LAB SINDIKATUA

2018/05/21 :: 7:14

Azken Eguneraketa:2018/05/18 :: 10:20

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

2018/05/17
Espainiako Estatuak bake eta justizia eszenatoki bat oztopatzen jarraitzen du.


2018/05/17

Borrokan aritu diren EAEko irakaskuntza publikoko azpi-sektoreetako ordezkariek, Haurreskolak, Heziketa Berezia, Sukalde eta Garbitzaileak eta Irakasleak, agerraldia egin dute gaur. Bertan, lortutako akordioen nondik norakoak aztertu dituzte, baita sektorearen egoera eta erronken inguruko balorazioa egin ere.



2018/05/15

LABek agerraldi bat egin du gaur, azken urteetan Euskal Telebistaren kontratazioaren inguruan izandako epaiketen ondorio garrantzitsuak azaltzeko eta sindikatuak gaiari buruz egindako txostena aurkezteko.

2018/05/18

Alfako enpresa batzordeak langileen aldarrikapenak bermatzen dituen akordioa lortu ostean, 172 egunetan luzatu den greba bertan behera utzi dutela jakinarazi du.


2018/05/10

Patronalen akordioetara iristeko gogo eza nabaria da, eta idatziz interpelatu baditugu ere, ez dugu fundamentuzko erantzunik jaso. Agerraldi bat egin dugu gaur xehetasunak emateko.



2018/05/09

Bilbon gaur egindako agerraldiaren helburua Texajax enpresa emakume bat diskriminatzeagatik zigortu duela jakinarazi eta epaiaren inguruko balorazioa egitea izan da. Lantokietan ematen den emakumeen kontrako diskriminazioa salatu eta borrokatzera deitu dugu. 
 



2018/05/18

Akordio honek sektorearen erregularizazio zorrotzagoa dakar, externalizazioa erregulatu, subrogazioa bermatu eta Pisu turistikoak eremu funtzionalean barneratuz.


2018/05/18
Hondakinen arazoan instituzioek egiten dutela huts nabarmendu du Bizkaiko Zero Zabor plataformak.


2018/05/17
Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena aplikatzea eskatzen du sindikatuak.


2018/05/17

Anoetako estadioko lanetan Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena benetan betetzen ari dela konprobatzeko informazioa eskatu zaio. Gaur zen egiteko kontziliazioa, baina Anoeta Kiroldegia ez da PRECOn azaldu.


2018/05/17

Maiatzaren 19rako Donostiako Bulebarrean finkatu dute hitzordua, 10:30ean.




Denetariko emakumeok* gure egin genituen kaleak martxoaren 8an. 


2018/03/08

Historikoa bai, eta ez hori bakarrik, historikoa eta mundiala izan da gaurkoa, milaka emakume*, elkar hartuta, Euskal Herriko plazetan. Kalera atera gara, gurea dena aldarrikatzera, eskubideak, parekidetasuna, aitortza eta errespetua. Ehunka mobilizazio eta milaka irudi eder utzi dizkigu grebak. Baina gaurkoa argazki bat baino askoz gehiago izan da. Gure lanaren balioa aitortuko duen sistema berri baten alde egiteak batu gaitu emakumeok*, eta garai berri baterako aldarrikapenak finkatu ditugu.
 



2018/05/18

2018/05/17

2018/05/14



2018/05/17

2018/05/17

2018/05/04



 
2017/06/05

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.
 
TWITTER @labsindikatua


 


 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.