2026-10-06
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaSaltoki Handietako EAEko Hitzarmenaren aldeko mobilizazioak

Saltoki Handietako EAEko Hitzarmenaren aldeko mobilizazioak

Egunotan Saltoki Handietako hitzarmen estatalaren hitzarmenaren negoziazioa burutzen ari da eta ANGEDek urteetan zehar langileek bereganatutako eskubideak kentzen dizkien plataforma aurkeztu du. Guzi hau salatzeko eta EAEko hizarmenaren alde, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek elkarretaratzeak egingo dituzte Barakaldoko IKEAn eta Oiartzungo Carrefourren aurrean.

UGT, CCOO eta LAB sindikatuen irakurketa

SALTOKI HANDIAK: MURRIZKETEI EZ!!

«Saltoki Handietako hitzarmen estatalaren hitzarmenaren negoziazioa burutzen ari da. Ez du inporta 2012an hitzarmen hau aplikatzen duten enpresek mozkin garrantzitsuak izateak, zeren eta krisia izan dute aitzaki guri eskubideak kendu eta soldata murrizteko.

ANGEDek urteetan zehar langileok bereganatutako eskubideak kentzen dizkigun plataforma aurkeztu du.

Berriro ere Madriletik soilik inposizioak eta eskubide urraketak datozkigu. Oraingoan ez da Rajoy, baizik eta Patronala. Hitzarmen estatal hau eskubideak murrizten ditu, lan baldintzen gizatasuna kenduz eta are gehiago okertzeko asmoarekin, hauek bezalako erasoekin:

-Urteko lanaldiaren igoera, 1770tik 1826 orduetara igaroz.
-Aparteko paga baten zenbatekoaren murrizketa=urteko soldataren %6ko murrizketa.
-Hileko lan egutegiak, aldaketa jasan ahalko direlarik.
-Familia eta lana bateragarri izateko ezintasuna.
-Ez dira oporraldi itxirik egongo eta oporren poltsa desagertu egiten da.
-Ordaindutako baimenak maila onartezinetan murriztuak.
-Aintzinatasunaren izoztea eta etorkizunera begira honen desagerpena.

Guk gure eskubideen aldeko borrokan jarraituko dugu. Ez gaude inposizioak onartzeko prest, iada baditugun eskubideak defendatzen jarraituko dugu. Gaur inoiz baino gehiago langile klasearen duintasuna protagonista izango den agertoki berria bultzatu behar dugu. Bada ordua dagokiguna bereganatzeko.

Saltoki handietako euskal langileok gure eskubideen jabe izan nahi dugu. Ez dugu onartuko Saltoki Handietako patronala sektoreko langileon kontura aberasten jarraitu dadin.

Iada ez dago aitzakirik! Langile guztien batasunetik aurre egingo diegu eta entzun beharko gaituzte. Euskal langileok hitza eta erabakia izan behar dugu. Gure eskubideak bermatuko dituen marko propioa lortuko dugu.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.

Gernika-Palestinak hilaren 8rako deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Elkarretaratzeak egingo dira ostegun honetan Euskal Herriko udaletxeetan, 19:00etan. LABek bat egingo du mobilizazio horiekin eta dei egiten du, munduko herrien eta langileen aurka ari den inperialismoaren aurrean, elkartasun internazionalista areagotzera.

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.