2025-12-26
Blog Página 1146

Kutxabanken jabegoa kontrol publiko eta sozialera itzuli behar du

Atzo jakin genuen Kutxabankeko presidente berriak egindako lehenengo lana bere soldata %74 igotzea izan dela 800.000 euroetara heldu arte. Urgentziaz Bankuaren jabegoa kontrol publiko eta sozialera itzultzea eskatzen dugu Kutxabanken pribatizazioaren aurkako plataformatik. kutxabanken akzioak ezin dira banku fundazioen eskuetan mantendu.

Honen aurrean Kutxabanken pribatizazioaren aurkako eta euskal finantza publikoaren aldeko plataformak honako hau azpimarratu nahi du:

• Berriro ere diogu pribatizazioa haztegi bilakatzen ari dela bai faborezko harremanetarako, borondateak erosteko eta baita ere karguen erabilerarako, pertsonen nahiz alderdien mesedetan.
• Exijitzen dugu, berehala argitu daitezela partiduek egindako akordioak eta hauen ondorioak (nori eta non eman zaion lanpostu bat, edo beste fabore mota bat, kredituak ordaindu beharrik ez izatea edo ordaintzeko baldintza hobeak izatea).
• Publikoak egin behar dira BBK, Kutxa eta Vital Banku fundazioen presidenteen soldatak.
• Kutxabankek estatu mailako konbenioa hautatu duen bitartean, lanpostuak suntsituz eta lana prekarizatuz, onartu ezin diren soldata hauek jarri dituzte.

Honengatik Kutxabankek urgentziaz behar du:

• Bankuaren jabegoa kontrol publiko eta sozialera itzultzea; kutxabanken akzioak ezin dira banku fundazioen eskuetan mantendu.
• Kutxabanken estrukturak demokratizatu behar dira, partizipazio publiko eta soziala bultzatuz.
• Finantza publikoen sistema sortzeko arauak adostu behar dira.

 

 

 

Osakidetzako sindikatuok mobilizazio agenda berriari ekin diogu

0

Osakidetzako Mahai Sektorialean gauden sindikatuok eta ESK-k (ordezkaritzarik ez daukana Mahaian) mobilizazioekin aurrera jarraitzeko akordioa eskuratu berri dugu. Egia esan, ez da batere erraza izan. Prentsara filtratu zen notiziak ez du lagundu sindikatuon arteko konfidantza sustatzen: antza, Osakidetzak beste sindikatuekin egiten dituen aldebiko bileretan mobilizazioak eta hauteskunde esparruen kontua mahai gainean ipini omen ditu… Giro horretan, ezadostasunak handiak izan dira, bai helburuak definitzeko orduan, baita mobilizazioen agendarekin ere.

LABen postura honakoa izan da:

• Mobilizazioekiko benetako inplikazioa eskatu sindikatu GUZTIEN aldetik, medikuak ere bai.
• Osakidetzarekiko aldebiko bilerei boikot egiteko deia. Batasun sindikala arriskuan jarri, gure indarra ahuldu eta Osakidetzaren posizioa indartu baino ez dute egiten.
• Helburuen definizio zehatza: bermea EPE kategoria guztientzat izango dela; 1592 orduko lanaldia eta kanosoak literalki agertu. Proposatu genuen aurrejubilatzeko neurriak ere eskatu behar genituela, eta IT-arena sartu. Proposamen hauetako batzuk atzera bota zizkiguten.
• Mobilizazio errealistak eta jendea erakartzeko modukoak. Proposatu genuen hauteskunde politikoak baino aste batzuk lehenago egun bateko greba eta mobilizazioa deitzea. Ekimenak denboraz landu behar dira, langileekin hitz egiteko epe nahikoekin.
Azkenean, hauxe da adostu den MOBILIZAZIO FASE BERRIA:
ALDARRIKAPENAK:

• 2015. urterako 3000 lanpostutik atera behar den EPE baten negoziazioa hasi, Osakidetzako kategoria guztietako lan egonkortzea bermatuko duenak.
• Langile bakoitzak aurreko lan jardunaldia eta baimenak berrezkuratu ditzala, behar diren mekanismoak martxan jarri.
• Langileen ordezkapenak egoera guztietan eta lehenengo egunetik egin.
• 2011ko Garapen Profesinalaren deialdiak konpondu.

MOBILIZAZIO EGUTEGIA:

OTSAILAREN 9 – 13ko ASTEAN:

– Langileen artean “Kalitatezko Astea”ri buruz orri hirukoitz bateko banaketa zabala.
– Osakidetzako langileen artean sinadura bilketa, beranduago Jon Darpon, Osasun Sailburuari, helarazteko.

OTSAILAREN 16 – 22ko ASTEAN:

– Kalitatezko Osasun Zerbitzuaren aldeko Astea.

• Ospitaletan erabiltzaileen artean sinadurak biltzeko mahaiak ipiniko dira, kalitatezko zerbitzua eskatuz.
• Arabako Ospital batean konzentrazioa

MARTXOAREN 5ean Tolosan, Konzentrazioa.

MARTXOAREN 12an, Osakidetzako Ospitale batean 24 orduko itxialdia.

APIRILAREN 18an, Manifestazioa Bilbon.

APIRILAREN 29 eta 30an, Osakidetzan Greba Orokorra.

 

 

 

Auzitegi Gorenak Bizkaiko Metalgintzako hitzarmenaren indarraldia berretsi du

0

Auzitegi Gorenak ez du onartu FVEM-ek, hau da, Bizkaiko metaleko patronalak, aurkeztutako helegitea eta, honela, 2001-2003ko eragin orokorreko metalgintzako hitzarmena berresten zuen EAEko Auzitegi Nagusiak emandako ebazpena irmoa egin du. Epai honek, beraz, LABi arrazoia eman dio.

Zalantzarik gabe, albiste on bat da Bizkaiko metalgintzako langileentzat, honela Langileen Estatutua zein gainerako estatu mailako legedia saihestu delako, baita kontratazio berrientzat ere.

Halaber, ebazpen hau FVEM-entzat kolpe larria da, jakina baita FVEMek hitzarmen kolektiboen desagerpenaren mehatxua erabili duela lan baldintza okerragoak ezartzeko eta gure herriko ekonomiaren motorra den metalgintzako sektorea desarautzeko.

LABek, aurrerantzean ere, lan merkatu arautu baten beharra aldarrikatzen jarraituko du, Euskal Herriarentzat berezko lan harreman eredu baten mesedetan. 

 

 

 

Eroskik Bzero zerbitzua saltzeak 70 lanpostu kolokan jartzen ditu

Bzero enpresako LABek prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Eroskik zerbitzua lehiaketa batean ateratzearen erabakiaren aurrean duen jarrera azaltzeko. Eroski Bzero enpresako bezeroa izaten jarraitzen ez badu (bezero nagusia da) enpresan dauden beste zerbitzuekin aurrera egitea ziurrenez ez litzateke bideragarria izango (beste bezeroak: Vocento eta Caprabo), horren ondoria 70 pertsonek beren bizibedea galduko luketela suposatzen du.

Eroskiko ordezkariekin hitz egin ahal izatea nahiko genuke, horretarako deia luzatzen diegu, beren erabakiek geure bizibidean eragina dute eta beraiek esatekoa duguna entzutea nahi dugu. Beren isiltasunean jarraitzen badute Bzeroko langileak geure ahotsa entzunarazteko mobilizazio ezberdinak egingo ditugu.

2004ko irailean Eroskiko Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak bere ibilbidea hasi zuen Bzero Marketing Integral S.L. enpresan, zerbitzu hori zabalduz joan da eta orain hainbat zerbitzu dira: Eroskiko Kontsumitzailearen Arretarako Zerbitzua, Eroski On Line Erosketako Bezeroaren Arretarako Zerbitzua, Eroski Movil-eko Bezeroaren Arretarako Zerbitzua, Forum Sport-eko Bezeroaren Arretarako Zerbitzua, Kuota Bazkideen Arretarako Zerbitzuak, Hornitzailearentzako Informazio Zerbitzua eta hoiekin erlazian duten haibat kanpaina. Zerbitzua bai telefonoz bai posta elektronikoz ematen da. 2012, 2013 eta 2014 urteetan zerbitzu horrek urteko Bezeroaren Arretarako Zerbitzurik onenaren sari jaso du eta Eroskik hori bere ezaugarri eta lorpen bezala nabarmendu du.

2014ko amaieran, azaroan, Eroskik zerbitzu hoiek lehiaketan batetan ateratzea erabaki duela ezagutu genuen. Momentu horretan Bzeroko enpresa batzordean ordezkaritza duten sindikatuen aldetik Eroskirekin harremanetan jarri ziren zerbitzu hoiek urtetan aurrera atera dituzten, emaitza onekin gainera, langileei buruz zein asmo dituzten jakiteko, hasieran hitz egin nahi dutela adierazten dute baina agenda arrazoengatik 2015eko urtarrilera arte atzeratzen dute. Baldintza-agirian subrogaziorako eskubidea errespeta dadin eskatzeko asmoa duten jakin nahi izan dugu baina estatu mailako Contact Centereko Hitzarmenera igortzen gaituzte, hitzarmen horretan ez da subrogazio eskubiderik jasotzen. Eroski beti ari da bere bezeroekin, bertako ekoizleekin, bertako iraukortasunarekin duen konpromezuari buruz hitz egiten baina geure kasuan Madrilen egiten den hitzarmen batetara igortzen gaitu. Eroskirekin elkartzeko saiakerak egiten jarraitu arren ez dugu erantzunik jaso.

Eroski Bzero enpresako bezeroa izaten jarraitzen ez badu (bezero nagusia da) enpresan dauden beste zerbitzuekin aurrera egitea ziurrenez ez litzateke bideragarria izango (beste bezeroak: Vocento eta Caprabo)., horren ondoria 70 pertsonek beren bizibedea galduko luketela suposatzen du. Subrogazio ezkubidea izan ezkero (Eroski plataforman lan egiten duten pertsonak 33 eta 37 tarte horretan daude, batzuk aldika bakarrik egiten dute lan) enpresan lan egiten dugunon ia lanpostu erdiak mantenduko genituzke, baina besteek kolokan jarraituko lukete.

Bere zerbitzua lehiaketan ateratzea Eroskik hartutako erabakiak ekarri dituen ondorioei buruz Eroskiko ordezkariekin hitz egin ahal izatea nahiko genuke, horretarako deia luzatzen diegu, beren erabakiek geure bizibidean eragina dute eta beraiek esatekoa duguna entzutea nahi dugu. Beren isiltasunean jarraitzen badute Bzeroko langileak geure ahotsa entzunarazteko mobilizazio ezberdinak egingo ditugu.
 

 

 

LABek ordezkaritza handitzen jarraitzen du EITBn, EITBNETen bi ordezkari berri lortuta

Gaur otsailaren 11n EITBNETen hauteskunde sindikalak egin dira, EITBn Internet zerbitzuez arduratzen den lantokian. M4Fko kontratako lankideak sententziaz EITBNETeko langile bilakatu direnez plantilla handitu da eta ordezkari batetik hiru ordezkari sindikal izatera pasatu da EITBNET. Hauteskunde partzialak egin dira bi ordezkari berri aukeratzeko, eta biak LABekoak hautatu dira. Beraz EITBNETeko hiru ordezkariak LABekoak dira.

Parte hartzea %77koa izan da. Lehen hautagaiak bozken %85a jaso du, eta bigarrenak %71. Emaitza honek langileek ematen duten beste babes eta bultzada garrantzitsu bat suposatzen du LABeko sail sindikalak EITBn egiten duen lanarentzat.
 

 

 

Esplotatzaileen aurka eta gazteen lan eskubideen alde, ekin borrokari!

0

LAB eta ERNAI gazte antolakundearen aliantzaren baitan “Gazteontzako Lan Eskubideen gida” aurkeztu genuen gazteek ditutzen lan eskubideak ezagutu eta aldi berean borroka tresna gisa erabiliz ukatuak zaizkigun eskubideen aldeko borroka indartu eta bestelako eredu sozioekonomikoa eraikitzeko. Gaur, urrats berri bat emanez, Donostian elkartu gara "Esplotatzaileen aurka ekin borrokari!" lelopean egingo diren lehen mobilizazioan. Bihar Gazteizen dugu hitzordua.

Krisiaren aitzakipean aurrekaririk gabeko erasoak jasaten ari da euskal gazteria. Besteak beste lan baldintzen okertuz, ikasteko zailtasuna areagotuz edo politika sozialetan murrizketak aplikatuz langile klasearen prekarietate egoera betikotu nahi dute. Egoera larri honen aurrean unea da dagozkigun eskubideen berri izan eta norabide berean bultzatzeko.

{linkr:related;keywords:ernai;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

 


LAB desmiente las informaciones en las que se relacionaba a este sindicato con unos supuestos altercados acaecidos en Tafalla

0

LAB desmiente en todos sus términos la falsa información difundida. Ningún abogado de LAB se ha visto implicado en los hechos señalados por los diferentes medios, citando a fuentes de la Guardia Civil.

Criticamos la falta de veracidad y de contraste de dichas informaciones. Consideramos un hecho grave la actitud de aquellos medios que no han querido contrastar la información con LAB, más aún conociendo la disposición que caracteriza a este sindicato a la hora de atender este tipo de peticiones. Criticamos y observamos con preocuopación la dejación por parte de algunos medios de este principio tan elemental en la profesión periodística para garantizar, tanto la veracidad de la información a difundir como la seriedad del propio medio de comunicación y su labor informativa. Esperamos de dichos medios una rectificación.

No es casualidad que una vez más se haya querido implicar las siglas de LAB en sucesos en los que nada ha tenido que ver. Vemos una intencionalidad política detrás de todo lo ocurrido. Ante las graves acusaciones vertidas sobre este sindicato y la indefensión generada, no descartamos recurrir a la vía judicial.

 

 

 

Lourdes: “LAB feminismoaren aldeko lana egiten duen sindikatua da”

Lourdesek zortzi urte daramatza Osakidetzan lanean era behineko batean. Denbora honetan bertako langileek era askotako murrizketak jaso dituztela argi ikusi du; ez hori bakarrik, honek osasun zerbitzuaren eskaintzan izan duen eragina. Egoera honi buelta emateko erreferentzia nagusia LABengan aurkitu du.
 

 

 

«Soldatak igotzeko momentua da, sortzen den aberastasuna egokiago banatuz»

0

Gaur medioen aurrean izan dira Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusia eta Garbiñe Aranburu, Negoziazio kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko Idazkaria soldaten kontrako azken erasoaren aurrean LABek egiten den irakurketa plazaratu eta martxan jarriko duen estrategiaren berri emateko.

Lehenik eta behin, Patronalaren hitzak gezurtatuz, soldatak “jeitsi” egin direla azpimarratu du Etxaidek, bai sektore publikoan eta baita sektore pribatuan ere. Patronalak esku artean dituen tresna guztiak erabili ditu soldaten kontra egiteko: kaleratzeak, soldatak izoztea, gaurkotu gabe utzi dituzte hitzarmenak, denbora osoko kontratuak kontratu partzialekin ordezkatzea, lanaldiak luzatzea… Guzti honen ondorioz gero eta diru gutxiago dago herritarren esku.

Etxaideren hitzetan egoera honen atzean “erabaki politiko injustoak” daude. Are gehiago erabaki “txarra” dela deritzo, honela ez baitira ari ekonomiak behar dituen konponbideak eraikitzen. Alderantziz “soldatak igotzeko momentua da”, horregatik soldaten eta enpleguaren defentsa lehen mailako borroka izango dira LABentzat. Lantokietan borroka egongo du, baina bide judiziala ere jorratuko du, soldatak murrizteko oinarri judizialik ez dagoelako.