Jundizko Mercadonako langileak lan baldintza duinak aldarrikatzen ari dira
Enpresaren bloke logistikoaren atean kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian, eta iluntzean beste bat egingo dute, 21:00etatik 23:00etara.
Martxoaren 26an mobilizatuko dira Bizkaiko merkataritzako langileak, denbora librearen balioa azpimarratzeko
Gaur egin da Bizkaiko merkataritzako lan hitzarmena negoziatzeko 28. bilera. Bileraren aurretik, mobilizazioa egin dugu Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluan, larru eta oinetakoen, ehungintzakoaren eta merkataritza orokorreko sektoreetan hitzarmen duina aldarrikatzeko. Ia 11.000 langile ari dira lanean hiru sektore hauetan, 2014tik hona ez da lan hitzarmenik berritu eta 2019an hasi genituen negoziazioak. Akordiorik gabe amaitu da gaurko bilera, eta ondorioz, mobilizazioak iragarri ditugu.
Bizkaiko merkataritzako langileek greba egin dute, hitzarmen duin baten defentsan
Hilabete honetarako deitutako bi greba egunetatik lehena egin dugu, %75 eta %80 arteko jarraipenarekin; hain zuzen ere, larrua eta oinetakoen merkataritza, ehun-merkataritza eta merkataritza orokorreko sektoreetan gauzatu dugu, langileek ez baitituzte hitzarmenak berritu 2007, 2014 eta 2018tik, hurrenez hurren.
‘Jaiegunetan denok jai’ aldarrikapena eraman dugu Nafarroako Merkataritza Kontseilura
Gogor salatu nahi dugu Nafarroako Gobernuaren jarrera, merkataritzako langileen baldintzak ez ikusteko itsuarena egiten baitu, baina, aldi berean, 10 jaiegunetan irekitzeko arauak sinatzeko zalantzak jartzen ez dituelako.
Grebara deitu ditugu Bizkaiko merkataritzan, azaroaren 4 eta 25erako
Larrua eta oinetakoen merkataritzako, ehun-merkataritzako eta merkataritza orokorreko langileek ez dituzte euren hitzarmenak berritu 2007, 2014 eta 2018tik, hurrenez hurren.
Asko dago negoziazioan aurrera egiteko Bizkaiko merkataritzan
Hiru hilabetez ostiralero mobilizatu eta gero, apirilaren 29an, maiatzaren 6 eta 13an eta ekainaren 9, 10, 23 eta 24an, zazpi greba egun arrakastatsu egin ditugu.
Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritzako langileek greba egin dute, lan hitzarmen duinen...
Bizkaitarren kasuan, aurreko asteetako protestei eman diete jarraipena, eta merkataritza orokorra, ehun merkataritza eta larru-merkataritza eta oinetako dendei eragin die grebak. Gipuzkoarrei dagokienez, ehun-merkataritza sektorean egin dute greba.
Greba egunera deitu dugu ekainaren 23rako, Gipuzkoako ehungintza merkataritzan
Premiazkoa da lan-baldintzak hobetuko dituen eta kalitatezko enpleguaren bermea jasoko duen hitzarmen bat.
Bizkaiko garbiketako eta merkataritzako grebalariek CEBEK-en egoitzara eraman dituzte euren aldarriak
Garbiketako langileek paper zatiz bete dute patronalaren egoitza ataria, eta, ondoren, merkataritzako langileekin batera, kanpaldia egin dute, hitzarmen duin baten defentsan.