Egunotan garraio sektoreari lotutako bi langile hil direla salatzen dugu
Bata Erandion (Bizkaia) hil zen asteburuan, istripu ez-traumatikoaren ondorioz; bestea, berriz, atzo, asteartea, Pitillas (Nafarroa) inguruan, kamioia gidatzen ari zela. Hildako pertsona horien gertukoei eta lankideei samina adierazi eta sektore horri bereziki eragiten dioten arriskuen aurrean prebentzio neurri eraginkorrak exijitu ditugu.
Gipuzkoako transitarioen hitzarmena sinatzea #LortuDugu
2018az geroztik Gipuzkoako Transitarioak, aduana guneetan salgaien nazioarteko garraioan dabiltzan langileok, hitzarmenik gabe egon dira. Lau urtez luzatu den negoziazioaren ondoren, pasa den martxoaren...
Amazonek lanaldi partzialeko langileak diskriminatzen ditu
Amazonek lanaldi partzialerako kontratatuta dauden langileak baztertzen ditu. Lanaldi osoan lan egiten duenari 22 laneguneko oporraldia ematen dio, eta lanaldi partzialean ari denari 18 laneguneko oporraldia.
Amazonen aurkako salaketa, greba eskubidea urratzeagatik
Zuzendaritzak sistematikoki urratu zituen askatasun sindikalerako eta grebarako eskubidea abenduaren 22 eta 23an.
Amazonek Ertzaintza erabili du langileak erreprimitzeko, LABek deitutako laugarren greba egunean
Ertzaintzak erabat
neurriz kanpo kargatu du porrak erabiliz eta 3 grebalari zauritu ditu.
Amazoneko langileek bat egin dute greba egunarekin
Amazoneko langileek bat egin dute greba egunarekin. Langileen babesa erabatekoa izan da, langileen %100ek greba egin dute, aginte-lerroak bakarrik sartu dira lanean.
Nafarroako Lan Arloko Epaitegiak onartu egin du Glovoren aurka Gizarte Segurantzak...
LAB sindikatua pozik dago jasotako epaiagatik, Auzitegi Gorenaren doktrinarekin jarraitzen baitu, kasu honetan aplikatuz.
Hauteskunde sindikalak irabazi ditugu Amazonen
Aste honetan egin dira hauteskunde sindikal partzialak Trapagarango Amazonen, eta LABek orain arte zuen nagusitasuna berretsi du, 3 delegatutik 5era pasatuz eta gehiengo absolutuari eutsiz.
Trapagarango Amazonen sindikatuak deitutako lehen lanuztea arrakastatsua izan da
Lau orduko lanuztea egin dugu, enpresari eskatzeko lan baldintza duinak bermatuko dituen zentroko hitzarmen bat negoziatzera esertzeko.