2025-12-18
InicioAcción SindicalAtxiloketak demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla adierazi du Imanol Karrerak

Atxiloketak demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla adierazi du Imanol Karrerak

LABeko sei kide atxilotu ditu gutxienez Espainiako Poliziak Iruñean, goizean, martxoaren 8arekin eta Nafarroako garbiketa sektorearen prekaritatearekin lotutako protesta ekintza batzuk aitzakia hartuta. Atxiloketa gehiago egon daitezke, «mehatxuak, behartzea eta errepide segurtasuna» delituak leporatuta, besteak beste. Atxiloketak gertatu bezain pronto, Iruñeko komisaldegiaren aurrean elkarretaratzea egin dugu, atxilotuak askatzeko exijitzeko. Espainiako Poliziak identifikazioak egin ditu bertan.

11:00etan, Maiatzaren Lehenaren aurkezpena genuen iragarrita Iruñeko LABen egoitzan, baina prentsaurrekoa bertan behera utzi behar izan dugu, besteak beste, atxilotuen artean agerraldian hizlari izan behar zuen Izaskun Juarez, Iruñerria-Pirinioak eskualdeko idazkaria, atxilotuen artean zegoelako. Goizean zehar utzi dute aske.

11:00etan, dena den, agerraldia egin dugu Nafarroako bozeramaile Imanol Karreraren bitartez, atxiloketei buruz hitz egiteko. LABeko kideak adierazi du demokrazia batean ez gaudenaren seinale direla atxiloketak, eta, abokatuek ohartarazi bezala, polizia operazioa oraindik irekita dagoela jakinarazi du. Gogor salatu du sindikalistak ekintza publikoak egiteagatik izan direla atxilotuak, eta hori egin dela emakume langileen eta sindikalismoaren ahalduntzearen aurka joateko. Fokoa egindako ekintza publiko horien arrazoietan jarri behar dela nabarmendu du; hots, funtsezkoak diren emakume langileen eta garbitzaileen aldarrikapenetan. Sindikalista borrokalariak atxilotu bai, baina «bitxia da nola Polizia ez den CEN patronalaren egoitzara joaten lan istripu bat dagoenean», erantsi du Imanol Karrerak.

Atxilotu batzuk polizia etxetik atera dituzte eta autoetan sartu, pentsatzekoa da auzitegira eramateko; Zerbitzu Pribatuetako federazioko kide Imanol Salinas, tartean.

Atxiloketen harira, erreakzio ugari izan dira. LABeko Idazkaritza Feministak salatu du ez dugula onartuko sindikatuaren kontrako inolako erasorik emakume* langileen defentsan egiten ditugun ekintzengatik. Bilbon, LABeko pikete feministak mobilizazioa egin du zerbitzu publikoetako apirilaren 22ko greba dela eta. Bada, bertan, Zerbitzu Publikoetako Federazioko ordezkari Eider Casanovak Nafarroan izandako atxiloketak salatu ditu, eta berretsi du emakumeen langileen eskubideen defentsan jarraituko dugula lanean.

Euskal Herriko eta Nazioarte mailako hainbat eragile eta sindikatuen artetik ere jaso ditugu salaketa, elkartasun eta babes mezuak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB también llama a llenar Miribilla el 27 de diciembre para dar un nuevo impulso al euskera

La emergencia lingüística del euskera es cada vez más evidente. Cada vez hay más estudios que demuestran que el euskera no tiene el futuro...

LAB exige a Arcelor AMDS y al comité de empresa que aclaren el futuro de la plantilla de Legasa

El sindicato LAB denuncia la falta de información sobre el futuro de la plantilla del centro de trabajo de Legasa tras el inicio del...

LAB reafirma su apuesta por la acción sindical antirracista en el Día Internacional de las Personas Migrantes

Hoy, Día Internacional de las Personas Migrantes, y todos los días, en LAB queremos reconocer a estas y estos compañeros por estar sosteniendo en muy malas condiciones laborales sectores fundamentales de la economía vasca, y sobre todo, poner en valor su aportación social, cultural y política en los pueblos y barrios de Euskal Herria.