2026-09-29
InicioAcción PolíticaGarbiñe Aranburu: "Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da"

Garbiñe Aranburu: «Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da»

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko «Faktoria» saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: «Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da».

Garbiñe Aranbururen hitzetan, «ez dugu ikusten momentuak eskatzen duen aurrekontu proiektua denik. Guretzat lehentasunezkoa da inbertsio publikoa berrantolatzea, eta, zentzu horretan, lehentasun horietan, oraindik ere, diru gutxiegi bideratzen da osasungintzara, hezkuntzara, gizarte zerbitzuetara edo enpleguari bultzada ematera. Osasungintzan eta hezkuntzan, esaterako, Europako Barne Produktu Gordinaren zein portzentaia bideratzen den ikusita, batez bestekoaren azpitik gabiltza, eta hor ez dugu ikusten aurreko urteetatik hona aldaketa nabarmenik egon denik».

LABeko idazkari nagusiaren iritziz, «uste dugu begirada ere epe ertainean jarri behar dela. Zorpetzeko bideari ekin zaio, baina hemen, zerga erreforma bati ekin ezean, diru gehiago ez baldin bada biltzen, errenta altuenak eta irabazi enpresarialak ez badira gehiago zergapetzen, dagoeneko hainbat eremutan ematen diren murrizketak areagotuko dira».

Bestalde, azpiegitura handienetara diru gehiegi bideratzen dela adierazi du, eta, horren harira, ekonomiaren gaineko kontrol publikoa berrantolatzea beharrezkoa dela aldarrikatu du: «Enpresa handienen esku diru publiko asko uzten da, eta diru publiko horrekin behar sozialetara dirua bideratzeko tarte asko egongo litzateke. Gainera, diru publiko hori inolako konpromisorik gabe bideratzen da, inolako konpromiso sozialik eta enpleguarekiko konpromisorik gabe. Diru publikoa esku pribatuen esku inolako baldintzarik gabe uztearekin batera, enpresen irabaziak finantzatzen dira diru publikoarekin, herriaren eta langileen kalterako».

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos que la muerte de Babacar Welle ha sido la consecuencia más terrible del racismo institucional

Hay que abordar un debate urgente e imprescindible: cambiar radicalmente el modelo de seguridad y de intervención policial.

Desde LAB convocamos movilizaciones por la vivienda en las capitales de Hego Euskal Herria

En el sindicato tenemos varios conflictos sindicales en marcha, y hemos organizado las movilizaciones junto con los y las inquilinas afectadas. El negocio de la vivienda es una amenaza para todos y todas nosotras, y se ha convertido en una de las razones principales del empobrecimiento y la precarización de la clase trabajadora. Por ello, reivindicaremos que el modelo debe transformarse de arriba a abajo, para lo cual es urgente intervenir en el mercado de la vivienda y terminar con el rentismo.

LABek, Izarkomek eta Goienerrek orain arteko elkarlana ospatu eta aurrera begira aukera berriak arakatzeko asmoa adierazi dugu

LABen, Izarkomen eta Goienerren iritziz energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubideak dira, eta zerbitzuok ezin dira boteredun gutxi batzuen menpe egon. Premiazkoa da guztionak...