Etiquetas Aurrekontuak

Etiqueta: aurrekontuak

Garbiñe Aranburu: «Politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, aktualitateari buruz hitz egiteko. Beasteak beste, EAEko aurrekontuei buruz aritu da: "Aurtengo aurrekontuak egoera berezi batean datoz; pandemia baten erdian, osasun krisia oraindik gainditu gabe eta aurretik pairatzen genuen krisi ekonomiko eta soziala guztiz areagotu den momentuan. Horregatik, aurtengo aurrekontuek garrantzia berezia dute, eta guk esaten duguna da orain arteko politika publikoetan norabide aldaketa bat beharrezkoa dela; bestela, politika berdinekin jarraituz gero, prekarizazioa eta pobretzea izugarri hedatuko da".

Bilboko Udaleko aurrekontuetan zerbitzu publikoak garatu eta kontratetan prekarizazioa saihestea eskatu...

Bilboko Udalaren 2021erako aurrekontua onartuko dute gaur. LABen iritziz, aurrekontuak herritarren beharrei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzu publikoen garapena lehenetsi beharko luke, denon artean sortutako aberastasunaren banaketa zuzena ziurtatuz. Hala, aldarri hau jendarteratzeko, elkarretaratzea egin dugu udaletxe aurrean, aurrekontuen eztabaida egin bitartean.

Garbiñe Aranburu: «Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Iruñeko kaleak hartu ditugu, aurrekontu sozialen defentsan eta zerga-erreforma justu eta sakon baten alde. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza amaiera ekitaldian: "Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu nahi dugu, eta trantsizio hori borrokatzen ari gara". Hain zuzen ere, Garbiñe Aranbururen esanetan, "trantsizio hori egiteko, bide hori egiteko, orain arteko bidean atzera egin behar da, erabakietan deseraikitzeko prozesu bat beharrezkoa da. Orain arteko erabakiekin bukatu behar da, pribatizazio eta merkantilizazio politikei mugak jarriz, zaintzaren arazori irtenbide bat emanez eta pentsio eta lan erreformekin atzera eginez".

Iruñean mobilizatuko gara larunbatean, aurrekontu sozial eta subiranoen alde, Eskubide Sozialen...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak dei egiten du azaroaren 28an izango den manifestazioan parte hartzera, galdegiteko orain behar ditugula sail sozial handiagoak dituzten aurrekontuak, eskubide sozial berriak aitortuko dituzten aurrekontuak, eta exijitzeko berehala onartu behar dela zerga-erreforma justu eta sakon bat. Iruñeko autobus geltoki zaharretik irtengo da mobilizazioa, 17:30ean.

[IRITZIA] «Donostiako aurrekontuak, sozialak?»

Donostiako Udaleko aurrekontuei buruz idatzi du LABeko Donostiako idazkari Galder Sierrak. 2019rako gizarte inbertsio handiagoa egingo dutenaren lerroburuarekin aurkeztu...

Aurrekontuen onarpenaren ondorioak irudikatu dituzte Sabin Etxean

AHT gelditu!, Kakitzat eta gizarte bazterketaren aurkako Berri Otxoak elkarteak elkarretaratze bat egin dute gaur Bilbon, Sabin Etxearen aurrean. Hain...

«Ez dakigu EAJ noren izenean ari den, gehiengo sindikal eta sozialak...

"Egun on Euskadi" EITB "Ez dakigu EAJ noren izenean ari den, gehiengo sindikal eta sozialak aurrekontuen aurka dagoela argi utzi duenean"...

Aurrekontu burujabe, sozial eta parte hartzaileen aldeko ekitaldi bat egingo dugu,...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Parlamentu Sozialak deituta, dinamika horietan gauden eragile sozial, politiko eta sindikalok aurrekontu burujabe, sozial...

Aurtengo ildo beretik doazen aurrekontuak aurkeztu ditu Gobernuak Kontseilu Ekonomiko eta...

Gaur bildu den Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean 2018ko aurrekontu egitasmoa jorratu da. Berriro ere, iaz egondako metodologia bera errepikatu da: sei...