Garbiñe Aranburu: “Tubacex-ek momentua baliatu nahi du enplegua suntsitzeko, eta horretan...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan elkarrizketatu dute, gaurkotasun gaiak hizpide. Tubacex-eko gatazkari buruz aritu da, eta enpresak enplegua suntsitzeko estrategian Eusko Jaurlaritzaren babes osoa duela salatu du. "Jaurlaritzak babesa ematen die Tubacex edo ITP bezalako enpresei, egoera koiuntural baten aurrean enplegua suntsitzeko. Eta enpresek, lan erreforma eskuetan, oso erraza eta oso merke suntsitu dezakete enplegua", adierazi du, eta egoera koiuntural batean egiturazko neurriak hartzen ari direla deitoratu du.

Garbiñe Aranburu: “Guztia ez da Madrilen erabakitzen; baditugu eskuduntzak zaintza sistema...

Martxoaren 8aren etorrerarekin, Euskal Herriko kaleak hartu ditugu sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatzeko. Ipar Euskal Herrian beste sindikatuekin batera mobilizatu gara; Hego Euskal Herrian, mugimendu feministarekin eta emakume* pentsiodunekin batera, besteak beste. LABek ere bere mobilizazio propioa egin du; Gasteizen, hain justu. Bertan, Europa Jauregian egindako emakumeen* batzarraren ostean, manifestazioa egin dugu Andra Mari Zuriaren plazaraino. Plazan bertan, EAJren egoitza aurrean, alderdi jeltzalea interpelatu du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, gobernu ardurak dituen neurrian: "Guztia ez da Madrilen erabakitzen. Baditugu eskuduntzak bestelako urrats batzuk emateko; baditugu eskuduntzak zerbitzu publikoak hobetzeko; baditugu eskuduntzak zaintza sistema publiko baten norabidean urratsak emateko eta zaintzak negozio izateari uzteko".

Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti

Zaintzen berrantolaketa sozialaren eta demokratizazioaren aldeko urratsak egin behar ditugu, urgentziazkoa da. Bidezkoa den banaketa egin behar dugu. Negozioa egiteari utz diezaiotela. Sistema publiko komunitario baterako oinarriak jarri behar dira, pertsona guztiak behar dugun momentuan zainduak izango garela ziurtatuko duena. Zaintzaileetzat zein zainduentzat duinak diren baldintzetan egingo direla bermatuko duena. Horrela egiten badugu, ez da inor zapaldu beharko norbaitek zaintzak behar dituelako.

Kapitalismoak gure bizitzak erasotzen dituela salatuko dugu Martxoaren 8an

Gure bizitzen erasotzailea, ametsen hiltzailea, energia eta ilusioen lapurra, poztasunen erailea, miseriara eta bizi prekarietatera kondenatzailea, horixe da kapitalismo heteropatriarkala....

Sindikalgintza feministatik batuko gara Martxoaren 8ko mobilizazioetara

Gure indarrarekin eta sindikalgintza feministatik gu ere batzen gara borrokara! Martxoaren 8an, LABek bat egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak...

Lan Ikuskaritzak berretsi du Martxoaren 8an greba eskubidea urratu zutela Athletic...

Athletic Club Museoa kudeatzen duen Azafatas Ercilla enpresa greba eskubidea urratzeagatik zigortua izan da. Lan Ikuskaritzaren Txostena luzaro itxaron...

Sindikalismo feminista indartzen jarraituko dugu eredu berri bat eraikitzeko

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Arantxa Vazquez batzorde-exekutiboko kideak martxoaren 8ko greba feministak emakume langileen borrokei ekarri dienaren balorazioa egin...

Martxoaren 8ak erakutsi du emakumeen antolakuntza eta borroka ezinbestekoak direla diskriminazio...

Martxoaren 8ko greba feministaren balorazioa egin dugu Donostian, Emakumearen Etxean, greba deialdian parte hartu dugun ardatzetako ordezkariok. Hala, grebaren...

Milaka eta milaka emakume* irten gara kalera sistema kapitalista heteropatriarkalaren gehiegikeriak...

Euskal Herriko kaleak hartu ditugu, goizean goizetik, greba feminista dela eta. Eguna argitu aurretik, emakumeok kalera irten gara gure eskubideen...