2026-01-23
Blog Page 355

ISS Facility Services enpresa okupatu dute Gora Garbitzaileak kolektiboko ekintzaileek

Bizkaiko garbitzaileek osatutako Gora Garbitzaileak izeneko kolektibo berriak bigarren ekintza egin du, LAB eta ESK sindikatuok babestuta. Hain zuzen ere, Bizkaiko garbitzaileak ekintzara pasa dira, euren lan eskubideen defentsan, eta oraingoan ISS Facility Services garbiketa enpresa okupatu dute, herrialdeko hitzarmena blokeatzen ari delako.

Joan den martxoaren 3an egin genuen lehen protesta ekintza, Bilboko iturriak kolore morez tindatuz, hiri dauden gizonen estatuetatik eskularruak eta fregonak zintzilikatuz eta Udaletxeko zubitik neurri handiko pankarta bat askatuz. Gaur, GORA GARBITZAILEAK kolektiboak, LAB eta ESK sindikatuen laguntzarekin, Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren aldeko bigarren protesta ekintza egin dugu. Horrela, hamarnaka langilek ISS Facility Services enpresak Bilbon dituen bulegoak okupatu ditugu.

Ez dugu enpresa ausaz aukeratu. ISS Danimarkako multinazionalak 2.000 langile inguru ditu Bizkaian. Bere bezeroen artean, Basauri edo Getxoko Udalak, BEC, Amazon edo Coca Cola nabarmentzen dira.

Gainera, ISS da, hain zuzen ere, Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen ari den enpresetako bat, garbitzaileon soldatak 1.200 eurora ez iristearen arduradunetako bat.

Data ere ez dugu ausaz aukeratu. Atzo, martxoaren 8an, enpresak bere plantilla osatzen dugun emakumeak goraipatu gintuen, eta hurrengo egunean, soldata duinak ukatzen jarraitzen digu.

Esan bezala, ez dugu data ausaz aukeratu, guretzat egun guztiak direlako martxoaren 8a. Izan ere, gu, sektore feminizatu eta prekarizatu batean lan egiten dugunok, prest gaude eurena bezalako erraldoiei urteko egun guztietan aurre egiteko, gure lanak eta soldatak duindu arte.

Horregatik guztiagatik, enpresan sartu gara eta mezu bat utzi diegu: garbitzen ari garenontzat, egunero martxoaren 8a da. Hitzarmen duin bat nahi dugu orain, urtean gutxienez 1.200 euroko 15 pagarekin, eta horregatik, martxoaren 31n grebara joango gara.

Osasunbidea behartuta dago lanbide karrera ordaintzera administrazio-kontratudun gisa emandako denbora guztiagatik

Nafarroako Osasun Zerbitzuak lanbide karrera aitortu beharko die erizain eta fakultatibo askori, IruƱeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiek eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako zenbait erabakiren ondorioz. Lanbide karreraren ondorioetarako, langile horiei funtzionario izaera eskuratu aurretik administrazio-kontratudun gisa emandako denbora guztia aitortu beharko diete.

Erabaki horiek langile finkoei zein kontratudunei eragiten diete, baina goian aipatutako kategorietan bakarrik, zeinen lanbide karrera bi foru legetan finkatzen baita: erizaintzako lanbide karrerari buruzko legean (2008koa) eta fakultatiboen karrerari buruzkoan (1999koa). Osasunbideko gainerako kategoria sanitarioak eta ez-sanitarioak kanpoangelditzen dira.

LAB sindikatuak lehentasunezkotzat jotzen du lanbide karrerari buruzko lege bat garatzea Osasunbideko eta foru administrazio osoko langile guztientzat. Lege horrek langile guztien garapen profesionala aitortu beharko du, eta lanpostuari egokitutako gaitasunak eskuratzea ahalbidetu, langileentzako eta antolamendurako ekimen eraginkorrak sustatzeaz gainera.

Bestalde, Nafarroako Osasun Zerbitzuari exijitzen diogu ordain ditzala auzitegien erabakietan inplikatutako bi kategoria horiei zor dizkien zenbatekoak (hainbat milioi euro kalkulatzen dira), Administrazioak ordaindu beharreko kostuak eta ordainketak alferrik atzeratu gabe; izan ere, azken finean, Nafarroako herritar guztiek ordaintzen dute hori.

LABek erreklamazio-eredu bat jarri du kolektibo horien eskura,bai funtzionarioentzat, bai behin-behineko langileentzat. Eredu hori doan banatuko dugu, eta, orobat, gaiari buruz behar den informazioa emango diegu dagokiena erreklamatu nahi duten pertsona guztiei.

Administrazio osoarentzako garapen profesionalerako lege bat eskatzen dugu berriro, behar den eremuetan negoziatu beharko dena, Nafarroako herritar guztiei garesti ateratzen zaizkien irizpide korporatibistak alde batera utzita. 

Sindikatuok Osakidetzarekin Lan Harremanen Kontseiluan biharko deitutako bilera deialdiari eutsi diogu

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok Osakidetzarekin hitz egiteko daukagun borondatea berretsi nahi dugu, baina benetako negoziazio serio eta zintzo batera eramango gaituen elkarrizketa eskatzen dugu, langileentzako konponbide eta hobekuntza zehatzetan islatuko dena. Urteak daramatzagu Osasuneko Mahai Sektorialean pairatzen ari garen egoera salatzen, eta egoera horrek okerrera egin du azken hilabeteetan: eduki, negoziazio eta gardentasun erabateko falta, alde bakarreko inposaketak eta bertan lortutako akordioak ez betetzea. Edukirik gabeko bilerak, propaganda-kutsu argia dutenak. Gainera, Osakidetzaren inposaketak gero eta gehiago dira.

Egoera desblokeatzeko eta edukien negoziazioan, zein hori gidatu behar duten joko-arauetan aurrera egiteko, pasa den ostiralean, Lan Harremanen Kontseiluan bilera bat egiteko deia egin genion Osakidetzari, bihar, goizeko 11etan. Sailburuak atzo publikoki jakinarazi zuen ez zirela bilera horretara joango, eta gehitu zuen, gainera, Mahai Sektoriala baliagarria izan dela gaur arte, eta berriro azpimarratu zuen sindikatuok bilera bakoitzeko gai-zerrendako bi puntu ezartzen ditugula. Baina adierazpen horiek ez datoz bat Mahai Sektorialean egunerokoan gertatzen denarekin.

Paraleloki, Mahai Sektoriala biltzeko deialdia egin zuen Osakidetzak, egun eta ordu berdinerako. Hala ere, adierazi behar dugu, bi greba-egunen ondoren, ezin dugula berriro onartu Mahai Sektorialean parte hartzea, Mahai horrek behin eta berriz salatu ditugun formei eta edukiei eusten dielako, eta hori izan zelako, hain zuzen ere, foro hori uztera eraman gintuena:

• Bilera telematikoa da berriz ere: Osakidetzak ez du aurpegia eman nahi eta pantaila baten atzean ezkutatzen da berriro ere. Onartezina da, lan zentroetan bizi den egoeraren larritasuna ikusita, deitutako mobilizazioen jarraipena masiboa izanik, osasun-larrialdia bertan behera geratu den momentu honetan, eta Administrazioaren beste negoziazio-mahaiak aurrez-aurrekoak direnean (Mahai Orokorra, Hezkuntzako Mahaia, Administrazio Orokorreko Mahaia, etab.), Osakidetzak, sindikatuekiko erabateko gutxiespena erakutsiz, 2020ko martxotik aurrera egin izan duen bezala, bilera telematikoa planteatzea.

• Gai-zerrendak ez ditu gure aldarrikapenak barneratzen: Sailburuak egindako adierazpenak gorabehera, eta azken bi asteotan berariaz eskatu badugu ere hainbat alditan, gure aldarrikapenak ez daude jasota iragarritako gai zerrendan. Azpimarratu nahi dugu aldarrikapen horiek premiazkoak eta ezinbestekoak direla Osakidetzak bizi duen egoera iraultzeko.

• Ez digute aldez aurreko dokumentaziorik bidali: bileratik 24 ordu eskasera, berriz ere, puntu bakarreko dokumentazioa aurreratu digute, eta beste hiruretatik ez dago inolako dokumentaziorik. Horietako bati buruz, gainera, adierazten da dokumentazioa bilera eta gero entregatuko zaigula.

Adierazitako guztia kontuan hartuta, ondorioztatzen dugu Lan Harremanen Kontseiluan deitutako bilera, inoiz baino beharrezkoagoa dela: Mahai Sektorialaren aurreko bilera bat, non, aurrez aurre, foro hori negoziazio-eremu gisa berreskuratzeko bideak bilatuko ditugun, baita langileen aldarrikapen eta behar nagusiei premiaz heltzeko tresna gisa ere. Kutsatutako girotik kanpoko elkarrizketa bat, non ados jarriko garen, Mahai Sektoriala bi aldeentzat baliagarria eta konfiantzazkoa izan dadin.

Negoziatzeko deia egiten dugu, baina Osakidetzari ohartarazi nahi diogu ez dugula xantaiarik, ez propaganda ekitaldirik onartuko. Negoziazioa benetakoa izan behar da, mamia duena; irtenbide eta hobekuntza konkretuak behar ditugu. Bide horretan aurrera egin ezean mobilizazioei eutsiko diegu.

Zaintzaren negozioarekin amaitzeko eta sistema publiko komunitario baterako urratsak emateko eskatu diegu EAJ eta PSN alderdiei

Martxoaren 8aren etorrerarekin, mugimendu feministak arratsalderako deitutako mobilizazioen aurrekari, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatu gara zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatzeko. Bilbon, Gasteizen eta Donostian Foru Aldundien aurrean egin ditugu elkarretaratzeak, EAJ interpelatzeko; IruƱean, berriz, PSNren egoitzak egin dugu protesta.

Hain zuzen ere, IruƱeko mobilizazioan Idazkaritza Feministako idazkari Elixabete Etxeberriak adierazitakoaren arabera, zaintza sektoreetako langileen lan baldintzen defentsan eta zaintza negozio iturri bilakatu dutenen kontra irten gara kalera. Izan ere, zaintza sektoreetako langileek esklabotzatik gertu dauden lan baldintza prekarizatuak pairatzen dituzte, eta errealitate horrek erantzule argia du: pribatizatu eta zaintza negozio bihurtu duten horiek.

EAEren kasuan, arduradun hori azken 40 urteetan agintean egon den alderdia da; EAJ, alegia. Nafarroan, gobernuko alderdi neoliberalek eta ultrakontserbadoreek urteetan zehar ildo berari jarraitu diote: pribatizatu, merkantilizatu eta jendearen premiak erabili irabaziak lortzeko. Horrela, milaka emakume langileren bizitzak prekarizatu eta enpresa pribatuentzako esleipenen bidez diru publikoa poltsikoratu dute. Zaintza, aberastasun iturri izan da batzuentzat.

Egoerak konponbidea behar du berehala. Zaintzaren negozioarekin amaitu eta zaintzak demokratizatu behar ditugu, martxoaren 8aren bezperan Elixabete Etxeberriak, GarbiƱe Aranburu idazkari nagusiak lagunduta, egindako agerraldian jakinarazi bezala.

Hain justu, ezinbestekoa da pribatizazioaren joerari buelta ematea, adinekoen egoitzak eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) publiko eginez, erakundeek, agintean dauden alderdietatik haratago, benetako boterea izan dezaten zerbitzu horien prestazioan. Gure proposamenen artean giltzarri ere bada zaintzako eta, beraz, zerbitzua emateko langileen ratioak eta lan-baldintzak hobetzea. Era berean, etxeko langileen egoera erregularizatu behar dela nabarmendu dugu, eta LABek etxeko langileentzako hitzarmen bat lortzeko lanean jarraituko duela berretsi dugu.

106 eguneko greba mugagabearen ondoren, Altan Bernedoko farmazia-enpresako langileek greba bertan behera utzi dute #LortuDugu

Hasieran ituna den akordioa hitzarmen kolektibo bihurtuko da 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen, batzorde paritarioa, sailkapen funtzionala eta zehapen-araubidea negoziatu ondoren.

Itunak oinarrizko soldatan eta antzinatasunean % 1,5eko atzeraeraginezko igoerak jasotzen ditu 2021erako eta 2022, 2023 eta 2024rako, KPIari lotuak, % 1eko lurzoruarekin eta % 4ko mugarekin.

1.728 orduko lanaldia eta aldi baterako ezintasuneko kasuetarako osagarriak aurreko itunean (2017- 2019) jasotakoak mantentzen dira. Hori lerro gorria izan da LABentzat negoziazioaren hasieratik, enpresak 3 egun gehiago lan egitea eta bajen osagarriak kentzea proposatzen baitzuen.

Grebaren 106 egun hauetan Batzar Nagusietan, Aldundian, Legebiltzarrean eta Eusko Jaurlaritzan eta inguruko udaletan egon gara, eta manifestazioak egin ditugu Gasteizen eta kontzentrazioak inguruko herrietan. Baina, ez dugu erakunde guztiekin hitz egitea lortu. Osakidetzak, bi bilera-eskaera egin ondoren, ez digu harrera egin, eta horrek asko dio, enpresa diru publikoarekin elikatu baita, pribatizatu zuten arte.

Horri guztiari gehitu behar zaizkio, halaber, langileek hainbat aldiz Ertzaintzaren eskutik jasan zituzten identifikazioak, enpresako aparkalekuan informazio-pikete gisa lan egiteagatik. Baina identifikatuta egotea gutxi ez balitz, Ertzaintzaren kargu baten telefono-deia ere jaso zuten. Bertan, informazio-piketea egiten jarraitzen bazuten, zehapen-proposamenak izapidetuko zituztela mehatxu egin zitzaien. Hori oso larria da; izan ere, poliziak, grebarako eskubidea urratzeaz gain, enpresaren informazioa baliozkotzat jo dute, batzordeko pertsonekin egiaztatu gabe.

LABek zorionak eman nahi dizkie langileei, akordio hori lortzeaz gain, erakutsitako batasunagatik, kohesioagatik eta indarragatik. Gatazka osoan zehar, sindikatutik langileei greba-prozesu osoan lagundu diegu, aholkularitza eskaini dugu, borroka-dinamikak proposatu ditugu, sindikatuko ekonomialarien zerbitzuek batzarretan parte hartu dute, eta gure baliabideak langileen eskura jarri ditugu.

Bizkaiko metalgintzan dagoen blokeo arriskuaren aurrean, patronalari bere jarrera aldatzeko exijitu diogu

Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren laugarren bilera izan da. LABek azken bileran egindako balorazioa errepikatu du: gure ustez, Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak (FVEM) puntu onartezinak proposatu ditu, eta atzerapausoak inposatu nahi ditu KPIren % 6,5eko zorra duen sektore batean.

Gainera, malgutasuna handitu nahi dute, neurri horrek lana eta familia bateragarri egitea zailtzen duenean, eta laneko bajen osagarriak okertu nahi dituzte, erabat onartezina dena lan istripuekin dagoen arazo soziala kontuan izanda.

Patronala ez da bileretara bertaratzen ari, eta horrek komunikazioa zaildu eta negoziazioa baldintzatzen du. Patronalari mugimendu bat egiteko ere eskatu diogu, aldeen arteko hurbilketa errazteko, baina FVEMek uko egin dio bere plataforman mugimendurik egiteari.

Patronalaren asmoa negoziazioa blokeatzea izan liteke, eta, beraz, sektorea gehiengo sindikal eta sozial ahalik eta zabalenetik aktibatu beharko genuke. LABentzat hori da hitzarmen duina lortzeko bidea.

Hurrengo bilera martxoaren 28an izango da.

Osasunbideko administrarientzako prestakuntza eta haien lana aintzat hartzea eskatu dugu

Elkarretaratze bat egin genuen ostiralean erreklamatzeko Osasunbideak aintzat har ditzala administrariek dituzten prestakuntza beharrak, eta, halaber, haientzako errekonozimendu profesionala eskatzeko. Kolektibo honek argi eta garbi erakutsi du bere lanarekin konprometituak daudela, baina izugarrizko presioa, estresa eta gainkarga jasaten ari dira lanean. Gero eta gehiago dira lana utzi nahi dutenak, eta errealitate horren aurrean ezin dugu ezikusiarena egin.

LAB sindikatuak administrarien 200 sinadura baino gehiago aurkeztu ditu erregistro honetan, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari eta Osasunbideari eskatzeko berehalako neurriak har ditzatela, baina, betiere, neurri horiek Oinarrizko Osasun Laguntzako plantilla osoarekin eta, bereziki, kolektibo honetako langileekin negoziatu eta adostu ondoren.

Ildo horretan, honako hobekuntza hauek proposatzen ditugu:

Prestakuntza:

• Ezinbestekoa da osasun etxeetako harrera-zerbitzuetan dauden langileek prestakuntza espezifikoa izatea, eta prestakuntza hori NAPIk ematea.

• Prestakuntza hori ezinbestekoa da bai hasten diren langileentzat, bai jadanik lanean ari direnentzat, horiek ere etengabeko prestakuntza behar dutelako. Prestakuntza hori behar-beharrezkoa da administrariek gero eta eginkizun gehiago dituztelako eta zentroen funtzionamendua gero eta konplexuagoa delako.

• Osasun arloko prestakuntza ere beharrezkoa da, hitzorduak behar bezala kudeatzeko.

• Lanean hasten diren langileentzako harrera-plan bat eskatzen dugu, Administrazioak nahitaez bete beharko duena.

Errekonozimendu profesionala:

• Osasun etxeetako administrarien lana zaila, gogorra eta nekagarria da. Azken honetan, eginkizunak ugaritu dizkiete, baina aldaketahoriek langileekin adostu gabe egin dira, eta lan hori ez da baloratzen. Egoera berri honekin, hainbat erabaki berehala hartzea eskatzen zaie, eta haiei ez dagozkien erantzukizunak bere gain hartu behar izaten dituzte. Osasun etxeak kudeatzea eskatzen zaie, eta, hori helburu, hitzorduak antolatu behar dituzte premia guztiei erantzun ahal izateko.

• Bestalde, herritarren presioa gero eta handiagoa da, Oinarrizko Osasun Laguntzan tresnarik ez dagoelako. Gainera, demanda ugaritu denez, hitzordua eskatzen denean, lehentasuna eman behar zaie behar handiena duten pazienteei, eta lan hori funtsezkoa eta espezializatua da. Lehenengo lerroan daudenez, herritarren eskakizunei erantzun behar diete, eta batzuetan haien atsekabea eta amorrua jasan behar dute, eta hitzezko irainak, mehatxuak, oihuak eta abar agoantatu. Arrisku psikosozialak ugaritu dira, eta hori ez da herritarren erantzukizuna, eta are gutxiago sistemaren antolamendu eskasa ordaintzen ari diren profesionalen erantzukizuna. Kezkaturik eta agobiaturik bukatzen dute lanaldia, eta hurrengo eguna ere berdin hasten dute. Estresa etengabea da.

• Pandemiarekin, protokoloak behin eta berriz aldatu dira, eta haiei dagokie sortzen diren zalantza guztiak argitzea (txertoak, kontaktuen jarraipena, murrizketak…). Egoera horiek endemikoak bilakatzeko arriskua dago, eta, prozedura argirik ez dagoenez, langileen segurtasun eza gero eta handiagoa da.

• Horregatik guztiagatik, destinoko soldata-osagarri bat eskatzen dugu administrari horientzat, 8 indizekoa. Osagarri hori zailtasun bereziko lanpostuetan eta erantzukizunezko lanpostuetan kobratzen da, eta Foru Administrazioaren lanpostu batzuetan kobratzen da jadanik, lanpostu espezifikoak direnean. Osagarri horrek balioko du langileek lanean segitzeko, kasu askotan beste lanpostu batzuetara alde egiten baitute osasun etxeetako lan baldintzak ikusi ondoren.

Eskatzen ari garena ez da kontu berria. Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaileek beraiek aitortu dute jendaurrean: ā€œAdministrariek prestakuntza egokia behar dute, eta haien lanak errekonozimendua eta pizgarriak behar ditu, alde egin ez dezatenā€.

Zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatu dugu, pribatizazio politiken eta negozioaren aurrean

LABeko idazkari nagusi GarbiƱe Aranburuk eta Idazkaritza Feministako idazkari Elixabete Etxeberriak agerraldia egin dute, zaintza sistema publiko komunitarioa lortzeko sindikatuak egindako proposamenak plazaratzeko, zaintza negozio bihurtu dutela islatzen duen txosten batean oinarrituta. Era berean, zaintzaren inguruan martxoan zehar egingo ditugun ekimenen berri eman dugu; besteak beste, martxoaren 8rako Hego Euskal Herriko hiriburuetan iragarritako mobilizazioak eta martxoaren 13an Altsasun egingo ditugun zaintza topaketak.

Lehenik eta behin, sindikatutik planteatzen dugu mugimendu sindikalaren eta mugimendu feministaren eskaerei erantzun behar zaiela. “Gehiengo sozio-sindikaletik eta mugimendu feministatik zaintza sistema publiko komunitario baten beharra planteatzen ari gara. Zentzu honetan, orain konpromiso politiko eta instituzional oso argi bat falta da sistema horretan aurrera egiteko”, azaldu du GarbiƱe Aranburuk.

Hala, zaintza zerbitzuetara bideratutako aurrekontuak handitzea eta gardentasuna eskatu dugu: “Jakin nahi dugu zer enpresa pribatu diren eta zenbat diru publiko jasotzen duten. Zaintzaren negozioarekin amaitu behar da. Eta bitartean, jarraituko dugu salatzen eta ikusarazten nork ateratzen duen horren kontura. Ezin da diru publikoa esku pribatuetara desbideratzen jarraitu”.

Idazkari nagusiaren hitzetan, ezinbestekoa da pribatizazioaren joerari buelta ematea, adinekoen egoitzak eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) publiko eginez, erakundeek, agintean dauden alderdietatik haratago, benetako boterea izan dezaten zerbitzu horien prestazioan.

Gure proposamenen artean giltzarri ere bada zaintzako eta, beraz, zerbitzua emateko langileen ratioak eta lan-baldintzak hobetzea. Era berean, etxeko langileen egoera erregularizatu behar dela nabarmendu du GarbiƱe Aranburuk, eta LABek etxeko langileentzako hitzarmen bat lortzeko lanean jarraituko duela berretsi du.

Aldarrikapen hauek guztiak LABek planteatuko dituen mobilizazioetan egongo dira presente.

Igorreko Velatia taldeko lantegian behin-behinekotasunak dakarren prekaritatea salatu dugu

LABek mobilizazioa egin du Bilbon, Lan Ikuskaritzaren aurrean, eta salaketa bat aurkeztu du bertan Igorreko Velatia taldeko lantegiko aldi-baterakotasun handiaren aurrean. Sindikatuaren arabera, egoera hau ez da legezkoa eta prekaritate handia dakar langileentzat.

Velatia taldeko Igorreko lantegian, guztira dauden 500 langiletatik 150 langile baino gehiago dira behin- behinekoak. Lantegi hori hiru enpresatan banatuta dago (Tecnichapa, Ormazabal eta OPA), eta behin-behineko langileen kopurua enpresa bakoitzeko langileek egin dituzten borroken araberakoa da. Adibidez, Tecnichapan, enpresak behin-behineko langileen % 60ren finkatze-prozesua hasi du, plantillako borroken ondorioz. Taldeko beste enpresa batzuetan, ordea, enpresaren zikoizkeriagatik eta beste sindikatuen utzikeriagatik, enpresak egin nahi dituen kontratu finkoen kopurua hutsaren hurrengoa da. Ormazabalen, adibidez, behin-behineko 9 langile finko bihurtzeko proposamena egin du, eta 90 dira behin-behineko langileak guztira.

Lotsagarria iruditzen zaigu 500 milioi euro baino gehiago irabazten dituen enpresa batek % 30 inguruko behin- behinekotasuna izatea. Gainera, azken urteotan, ekoizpena eta etekinak handitu ahala, behin-behineko langileen ehunekoa handitu egin da, argi eta garbi egiturazkoak diren lanpostuak prekarizatuz eta aspalditik erabiltzen dugun leloa egia bihurtuz: ā€œzuen irabaziak gure miseriaren kontura diraā€.