaztatu gabe, eta lan poltsaren bidez kontratazio ugari egin gabe gelditu behar izan direla. Azken hamabi urteetan kontratatu gabe gelditu diren langile hauetaz ez da deus esan. Era berean argi dugu ere egoera honen erantzuleak langileak ez direla, enteko kudeatzaileak baizik; horregatik langile hauek, beste edozein profesionalek bezala, euren gaitasunak eta merituak adostutako LPDan frogatzeko aukera izango dute.

Ez deritzogu zilegi zerbitzu publiko honen defentsa egin eta era berean aipatutako lanpostuak kolektibo horrena izatea defendatzeari. Ez deritzogu zilegi ere euskararen defentsa demagogikoa egiteari, hain zuzen ere kolektibo honen eragozpen nagusienetariko bat hizkuntzaren ezagutza eza dela garbi dagoenean, bai eta hainbat kasutan konpromiso falta nabaria ere (nahiago genuke oker egotea, halaxe ikusiko da LPDan).

LABetik enplegu publikoaren eta kalitateko zerbitzu publikoen aldeko konpromisoa nabarmendu nahi dugu, izan ere bi hauek izan baitira Administrazio Kontseiluan LPDari gure babesa emateko arrazoi nagusiak. Baina zera azpimarratu nahi dugu, hau horrela izateko ezinbestekoa dela kontrol publikoa, gardentasuna, eta manifestuan bertan dioen bezala, hauek bermatzeko inbertsio publikoa handiagoa. Zentzu honetan datozen egunotan entean sortutako egoera errealaren eta bertan eman beharreko aldaketaren beharraren berri jendarteari emateko dinamika bat garatuko dugu.

 

 

 

LABek patronalaren jarrera salatu eta Jaurlaritzari egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatu dio

Negoziazio kolektiboaren blokeo egoeraren erantzule den CONFEBASK patronalaren jarrera salatzeko eta instituzioei, Jaurlaritzari bereziki, egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzeko medioen aurrera irten da gaur LAB. Eskaera eta salaketa hauek uztailaren 2an Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian izango diren mobilizaziotara eramango dituela iragarri du sindikatuak.

Prentsaurrekoaren edukiak
Patronala lapurrak! Uztailaren 2an KALERA! Enpleguaren defentsan hitzarmenak orain!

Mobilizazioaren helburua

– Mobilizazioaren helburua da, negoziazio kolektiboan bizitzen ari garen blokeoa salatzea, erantzuleak seinalatzea eta instituzioei bereziki Jaurlaritzari egoera konpontzeko erabakiak har ditzala eskatzea.

– Negoziazio kolektiboa guztiz blokeatzen du CONFEBASKek. Lan erreforman sakontzeko ez bada, soldata igoerak mugatu eta lan baldintzak kaskartuz, sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzeko ez bada, akordioei atea ixten diete. Salbuespena dira sinatzen diren sektoreko akordioak.

Nola da posible hainbeste denboran blokeoa mantentzea? Hiru arrazoi nagusi daude:

– Enpresariek legeetatik jaso dituzten onurak, lan erreforma negoziazio kolektiborako eskubidea ezerezean uzteko helburuz egin da.

– Inoiz neurtua izan ez den ordezkaritza: honek, negoziazio mahai gehienetan gehiengoa ematen die CONFEBASKen barnebiltzen diren enpresa elkarteei, ADEGI/CEBEK/SEA. Gehiengo hau erabiltzen ari dira erabaki politiko baten arabera negoziaizo mahaiak blokeatzeko eta akordiorako aukera guztiak zapuzteko.

– Jaurlaritzaren babesa: patronalaren jarrera hau ez litzateke posible izango Jaurlaritza – PNVk eskaintzen dien babes politiko eta sozialik gabe. Jaurlaritzak ezin du ustez ekidistantzia jarrera mantendu patronal eta sindikatuen artean baina gero egun bat bai eta hurrengoan ere bai CONFEBASK babesten jarraitu bai egiten dituzten adierazpenetan, bai burutzen dituzten politika publikoetan.

CONFEBASKek gero eta zilegitasun gutxiago dauka jarrera honekin jarraitzeko

– LABek, denbora darama CONFEBASKek elite txiki baten interesak baino ez dituela defendatzen esanez, enpresarien gehiengoa ez duela ordezkatzen edota euskal ekonomiaren beharrei bizkar eman diela salatuz. Azken hilabete hauetan geroz eta argiago ikusten ari garen errealitatea da honakoa.

– Uztailaren 7ak sortu zuen egoera berriaren aurrean, ikasturte honetan, negoziazio kolektiboaren defentsa enpresatara eramatea erabaki genuen, beti ere sektoreko hitzarmenak defendatzen jarraituz.

– Honela, enpresatan, hainbat enpresarirekin egotea egokitu zaigu. CONFEBASKek egun jokatzen duen paperarekiko zalantzak edota desadostasunak geroz eta gehiago ari dira nabarmentzen. Desadostasunak nabariak da, asko eta asko dira Adegi, Cebek edota Seak daramaten negoziazio kolektiborako lerroarekin bat egiten ez dutenak. Egia bada ere, hortik haratago beste urratsik ematea kosta egiten dela eta desadostasun hori ez da publiko egiten.

– Enpresari ertain eta txikiak, autonomoak….. ezinegona areagotzen ari da, enpresen arteko sinergiak bilatu ordez, euren arteko lehia nagusituko delako lan harreman erabat desaratu batean, konpetentzia desleala. Baita, lan kostuen etengabeko merkatzean lehiatzeak kontsumoa eta enplegua kaltetzen dituelako ere.

Desblokeoarako estrategia behar da:

– LABetik Borrokatzen jarraitu: lantokietan eta kalean, jarraituko dugu instituzioak interpelatzen. Jarraituko dugu proposamen berriak egiten, jarraituko dugu mobilizatzen. Beti iparorratz argi batekin eta estrategia koherente batekin. Euskal herriko langile guztien negoziazio kolektiborako eskubidea defendatzea.

– Negoziaizo eremu guztiak defendatuko ditugu. Eta ez hori bakarrik, hitzarmen horiek sektorean edo enpresan, gutxieneko eduki batzuk bermatu behar dituzte (atzerapausorik ez, KPIaren erreferentzia kontuan izango duten soldata igoerak, lan erreforma mugatzeko klausulak)

– Eta hau da defendatuko duguna patronal guztien aurrean, eremu guztiak gutxieneko edukiekin, eta hau edozein patronalen aurrean defendatuko dugu, CONFEBASKen barruan egon edo ez. Guretzat erabakigarria hitzarmenaren edukia da, hau da eragindako eremu horretako langileen interesak defendatzea.

– Insituzioak interpelatzen jarraitu: geroz eta dimentsio politiko handiagoa hartzen ari den arazo politiko baten aurrean gaude. Arazoa CONFEBASK da, blokeoaren erantzulea CONFEBASK da. Eta desblokeoan erabakigarria izango da instituzioek hartzen duten jarrera, erabakigarria izango da herri honen gehiengoaren eta herri honetako ekonomiaren mesedetan hartuko dituzten erabakiak edota elite ekonomiko txiki bati men egiten jarraituko duten.

• Jaurlaritzari dei zuzena egiten diogu: CONFEBASKeri duen blokeo jarrera apurtzea eska diezaiola, ematen dion babes politiko eta soziala kendu deizaiola.
Uztailaren 5ean proposamen bat jarri zuten mahai gainean, CONFEBASK izan zen akordiorako aukera zapuztu zuena. Hori izan da azken urte luze hauetan daramenten jarreraren adierazlerik nagusiena. Ondorioz, Jaurlaritza eta CONFEBASKen artean, inoiz izan den tarterik handiena sortu zen. Aurteko ikasturtean harremanak bideratu dituzten eta urak etorri dira bere onera. Bitartean ondorioak begi bistakoak dira: negoziazioak blokeatuak, soldatak behera edota langabezia gora.

• GFA hartu ditu langileen eskubideak defendatzeko erabakiak, Arau Forala edota erresidentzien gatazkan izaniko jarrera esate baterako. Adegiren haserrea eragin dute, epaitegietaraino iritsi delarik. Oso ondo erakusten du honek ze nolako prepotentziarekin jokatzen duten

– CONFEBASKekiko dugun jarrera:babes politiko eta soziala kendu behar zaio, derrigortu egin behar dugu erreformaren bidea alboratu dezan eta negoziazio kolektiboan duen bloeko jarrera apurtu dezan.

– Horretarako, CONFEBASken monopolioa hautsi nahi dugu patronalari bere ordezkaritza akreditatu behar duela eskatu eta horretarako bideak topatu behar dira, hor da Eusko Jaurlaritzari eskatu dioguna. Patronal berriei negoziazio mahaietan sarbidea ematearekin eta hori bultzatuko dugu. Baina LABentzat bidea ez da negoziazio mahai berriak irekitzea (Bizkaidendak) eta jada ikutua dagoen negoziazio kolektibo sektorialari oztopo gehiago jartzea.

– Negoziazio kolektiboaren defentsan, hitzarmenen defentsan, borroka egin nahi duen orori, gure eskua luzatzen diogu CONFEBASKeri elkarrekin aurre egiteko.

Uztailak 2 mobilizazio eguna:

Mozioa: udaletxe batzuk aukeratu eta mozioa sartu. Ez dugu modu masiboan egingo. Gure asmoa da instituzioak interpelatzen jarraitzea eta udazkenean segida izango duen dinamika da hau.

Mobilizazioa:
– Eguerdian delegatuen manifa. ARABAN, BIZKAIA eta GIPUZKOAN
(Donostia 11:00 Artzai Ona, Bilbo 11:00 Arriaga, Gasteiz 11:30 Ahate Iturria)
 


 

 

Milaka euskal herritar Bilboko kaleetara irten dira KUTXABANKen pribatizazioari ezetz esatera

Euskal Finantza sistemaren aldeko eta Kutxabanken pribatizazioaren kontrako plataformak deituta milaka euskal herritar Bilboko kaleetara irten dira Euskal Kutxak pribatizatzeko abian den prozesu antidemokratikoa salatu eta herri honetan bizi dugun egoera larria iraultzeko beharrezko dugun eredu ekonomiko eta sozial berriak eskatzen duen euskal finantz sistema publikoaren alde.

LABeko ordezkariek, manifestazioaren atarian Ainhoa Etxaidek eta amaierako interbentzioan Bea Martxuetak, kutxen pribatizazioa erabaki politiko bat dela salatu dute; lanpostu gehiagoren suntsiketa eta euskal herritarron aurrezkiak espekulatzaileen eskuetan jartzeko PNV eta PPk marraztu duten bideorria dela alegia.

Antidemokatikotzat jo du LABek Euskal Kutxak pribatizatzeko prozesua. Herritarrei bizkarra emanez, gure ehun produktiboa sustatu eta defendatuko duen finantza sistema publikoa eraiki ordez, interes espekulatiboei men egin baitie.

LABek bi arrazoi nagusi jarri ditu mahai gainean gaurko mobilizazioa egiteko. Bata, pribatizazio estrategiarekin ez daudela ados eta bestea, pribatizazio prozesuaren gelditzea exigitzea.

LABentzat momentu honetan asko dago jokuan. Momentu istorikotzak jotzen du. Kutxanbank kapital espekulatzaileari ematea herri proiektu eta proiektu ekonomiko eta sozial bat ere ematea da. Kutxak Banketxe Fundazio bihurtze prozesuan gure finantz sistema zeinek kontrolatuko duen erabakitzen da, gure ekonomiaren kontrola zeinek izango duen eta azken finean, zeinek kontrolatuko duen gure herria.

Kontrol honen atzean kokatzen du LABek pribatizazio prozesua ekainaren 30ean korrika eta presaka egiteko duten nahia, momentu horretatik aurrera atzera bueltarik ez delako izango. Horregatik LABek hau ekiditeko pausoak eman eta gauzak beste era batera egin daitezela exigitzen du.

LABek alternatiba badela dio eta horregatik alderdi politiko, talde parlamentari eta Urkulluren Gobernuari Euskal Finantza Sistema Publiko bat sortzeko benetako eztabaida sozial bat martxan jarri dezatela eskatzen die, Euskal Herrirako Banka Publikoaren alde.

Bea Martxueta, LABeko politika sozialetako idazkariaren interbentzioa

«Gure etorkizunari buruz erabaki garrantzitsuak hartzen ari dira. Langileoi, herritarroi bizkar emanda ari dira erabakitzen. Eskandalu hutsa da egiten ari direna. Eta hori salatzeko atera gara gaur kalera. Euskal kutxak pribatizatzeko abian den prozesu antidemokratikoa salatu nahi dugu, ozen!

Herri honetan bizi dugun egoera larria irauliko badugu eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki beharra dago. Eta gaur, premia inoiz baino handiagoa denean, Euskal Herria finantza sistema publikorik gabe utzi nahi digute. 

Gure aurrezkiak espekulatzaileen eskuetan jartzea erabaki politikoa da. Kutxak finikitatzea, eta lanpostu gehiagoren suntsikeeta ekarriko duen prozesu hau martxan jartzea erabaki politiko bat da. Hautu politiko bat da, apustu politiko bat, euskal jendartearen interesen aurkako iruzur ikaragarria. 

Ez dago aitzakiarik. Espekulatzaileek marraztu zieten bideorria egiten ari dira PNV eta PP. Bizkar eman diote, Euskal Herrian, gure ehun produktiboa sustatu eta defendatuko duen finantza sistema publikoa eraikitzeari. Erabaki zezaketen gure ekonomiaren sustapen eta garapenerako behar dugun finantza sistema publikoaren alde egitea, baina ez dute borondeterik horretarako. Interese espekulatiboei men egin eta kontrako bidea abiatu dute.

Por qué estamos aquí: por dos motivos:

1. Porque nos oponemos frontalmente a la estrategia de privatización de las cajas-Kutxabank.

2. Porque exigimos que se paralice el proceso de privatización de las Cajas Vascas y que las cosas se hagan de otra manera.

Nos oponemos a la transformación de las Cajas en Fundaciones Bancarias:


• Porque no aceptamos que un pilar fundamental del Sistema Financiero Vasco como es Kutxabank, pase a manos privadas. 
• Porque nos oponemos a que un ahorro de más de 50.000 millones de euros, sea puesto a disposición y control de la Gran Banca. 
• Porque no queremos que el beneficio de nuestros ahorros sirva para incrementar los dividendos de accionistas privados.
• Porque no queremos, que el capital financiero amplíe, a costa de nuestros ahorros, sus maŕgenes de beneficios. 
• Porque, es una operación orquestada en nombre y en beneficio del BBVA, del Banco Santander y de la Caixa.
• Y, porque, en ningún caso, se tienen en cuenta los intereses y el beneficio de la sociedad vasca. 

Nos oponemos porque nos jugamos mucho. Muchísimo. Estamos ante un momento histórico. Entregar Kutxabank al capital especulativo supone entregar también un proyecto de país y un proyecto social y económico. 

Con la transformación de las Cajas en Fundaciones Bancarias se decide:


-Quién controla nuestro sistema financiero.
-Quién controla nuestra economía. 
– Y en definitiva, quién controla el país.

Y con este objetivo, la trasformación de las Cajas en Fundaciones bancarias que se quiere hacer el día 30 deprisa y corriendo será un paso irreversible en la privatización.

Un paso irreversible que hay que impedir, porque hay alternativas y no hay ni una sola razón política, social y económica que lo justifique. Sólo hay la razón que da la imposición y el chantaje.

Actualmente, las Cajas Vascas son entidades financieras sin ánimo de lucro obligadas a invertir beneficios en la Obra Social, controladas por una asamblea de la que forman parte, entidades públicas, impositoras y trabajadoras y trabajadores. Las Cajas Vascas son las propietarias del 100% de las acciones de Kutxabank. 

Con la privatización, el control público y social del Banco, desaparece. Se abre la puerta a la venta de las acciones a los especuladores y se eliminan las actuales asambleas que serán sustituidas por una cuadrilla de 15 personas elegidos a dedo por PNV,PP y PSE.

Pero para dejar las cosas atadas y bien atadas, quienes han organizado esto, han decidido que las personas que tienen que votar en las asambleas tienen que votar si o si, sí. Bajo sanción de hasta 500.000 euros por falta grave. Así piensan ganar este proceso, !de la manera más antidemocrática posible!.

Tienen que votar que sí nominalmente. Votar a trece puntos distintos en un sólo acto, para impedir votaciones que pongan en riesgo su estrategia.

En definitiva, la democracia termina donde empieza el poder del dinero.

Hori da eztabaida! Bi ereduren artean aukeratu beharra dago: PRIBATUA, interes pribatuen eta ekonomia espekulatiboaren zerbitzura dagoena, ala EREDU PUBLIKOA, ekonomia produktiboaren alde, ekonomia errealaren alde, eta hemen bizi garenon interesen alde.

Iragarritakoa betetzen bada, frankismoaz geroztik euskal langileoi egiten zaigun lapurretarik handiena gertatuko da. 

Erabaki politikoak hartzen ari dira. Herritarroi bizkar emanez. Berriro diogu, diruaren botereak demokrazia bahitu du. EAJk eta PPk bultzatutako erabaki politiko honi galga ipini behar diogu. Operazio hau oztopatu behar dugu, abian den prozesua bertan behera uztea lortu behar dugu, eta prozesu berria abiatu, Euskal Finantza Sistema publiko baten aldeko eztabaida irekiz. 

Miramos a los partidos políticos, a los grupos parlamentarios y al Gobierno de Urkullu y les decimos, y les volveremos a explicar, y les exigimos:


Que paralicen el proceso, y que hagan las cosas de otra manera, ¿Cómo?

-Poniendo el mismo empeño que se ha puesto en privatizar las Cajas Vascas, en mantenerlas, tal y como ha sucedido en Alemania y Francia.
-Abordando la defensa un marco normativo propio que mejore y profundice el carácter social y público de las Cajas Vascas.
-Construyendo en nuestro ámbito, con una legislación propia, un sistema financiero público que se convierta en activo para la socialización del crédito y el ahorro, la ayuda a personas y al tejido productivo.
-Con un debate social y político para buscar las mejores alternativas, consultando la opinión de la ciudadanía. Cosa que hasta hoy tampoco se ha hecho.
-Mediante un sistema de control público y social de Kutxabank, a través del criterio de representatividad institucional, social y de trabajadores y trabajadoras.
-A través de un sistema para mantener en manos públicas las acciones de Kutxabank en poder de las Fundaciones.
-Adoptando un compromiso que impida la salida a bolsa de estas acciones y la adquisición pública de las posibles ampliaciones de capital. 
-Con otro modelo de patronato de la fundación para que tenga capacidad de elección del Consejo de Administración del Banco y pueda ser participado por las entidades fundadoras, trabajadoras y trabajadores e impositores. 

Hau da egin behar dena eta egin nahi ez dutena. Eta egitea lortu behar dugu, gaur hemen batu garen guztion artean. 
Pribatizazio prozesua bertan behera uzteko exijitzen dugu. Ekainaren 30eko batzarrak bertan behera geratu behar dute! Abiatu dezagun benetako eztabaida sozial bat Euskal Finantza Sistema Publiko bat sortzeko. Badago alternatiba, Euskal Herrian Banka Publikoa!!! Ekin diezaiogun bideari!»
 

 

{linkr:related;keywords:kutxabank;exclude:3505;limit:5;title:Albiste+gehiago}