LABeko hiru militante Ospitaletako sukalde berriak eraikitzen ari diren gunearen sarreran kateatu dira, dozenaka langilek euren ekintza babesten zuten bitartean. Jakina denez, sukaldeak pribatizatu dituzte eta Banco Santanderrekin harremana duen catering enpresa bati eman dizkiote. Sukaldeen pribatizazioa, Opus Dei eta interes pribatuen mesedetan UPN burutzen ari den osasun sistema publikoaren suntsiketaren beste atala baino ez da.
«Herrira noa! » mobiLIPDUBzioa Durangon
Herrirak herri mugimenduak LIPDUB herritar eta parte hartzailea egingo du datorren abenduaren 8an Durangon euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko. Eguerdiko 15:00etan emango zaio hasiera Landakon eta LABeko kideei arratsaldeko 16:00etan Durangoko Artekalearen 41. zenbakira laneko arropak jantzita joateko deialdia egin dute.
LABek armada sionista Gazan burutzen ari den sarraski berriari bukaera eman diezaioten exijitzen du
LAB-ek armada sionista israeldarra Gazan, Palestina okupatuko alde horretako populazio zibilaren aurka, burutzen ari den sarraski berria salatzen du.
Marcha en defensa de los puestos de trabajo
Los y las trabajadoras de Guardian Llodio, en huelga indefinida, llevarán a cabo una marchar en defensa de los puestos de trabajo y por un convenio justo. La marcha comenzará en Laudio y terminará en Bilbo, donde realizarán una manifestación a la 13:00 del mediodía de hoy.
Bat egin dezagun Euskal Herrian bizi garenok, euskal instituzioek behingoz etxebizitza eskubide errealearen alde egin dezaten
PPren Gobernua marra gorri guztiak gainditzen ari da eskubide sozialak eta pertsonen duintasuna zanpatzeko orduan. Azken froga dugu iragarri berri den neurria: egoitza baimena lortzeko aukera ematea etxebizitza bat erosiz gero.
Santi Brouard eta Josu Muguruzari omenaldia
Gaur azaroak 20, 28 eta 23 beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza burkideak hil zituztenetik. Balio emozional, sinboliko zein politikoz beteriko data honetan, urtero moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omendu dituzte Bilbon. LAB sindikatuko ordezkaritza bat bertan egon da.
Lan duin eta eskubide sozialen alde, Euskal Herria Martxan!
Euskal gehiengo sindikalak eta eragile sozial ezberdinek gaurdaino lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsan egindako lanari segida emanez, azaroaren 26tik 30era Euskal Herritik zehar ekimen ezberdinak burutuko dituztela iragarri dute prentsaurrean. Dinamika hone baitan, herrialde mailako manifestazioak burutuko dituzte; 28an Iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Gu ere azaroaren 25ean kalean egongo gara emakumeonganako indarkeriaren aurka!
Datorren igandean, azaroaren 25ean, LABeko afiliatu eta delegatuoi Euskal herriko mugimendu feministak deitzen dituen mobilizazioetan parte hartzeko deia egin nahi dizuegu, emakumeonganako indarkeria egoerak salatu, borrokatu eta garaitzeko bidean.
Azaroaren 25eko Deialdiak
Azaroaren 25arekin konpromezua hartu duten langileen argazkiak
“La larga marcha de las mujeres por su efectiva integración en el mercado laboral” hitzaldia Basaurin azaroaren 20an
LABeko Emakume heldu eta pentsiodunek emakumeek lan merkatuan integratze efektiborako borroka hizpide izango duen ekimena antolatu du azaroaren 20rako.

