Nafarroako sektore publikoko langileok kaleak hartu ditugu greba egunean
LAB, SAE, UGT, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek deitutako grebarekin bat egin dute gaur Nafarroako sektore publikoko hainbat eta hainbat langilek. Hasiera batean Osasunbideak deitutako mobilizazioa izan bazen ere, azkenean administrazio publiko osora zabaldu da. Aurrekontuaren mugak aitzakiatzat hartuta Nafarroako Gobernuak negoziazioa blokeatu baino ez duela egiten eta, zerbitzua nahiz lan baldintzak hobetzeko ordua dela oihukatu dute beharginek.
Hilaren 15ean greba egingo dugu Nafarroako Osasunbidean
LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuok osasun langileentzako berehalako lan eta soldata hobekuntzak exijituko dizkiogu Nafarroako Gobernuari, eta ireki dezala negoziazio prozesu bat ordezkaritza sindikalarekin arazo horiek konpontzeko
Igor Arroyo: “Medikuen Sindikatuak eskatzen duenak ez dauka ez hanka eta...
Nafarroako osasungintza publikoan esklusibotasuna kentzearen inguruko eztabaidari buruz galdetu diote gaur goizean LABeko koordinatzaile orokorrari, Igor Arroyori, Naiz Irratian. Bada, kritiko azaldu da Gobernuarekin nahiz Medikuen Sindikatuak egindako eskaerarekin, zeina “xelebre” gisa deskribatu duen. Klasismoa leporatu die esklusibotasuna kendu baina, hala ere, Osasunbidean soilik jarduteko konpromiso horren truke ordaintzen den gehigarria jasotzen jarraitzeko eskatzen duten sendagileei. Gogorarazi du, hala ere, Medikuen Sindikatuak ez dituela osasungintzako langile guztiak ordezkatzen, eta azpimarratu du badirela klase kontzientziadun profesionalak, horietako zenbait LABen dihardutenak.
Suhiltzaileak Iruñean mobilizatu dira, Nafarroako Gobernuak baso-suteekin izandako utzikeria salatzeko
Nafarroako Gobernuak antolatu duen jardunaldi baten hasiera baliatuta, LAB-Suhiltzaileak arloko kideek elkarretaratzea egin dute.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak sektore pribatua lehenetsi du diru publikoa banatzerako orduan
Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak guztiz baztertuta ditu. Oraingoan diru publikoa sektore pribatura bideratu du, hau izan dadin eta ez ikastetxe publikoak edo Nafar Lansare, gaitasun profesionalak egiaztatuko dituztenak.
Nafarroako Bibliobuseko lanpostuak behatzez banatu dira
Ez dakigu zergatik ez den ohi den bezala zerrendetara jo eta aldi baterako kontrataziorik egin, lekualdatze- edo oposizio-lehiaketara atera arte.
Egonkortze prozesuei buruzko dekretuaren aurka mobilizatu gara Iruñean
Nafarroako Parlamentuan plantillak egonkortzeari buruzko foru lege dekretuaren konbalidazioa eztabaidatzen zen bitartean, elkarretaratze bat egin dugu Parlamentuaren aurrean.
Foru lege dekretua zentzugabekeria bat da, eta ez du konponduko Nafarroako...
Foru lege dekretua hilik jaio da, ez baitu balioko behin-behinekotasun tasa % 8tik behera murrizteko, inola ere ez.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egonkortze-plazen ia erdia bideratu du PAIra, gehienak oposiziorik...
Irakasle asko eta asko plaza horietara hautatzeko aukera gabe geratuko dira, gure hizkuntzak ongi baino hobeki ezagutu eta erabili arren, urtetako esperientzia eta hautatzeko probak gaindituta izanik ere, eta hori guztia atzerriko hizkuntzetan C1 titulazioa ez izateagatik, honek eragotziko baitie lanpostu horietarako hautaketa-deialdietan parte-hartzea.