2026-07-10
InicioIndustriaMetalMobilizazio eguna maiatzaren 23an Arabako metalgintzako hitzarmenaren alde

Mobilizazio eguna maiatzaren 23an Arabako metalgintzako hitzarmenaren alde

LAB sindikatuak Arabako metalgintzako hitzarmenaren egoeraren berri emateko prentsaurrekoa eskaini du gaur Gasteizen. SEAren jarreragatik negoziazio erabat blokeatua dagoela salatu eta Araban herrialdeko hitzarmenaren alde 3.755 sinadura lortu dituztenaren berri eman dute. LABek hitzarmenaren defentsa egiten jarraituko duela esan du eta bide horretan mobilizazio eguna deitu dute maiatzaren 23rako.

Arabako Metalgintzako hitzarmenaren negoziazioaren LABen irakurketa  

Bilerak hasi zirenetik 2 urtebete baino gehiago pasatu direnean, salatu nahi dugu Arabako metaleko hitzarmenaren negoziazioa guztiz blokeatuta dagoela SEAren jarrerarengatik. Hitzarmena amortizatutzat ematen du, bere posizioaz enpresen hitzarmenen alde egiten eta Madrilen onartutako lan erreforma erabateko aplikazioa bilatzen.

Jarrera hau argi eta garbi gelditu da negoziazio mahaian baina orain haratago doaz eta ikastaroak antolatzen dituzte enpresariei irakasteko nola aprobetxatu uztailaren 7tik aurrera sor daitekeen egoera. LABen ustez erabateko arduragabekeria da eta argi erakusten du beraien negoziatzeko borondate eza.

Gaurko bilera ere borondate eza horren isla izan da. Azkenengoan SEAko ordezkariek konpromisoa hartu zuten beraien proposamena idatziz ekartzeko eta gaur, gure harridurarako, ez dute horrela egin, bileren aktei erreferentzia eginez. Inmobilismoaz gain, argi erakusten du negoziazioei ekiteko borondate eskasa erakusten du.

Apirileko bileraren ostean, SEAk dei egin zien langileei sindikatuok arrazoitan sartzeko. Sindikatuoi legitimatea kentzeko saiakera lotsagarria izateaz gain, LABek SEAri helararazi nahi dio Arabako metaleko 3755 langileren borondatea, beraien sinaduraz herrialdeko metaleko hitzarmena beharrezkotzat jotzen baitute sektoreko langile guztien lan baldintza duinak ziurtatzeko eta enpresa guztietako minimoak finkatzeko.

Ekimen honetan, LABek bultzatu arren, sindikatu guztietako afiliatuk parte hartu dute, hitzarmen edo paktu propioa edukita edo herrialdeko hitzarmena bere horretan aplikatuta. Azpimarratu nahi dugu enpresa handienetan egon den parte hartzea, MERCEDESen ia 1000 langilek eta AERNNOVAk 400k baino gehiagok (3tik 2k) bat egin baitute ekimenarekin. Tamaina handiko beste enpresa batzuetan –BSH KRAINEL, JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS, AIANOX, SNA EUROPE, AMURRIO FERROCARRIL Y EQUIPOS, GIROA, ECN, CONDESA,..- langileen %70ek baino gehiagok sinatu dute metaleko hitzarmenaren defentsan.

Beraz, beraien agindua argia da: herrialdeko hitzarmena defendatzea, lan baldintza duinak edukitzeko eta enpresa guztietarako minimoak ezartzeko. Agindu hori jasota, LABen argi daukagu helburu hori soilik borrokaren bidez lortuko dugula eta ildo horretatik, metaleko hitzarmenaren defentsan daukagun erantzukizunez, MOBILIZAZIO EGUNA KONBOKATZEN DUGU MAIATZAK 23rako ARABAKO ENPRESA ETA POLIGONOETAN, Metaleko konbenioa, guztion borroka lelopean. Mobilizazio honen bidez, herrialdeko metaleko hitzarmenaren aldeko borroka enpresetara eramateko, baina argi daukagu mobilizazio gehiago eta sendoagoak beharrezkoak izango dira SEA bere posizioetatik mugiarazteko. Horretarako, gure borondatea berretsi nahi dugu ekainean Araban ere gainontzeko sindikatuekin batera ekimen amankomunak gauzatzeko.

Hori guztia dela eta, Arabako metaleko langileei, baita gainontzeko sindikatuei ere, dei egiten diegu maiatzaren 23ko mobilizazio egunean parte hartzeko, baita ekainean burutuko diren deialdietan ere. Era berean, hilaren 30eko greba orokorrean parte hartzera animatzen ditugu, bertan ere gure negoziazio kolektiborako eskubidea defendatuko baitugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Denunciamos la precarización que conlleva la excesiva presencia de Empresas de Trabajo Temporal en Mercedes de Gasteiz

Desde LAB, ELA y ESK de Mercedes, en primer lugar, queremos dejar claro que las inversiones y la apuesta que Mercedes-Benz está llevando a cabo en la fábrica de Gasteiz, son fruto de la profesionalidad y buen hacer de su plantilla y del entorno industrial que la rodea.

Las trabajadoras de intervención social se concentran ante el nuevo Bizan de Zaramaga en su inauguración

Solicitan a la alcaldesa de Gasteiz, Maider Etxebarria, y al concejal de Políticas Sociales, Lucho Royero, que pongan en marcha una intermediación real para solucionar el conflicto en el que se encuentra el sector, que ya acumula 7 jornadas de huelga y múltiples movilizaciones ante la pasividad institucional.

Los y las trabajadoras de la ITV de Bergara y Zarautz están en huelga

La de hoy es la segunda jornada de huelga que llevan a cabo, y advierten de que si no se desbloquea la situación y no se posibilita una negociación real darán comienzo a una huelga indefinida.