2025-12-25
Blog Page 166

Hildako bi langile utzi ditu dagoeneko 2024ak Bizkaian

Atzoko albistean jaso bezala, 54 urteko A.M.C garraiolaria hil zen Santurtzin, Eroskiko gasolindegietarako horniketa zerbitzua eskaintzen ari zela zehazki. Sindikatuak aurreratu bezala, istripu ez traumatikoaren zantzuak zituen, eta gerora horrela berretsi da. Bada, egun berean baina arratsaldez, beste behargin bat hil da, kasu honetan Trapagaranen, lantokiko ateak harrapatuta.

IVECO Bomloy enpresan gertatu da azken lan heriotza hau, K.R. langile Barakaldoarrari lantoki sarrerako ate astuna gainera etorrita. Segurtasun neurriak aldarrikatzeko hainbat mobilizazio egin dituzte bertako langileek azken hilabeteetan. LABen jakin ahal izan dugunez, gainera, istripua eragin duen ate astuna orain bizpahiru aste matxuratu zen eta irekitze-ixte prozesua eskuz egin behar izan dute. Honela, enpresak honen berri izanik ere langileak lan baldintza ez seguruetan lan egitera behartu ditu eta honela gertatu da istripua. Prekarietateak eragin du heriotza berri hau, enpresaren erabakiz sortutako baldintza prekarioek, hain zuzen ere.

Patronalaren inpunitateak iaz 58 hildako utzi zituen Euskal Herrian, eta inpunitate honek berak aurten dagoeneko bi langile erail ditu. Berriro diogu: etekin ekonomikoak lan-osasunaren gainetik jartzea onartezina da.

Bitartean, Osalan zein Lan Ikuskaritza eraginkorrak ez izateko sortuak izan direnez, patronalak lasai jarraitzen du lan osasunerako neurriak bete gabe. Lan osasuneko araudia ez-betetze gehien dituen araudi bezala da ezaguna mundu juridikoan. Egitura instituzional horiek iraultzen ez diren bitartean, patronala kontrolatu eta isuntzeko plangintza gogor bat ezartzen ez den bitartean, egoerak berdin jarraituko du, sindikatuaren arabera, guzti hori langileek beren bizitzarekin ordaintzen dutelarik.

Langile klase antolatuak soilik lortuko ditu aldaketa sakonak. Bada, egoera hau salatzeko eta langileriaren elkartasuna adierazteko, datozen orduetan Trapagarango heriotza hau salatzeko egingo diren ekimenetan parte hartzeko gonbita luzatu du sindikatuak; izan ere, eguerdian elkarretaratzea deitu dute Iveco Bomloyko langileek. Bestalde, Santurtzin zendutako garraiolariaren kasua salatzeko beste elkarretaratze bat egongo da bihar, 10:30ean, Santurtziko udaletxearen parean, LAB-ESK-STEILAS-EHNE-HIRU intersindikalak deituta.

Erasoen aurrean, euskaraz lan eta bizitzeko eskubidearen aldeko mobilizazioetara dei egiten dugu

Udaltzain postu batzuk egonkortzeko Donostiako Udalak egindako deialdiaren aurka ezagutu dugun azken epaiaren salaketa irmoa egiten du LABek. Deialdiaren oinarrietan ezarri zen udaltzain izateko euskarazko B2 maila eskatzea, beste hainbat eskakizunen artean. Bada, epaiaren arabera diskriminatzailea da euskara eskakizun hori egitea, argudiatuz kargu publikoetara baldintza berdinetan iristeko oinarrizko eskubidea urratzen duela.

Baina zergatik euskara maila bat eskatzea da diskriminatzailea eta ez deialdiaren oinarrietan ezartzen diren gainontzeko eskakizun guztiak? Zergatik ez da diskriminatzailea gutxieneko titulu akademikoa eskatzea, adin-tarte zehatz bat izatea, gutxieneko altuera bat izatea, gida-baimena behar izatea edo gaztelera derrigorrez jakin behar izatea, eta aldiz, euskara-eskakizun gutxieneko bat izatea bai? Deialdian ezartzen diren eskakizun batzuk (adina edo altuera adibidez) ezinezkoa dute betetzea herritarren gehiengoak, aldiz, euskara ezagutza maila bat lortzea edozein herritarrek egin dezake. Eta hor dago auziaren muina. Euskararen ezagutza borondatearen esku soilik utzi nahi dutela euskararen aurkako sektore judizial, politiko eta sindikal batzuek. Euskara aukera bat izatearen mailan utzi nahi dute, beti ere gazteleraren derrigorrezko ezagutzarekiko mendeko egoeran. Horrek islatzen du argi eta garbi horrelako epaiak egiten ari diren epaileen eta hori babesten duten gainontzeko sektoreen euskararen aurkako ideologia militantea.

Horrekin batera, behin eta berriz dikotomia faltsu berbera planteatzen saiatzen ari dira epai hauetan: herritarrekiko arreta hizkuntzaren eta langile publikoen ustezko hizkuntza-hauturako eskubidearen artekoa. Benetako dikotomia gaztelera ezagutzera derrigortua dagoen eta gainera euskara dakien herritar edo langile publikoaren hizkuntza-eskubideen eta euskara jakin nahi ez duten pertsonen artekoa da. Diskriminatzaileak euskara ez dakiten erdaldun elebakar horiek dira, eurak baitira elkarrizketa derrigorrez gazteleraz izan beharra inposatzen dutenak. Langile ez-euskaldunak dira euskarazko arreta jasotzeko herritarraren eskubidea urratzen dutenak, zein lankide euskaldunek euskaraz lan egiteko duten eskubidea urratzen dutenak.

Epai hau azken garaian ezagutzen ari garen epai-segida euskarafobikoen beste kate-begi bat da. Euskalgintzaren Kontseiluak deituta azaroaren 4an milaka eta milaka herritar manifestatu ginen epai horien eta euskaldunon hizkuntza-eskubideen zapalkuntza sistematikoaren aurka. Aski da! ozen bat esan genuen Bilbon eta epai honen aurka ere Aski da! esanez kalera aterako gara. Ondorioz, LABek bat egiten du ostiralerako euskalgintzak deitu duen elkarretaratzearekin eta herritar guztiak bertaratzera dei egiten du.

Garaia da euskal administrazioetako langile guztiak euskaldunak izan daitezen eta administrazioetako lan-hizkuntza normalizatua euskara izan dadin. Horretarako konpromiso osoa du LABek eta horren alde borrokan jarraituko du.

2024ko lehen lan-heriotza, garraiolari batena

Garraiolari bat bere kamioia gidatzen ari zela hil da goizean Santurtzin, Bizkaian. Aurten Euskal Herrian gertaturiko lehenengo lan-heriotza da, eta LAB sindikatuak nabarmendu du garraioaren sektorean hilkortasun tasa oso altua dela. 2023an 10 garraiolari hil ziren lanean ari zirela.

Istripuaren nondik norakoak ikusirik (kamioiak su hartu du bazter babesa jo ostean), ezin da baztertu garraiolariei bereziki eragiten dien heriotza ez traumatikoa tartean egotea eta honek eragin izana jarraian gertatu den istripua. Modu batera edo bestera, sektoreko baldintza gero eta gogorragoak lan arrisku bilakatu dira eta horren eragina datuetan islatzen da. 2023ak 10 garraiolari hildako utzi zituen, 2022ak 9.

Oso prekarioak dira garraioaren sektoreko lan-baldintzak: lanaldi luzeak, estresa, presioak, garraioagatik ordaintzen duten prezio baxua, bizitza eta elikadura osasuntsua izateko zailtasunak, eta abar. Baina LABen argi diogu garraioaren sektorean gertatzen diren lan-istripu gehienak guztiz saihets daitezkeela, eta horretarako borondate politikoa baino ez dela behar, baita erakunde publiko eta enpresa guztien inplikazioa ere, garraiolarien lan-eskubideak bermatzeko eta errespetatzeko neurriak hartzeko.

Prekarietatearekin amaitu behar da. Patronalaren inpunitatearekin amaitu behar da. Erakundeek ezin dute beste aldera begiratzen jarraitu, bestela gertatutakoaren eta gertatuko denaren konplize izango dira. Lan istripu gehiagorik ez, ez garraioaren sektorean, ez beste inon.

Patronalak eduki egokirik aurkeztu ezean, EAEko Gizarte Ekimenetako ikastetxeetan beste hamar greba egun egingo ditugu urtarrilean eta otsailean

Patronalek bilerak deitu dituzte, baina proposamenik ez dute aurreratu sindikatuok aldez aurretik eskatu arren. Hiru urte dira hitzarmena iraungita dagoela. Guztira, hamalau bilera egin ditugu sindikatuok, aurrerapausorik gabe.

Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako langileek bederatzi greba egun egin dituzte jada, eta beste hamar greba egun gehiago dituzte deituta sektorean ordezkaritza duten LAB, ELA, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuek: urtarrilaren 17, 18, 23, 24 eta 25erako eta otsailaren 6, 7, 8, 19 eta 20rako.

Bada, greba dinamikak behartuta, bilerak deitu dituzte mahai negoziatzailean ordezkaritza duten Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek. Lehena urtarrilaren 10erako, asteazkenerako.

Sindikatuok hitzarmena berritzeko akordioa lortu nahi dugu, ikastetxeetako langileen baldintzekin lotuta baitago ikasleei eskaintzen zaien hezkuntzaren kalitatea. Horregatik, orain arte bezala, bilerara joango garela baieztatu diegu patronalei, eta eskatu diegu aldez aurretik helaraz dezatela aurkeztuko duten proposamena, edukiak aztertu eta negoziaketan ahalik eta gehien aurreratzeko. Izan ere, ez dugu onartuko edukirik gabeko proposamenik, are gutxiago desmobilizazioa sustatzea helburua bada.

EAEko Gizarte Ekimeneko hitzarmenak hiru urte daramatza iraungita, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek proposamenik eta edukirik gabeko bilerak deitu dituzte; bai grebak hasi aurreko hamahiru bileretan, bai greben bitartean, azaroaren 27rako deitutakoan.

Hori horrela, sindikatuok fede oneko negoziaketa eta proposamenak lehenbailehen egiteko eskaera egin diegu patronalei. Eusko Jaurlaritzari, bestetik, beharrezkoa izanez gero, gatazka bideratzeko esku har dezala eskatu diogu.

Edukirik mahaigaineratu ezean, urtarrilerako eta otsailerako deitutako greba egunekin aurrera egin beste biderik ez dugu izango. Era berean, ikastetxeetan sinadura bilketa bat abian jarriko dugu, hitzarmena berritzea posible egingo duten edukiak aurkeztearen alde.

Hain zuzen ere, aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIa bermatuko duten soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialei aurre egiteko planak ere jomugan ditugu sindikatuok.

Larunbatean Biboko kaleak bete eta giltza izateko dei egiten diegu langileei

Aurten 16:00etan abiatuko da Sarek deiturikko mobilizazioa Casilla plazatik. LABetik deialdiari atxikimendua erakutsi nahi diogu, eta langileak parte hartzera animatu euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea behingoz ahalbidetu dadila eskatzea xede duen mobilizazioan.

Dispertsioa bukatutzat eman ostean, aro berri honetan oraindik badago zer lortua preso, iheslari eta deportatuen giza eskubideei dagokienez. Horren isla da egungo 142 euskal preso politikoetatik 23k baino ez dutela hirugarren gradua. Horrenbestez, salbuespen politikak erabat baztertu eta etxerako atea irekitzeko ordua da.

Abenduan gainerako eragile sindikalekin batera eginiko mobilizazioetan adierazi bezala, LABek jarraituko du espetxe politika aldatzeko exijitzen eta aldarrikapen mezu horiek lantegiz lantegi lantzen.

Beste greba ziklo bat abiatu dugu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietan

Aste osoan zehar greban egongo gara, eta gaur, hasteko, elkarretaratze bana egin dugu Gurutzeta, Santiago eta Donostia ospitaleetan. Gehiegi luzatzen ari den gatazka honen aurrean, patronalari nahiz Osakidetzari behingoz blokeoarekin amai dezatela eta negoziaketari bide eman diezaiotela exijitzen diegu.

Osakidetzako garraio zerbitzuan azpikontratatutako langileok bi asteko grebari hasiera eman diogu gaur, LAB, ELA, LSB-USO, UGT, CCOO eta ESKk deituta EAEn.

Oraingo ziklo honetako lehenengo eguna arrakastatsua izan da beste behin ere, gehiegizko gutxieneko zerbitzuak gorabehera. Azken urteotan beharginek galduriko eros-ahalmena berreskuratzea premiazkoa da, eta baldintzak Osakidetzak zuzenean kontrataturiko lankideek dituztenekin parekatzea ere bai.

Bi urte baino gehiago eman ondoren negoziatzen saiatzen, patronalaren aldetik benetako borondaterik egon gabe, gure eskubideetan murrizketa gehiago ezarri nahian eta Eusko Jaurlaritzaren inmobilismoarekin, kalera itzuli behar dugu berriro ere gure eskubideen alde.

Aipatu bezala, aste osoan zehar aurrera jarraituko dugu grebarekin eta mobilizazioekin. Bada, ostiralean, hilak 12, EAEko grebalariok Bilbon bat egingo dugu, manifestazio bateratua abiatuko baita 11:00etan. Eta hurrengo astean ere ez gara geldirik egongo, grebekin, elkarretaratzeekin, manifestazioekin eta abarrekin jarraituko baitugu. Azkenengo greba egunei eta egindako aldarrikapenei entzungor egin diete, baina ez dugu atzera pausurik emango.

2024an lan istripuan hildako langileak

LAN ISTRIPUAN HILDAKO LANGILEAK:
2007 – 2008 – 2009 – 2010 – 2011 – 2012 – 2013 – 2014 – 2015 – 2016 – 20172018 – 2019 – 2020
2021202220232024

64

Araba: 4 | Bizkaia: 16 | Gipuzkoa: 18 | Nafarroa: 17 | Iparraldea: 0 | Kanpoan: 9

Prekaritateak eraildako 64. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/12/30ZornotzaI.P.C., 41 urteko langileaForest Trafic, SLKarga gainera erorita

Prekaritateak eraildako 63. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/12/21SanturtziV.S., 65 urteko langileaStinnes Zephir itsasontziaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 62. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/12/19LaudioJ.P.I.A., 60 urteko langileaTRANSMELECEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 61. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/12/09LarrabetzuC.G., 57 urteko langileaKamioi istripuan

Prekaritateak eraildako 60. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/11/18MuskizJ.A.A.SIEMSA, Petronorren findegian lanean ari zelaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 59. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/11/11IrunJ.R.M.M., 56 urteko langileaTransportes Etxetrans 2000 SLEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 58. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/11/09BilboG.V.M., 55 urteko langileaAutonomoa, Cafe Bar La Parada de Bilbaon ari zen lanean, kristalak garbitzenAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 57. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/11/08AmurrioA.S.O., 57 urteko langileaConstrucciones Zamalloa S.L.ko langilea, Tubacex taldeko Aceralava lantegian ari zena laneanEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 56. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/10/25Zornotza59 urteko R.I.U.Compresores Dana-Air-eko langilea, Maderas Etxeari lantegian ari zena laneanAltueratik erorita (urriaren 15ean izan zuen istripua)

Prekaritateak eraildako 55. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/10/24Abanto-ZierbenaL.M.B.A., 52 urteko langileaViuda de Sainz S.L.Kolpe baten ondorioz (urriaren 17an izan zuen istripua)

Prekaritateak eraildako 54. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/10/18Lizarra56 urteko langileaLamaison-eko langilea. Agralco-n (Lizarrako Alkoholategian) ari zen laneanEztanda baten ondorioz

Prekaritateak eraildako 53. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/10/15LoiuM.L.H., 47 urteko langileaAmiantec 3000 SLAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 52. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/10/15Leoz28 urteko langileaNet ZeroAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 51. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/10/07FunesH.H., 29 urteko langileaBenid Food (Elaborados Naturales de la Ribers del Ebro)Bezperan makina batek harrapatua

Prekaritateak eraildako 50. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/10/04Miranda de EbroA.A.A.TalgoIn itinere (irailaren 20an izan zuen istripua)

Prekaritateak eraildako 49. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/09/30BilboC.F.M.D., 63 urteko langileaCorral Agüero aseguruakEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 48. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/09/26LodosaGarraiolariaKamioi istripuan

Prekaritateak eraildako 47. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/09/16Irunberri42 urteko langileaeraikuntza enpresaAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 46. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/09/13PasaiaJ.M.B.P., 51 urteko langileaBerlan Berritze lanakEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 45. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/08/31Arbizu55 urteko I.D.J.A.Proyectos y construcciones LazkenEz traumatikoa eta honen eraginez aldamiotik erorita

Prekaritateak eraildako 44. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/08/29AmezketaP.R.C., 30 urteko langileaIbarra Argi Lanak-eko langile azpikontratatua, Aralar paper lantegian ari zena laneanMakina batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 43. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/08/25Dakar inguruko uretan (Senegalen)P.M.S.PEVASAEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 42. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/08/22AtaunB.L.S., 61 urteko langileaZuhaitza gainera erorita

Prekaritateak eraildako 41. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/08/14IurretaD.S.Gestion Forestal Friasek Trabajos Forestales Arratia azpikontratatuta eta azken honek, autonomo bezala azpikontratatuaBuruan kolpe bat hartuta, adar bat gainera erorita

Prekaritateak eraildako 40. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/08/05BerangoJ.M.E.E., 63 urteko langileaDos Campos, Bion Técnicas y Aplicaciones Constructivas,
SL enpresak azpikontratatuta
Zama buru gainean erorita

Prekaritateak eraildako 39. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/07/30AmezketaI.A.A., 52 urteko langileaNekazariaTraktorea iraulita

Prekaritateak eraildako 38. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/07/19IruñeaI.U.FCCKamioitik erorita

Prekaritateak eraildako 37. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/07/11AizarnazabalS.H.D., 52 urteko langileaHettich IberiaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 36. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/07/09NafarroaI.M.N.Nordex IbericaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 35. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/07/07Itsasoan, Kantabria (Espainia) parean56 urteko arrantzaleaHunekin aski itsasontziaItsas istripua

Prekaritateak eraildako 34. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/06/30Bergara67 urteko langileaLizarrako gaiteroakEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 33. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/06/26EtzegarateS.G.B. 44 urte.  AutonomoaPatatas GastaminzaIn mision

Prekaritateak eraildako 32. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/6/21UrnietaO.M.G., 60 urteko langileaBiharko Gipuzkoa S.LEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 31. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/06/03AtarrabiaB.A.J.J., 60 urteko langileaEtxe baten eraberritzean lanean ari zen langile autonomoaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 30. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/05/27SestaoD.A.P.O., 29 urteko langileaAutonomoa, Sirkus enpresarako lanean, azken hau Leroy Merlinek azpikontratatutaEgun batzuk lehenago izandako istripuak eragindako zaurien ondorioz, iturgintza lanetan zebilela leihotik erorita

Prekaritateak eraildako 29. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/05/27BergaraU.A.G., 51 urteko langileaEmbalan3Kamioia kargatzen ari zela zama gainera erorita

Prekaritateak eraildako 28. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/05/17OreretaJ.M.Z.O., 61 urteko langileaIn itinere (motoz)

Prekaritateak eraildako 27. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/5/13Ejea de los Caballeros, Zaragoza (Espainiako Estatua)A.L., 51 urteko Lizarrako langileaCerio EnsiladosKamioia iraulita

Prekaritateak eraildako 26. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/04/29ArtzentalesM.A.A., 22 urteko langileaForestal Bejarano e Hijo SLZuhaitza gainera erorita

Prekaritateak eraildako 25. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/04/22Arre58 urteko langileaGarraiolariaErrepideko istripua lanean ari zela

Prekaritateak eraildako 24. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/04/17DonostiaY.U.G., 52 urteko langileaPescados AkamarIn itinere (motoz)

Prekaritateak eraildako 23. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/04/14GasteizA.A.C., 54 urteko langileaAutonomoaGaraje baten garbiketan, makinak harrapatuta

Prekaritateak eraildako 22. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/04/14Lleida (Katalunia)R.T., 59 urteko langile nafarraBelgikako garraio enpresaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 21. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/04/10Caceres50 urteko langileaAñuri OiconEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 20. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/04/09Arrasate25 urteko langileaOrixol GarraioakMartxoaren 16an izan zuen istripuaren ondorioz. Zama gainera erori zitzaion

Prekaritateak eraildako 19. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/03/12HuescaG.I., 46 urteko langileaTransportes AvycerKamioiaren bolketea manipulatzean harrapaturik

Prekaritateak eraildako 18. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/02/27TuteraA.O.J.A., 57 urteko langileaRenfeEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 17. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/02/26ArrasateR.M.P., 54 urteko langileaProyectos y obras Garci S.L.Altueratik erorita, igogailu baten kutxatilara

Prekaritateak eraildako 16. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/02/19ItsasondoOtsailaren 5ean izan zuen kamioi-istripuaren ondorioz

Prekaritateak eraildako 15. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/02/15OlaztiI.R.I., 32 urteCementos PortlandGainera erori zaion materialak zapalduta

Prekaritateak eraildako 14. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/02/13DurangoH.A.B.D.R., 47 urteko langileaPorto CubiertasAltueratik erorita, teilatu batetik

Prekaritateak eraildako 13. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/1/26AstigarragaA.S.C.G., 59 urteko langileaGipuzkoako Foru Aldundiaren errepide mantenuaEz traumatikoa

Prekaritateak eraildako 12. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/26PasaiaI.G.I., 47 urteko langileaPasaiako portuaKamioi batek harrapatuta

Prekaritateak eraildako 11. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/26TuteraH.Z., 36 urteko langileaNekazariaIn mision, pista batean

Prekaritateak eraildako 10. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/24Rubía (Ourense)Voith HydroMakinak harrapatuta

Prekaritateak eraildako 9. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/19Urizaharra53 urteko langileaOfitas del Cerro de SantutisMakinak harrapatuta

Prekaritateak eraildako 8. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/1/18ErrenteriaJ.C.A.G., 48 urteko langileaProtec-lan, S.L.Altueratik erorita

Prekaritateak eraildako 7. langilea
DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/17CadreitaGarraiolariaIbilgailu astunen arteko talka

Prekaritateak eraildako 6. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/16FunesD.J.P., 41 urteko langileaIndustrias BardiIn itinere

Prekaritateak eraildako 5. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/15Arribe (Araiz)W.A.C., 44 urteko langileaEraikuntzaAltueratik erorita

Prekaritateak eraildako 4. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/10FunesA.K., 44 urteko langileaNekazaritza lursail bateanIn mision

Prekaritateak eraildako 3. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/09TrapagaranK.R.P., 29 urteko langileaIveco BomloyLantegiko atea gainera erorita

Prekaritateak eraildako 2. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/09SanturtziA.M.C., 54 urteko langileaCisternas de Alsasua, S.L.Bide bazterra jo eta kamioiak su hartuta

Prekaritateak eraildako 1. langilea

DataLekuaLangileaLantokiaZergatia
2024/01/06Osera de Ebro (Zaragoza)P.M.U.Transportes GoitiaKamioi istripua

Mobilizazioa egin dugu Olaberrian, LIDLek kaleratutako langile bati elkartasuna adierazteko

LIDL enpresak Olaberriko dendako langile bat kaleratu du. Kaleratze hau, abenduaren 7 eta 9an langileek aurrera eraman zuten grebaren ondorio gisa kokatzen dugu. Onartezina da hartu duten erabakia, mendekuan oinarritua izan delako eta langileok greba egiteko dugun eskubidea urratzen duelako. Elkartasun osoa adierazi nahi diogu langileari eta horretarako, elkarretaratzea egin dugu Olaberriako saltokiaren aurrean.

Amazoneko furgoneten irteera blokeatu dugu Sestaon, hitzarmen propioaren aldeko greben azken egunean

Hitzarmen propioaren aldeko borrokaldian murgilduta daude Amazonek Trapagaranen duen lan-zentroko langileak. Gaur eman diote amaiera bost egunetako greba zikloari, abenduaren 17, 18 eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egin baita greba, banaketa enpresako furgonetek erabiltzen duten eta Sestaon kokatuta dagoen aparkaleku baten ekintza eginez. Amazonentzat lanean ari diren ibilgailuen irteera 45 minutuz blokeatu dute, eserialdi bat eginez.

Aipatu furgonetak azpikontratutako langileek erabiltzen dituzte, eta hauek Amazoneko langileak izatea ere izan da grebaren aldarrikapenetako bat.

Greba egunak arrakastatsuak izan dira eta Amazonek 15 hilabetez negoziazioari ezarritako blokeoari bere furgonetak blokeatuz erantzun diote langileek.

LABek Amazoneko langileen erantzuna txalotu nahi du, orain arteko lana ikaragarria izan baita eta bere fruituak eman dituelako, grebaren eraginkortasuna agerian utziz. Enpresak negoziaketarekiko hartzen duen jarreraren arabera erabakiko ditu hurrengo pausuak.