Homologazioaren aldeko astebeteko grebari hasiera eman diote Osakidetzako garbitzaileek

Gaur hasi dute Osakidetzako garbitzaileek homologazioaren defentsan deitutako greba astea. Horrela, mobilizazioak egin dituzte Gasteizen, Olagibeleko Osasun Zentroan; Barakaldon, San Eloy ospitaletik Gurutzetara; Donostian, ospitalean eta Zumarragan, ospitalean.

Astebeteko greba deitu dugu Osakidetzako garbiketan, homologazioaren defentsan

Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-zerbitzuko langileek 5 urte daramatzate hitzarmenik gabe, eta enpresekin 50 bilera inguru egin dituzten arren, hasieran bezala daudela salatzen dute. Horrela, gaur mobilizazioa egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, eta astebeteko greba iragarri dute, otsailaren 27tik martxoaren 5era, homologazioaren defentsan.

Borrokarako prestasuna erakutsi dugu Gipuzkoako Eraikin eta Lokalen Garbiketan, soldata arrakalarekin...

Gaur, otsailaren 9an, bi urte eta gero, Gipuzkoako Eraikin eta Lokaletako Garbiketako Hitzarmena negoziatzeko mahaia bildu da. LABen ustez, denbora gehiegi pasa da azken mahaiaren bilera egin zenetik, langileei inolako eskaintzarik egin gabe, ezta borrokarako ere. Horregatik, egoerarekin kezkatuak, abenduan, Gipuzkoako garbitzaileen egoera salatzearekin batera, LABetik konpromiso publikoa hartu genuen trantsizioko Hitzarmen bat helburu izanda, sektoreko langileak antolatu eta hitzarmena berriz ere negoziatzen hasteko baldintzak sortzearen alde lan egiteko, bai urte hauetan galdutako eros ahalmena berreskuratzeko baita datozenetako lan baldintzak hobetzeko ere.

Martxa egin dute Gurutzetako ospitaletik Basurtokoraino Osakidetzako garbiketa azpikontratetako bigarren greba...

Hitzarmenaren negoziazioaren blokeo egoeraren aurrean, homologazio printzipioaren aldeko hiru greba egunetako bigarrena egin dute gaur Osakidetza garbiketa azpikontratetako langileek. Atzo EAEko hiru herrialdeetan egindako mobilizazioen ondoren, gaurkoan bakarra egin dute, Bizkaian, martxa bat Barakaldoko Gurutzetako ospitaletik Basurtokoraino, Bilbon.

Jarraipen zabala Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek homologazioaren defentsan egindako lehen greba egunean

Hitzarmenaren negoziazioaren blokeo egoeraren aurrean, homologazio printzipioaren aldeko hiru greba egunetako lehena egin dute gaur Osakidetza garbiketa azpikontratetako langileek.

Pandemia garaian funtsezkoak, orain ikustezinak

LAB sindikatuko hainbat garbitzailek Osakidetzako egoitza nagusian (Araba kalea, 45) ekintza bat burutu dute goizeko 11:30tan. Bertan, Osakidetzako zuzendaritzaren begien aurrean “ikustezinak” garela antzeztu dute.

Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileak, hitzarmenaren negoziazioaren blokeo egoeraren aurrean, homologazio-printzipioaren alde mobilizatu...

Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileek 5 urte inguru daramate hitzarmenik gabe.

Hitzarmen duin baten defentsan mobilizatu dira Osakidetzak azpikontratatutako langileak

Ia lau urteko negoziazio prozesuaren eta 50 bilera ingururen ostean, azken hamarkadetan zehar indarrean egon den homologazio printzipioa arriskuan dago.

“Gure sindikalismo borrokalaria eta ezberdina ez da delitua”

Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak, 2022ko abuztuaren 5eko auto baten bidez, 2021ean atxilotu zituzten LABeko sei sindikalistaren kontrako jarduerak artxibatzea agindu du. Hala, instrukzio-epaileak ez du delitu zantzurik ikusten emakume langileentzako lan-baldintza duinak eskatzen zituen eta patronalak Nafarroako garbiketa-hitzarmenaren negoziazioan ezarritako blokeoa salatzen zuen ekintza sindikaletan.