2024-04-26
HomeZerbitzu PublikoakJustiziaDenontzako kalitatezko juztizia eta luzapenik gabeko zerbitzu eraginkorraren aldeko manifestazioa bihar Bilbon

Denontzako kalitatezko juztizia eta luzapenik gabeko zerbitzu eraginkorraren aldeko manifestazioa bihar Bilbon

EAEko Justiziako langile eta sindikatuek (CCOO, ELA, LAB, CSIF, UGT eta CGT), Justizia Ministerioak hartu dituen neurrien aurka daudela adierazi eta neurri hauek justizia zerbitzu publikoari eta herritar guztientzat berdintasunezko baldintzetan auzietara jotzeko eskubideari eraso zuzena egiten diela salatu dute. Bihar, urtarrilak 31, manifestazioa egingo dute Bilbon arratsaldeko 16:30etan Moyua Plazatik hasita.

CCOO, ELA, LAB, CSIF, UGT eta CGT sindikatuen irakurketa

DENONTZAKO JUSTIZIA KALITATEZKO ETA LUZAPENIK GABEKO ZERBITZU ERAGINKORRAREN ALDE

«EAEko Justiziako langileok eta arlo honetako sindikatu guztiek (CCOO, ELA, LAB, CSIF, UGT eta CGT), Justizia Ministerioak hartu dituen neurrien aurka gaudela adierazi nahi dugu, eraso zuzena egiten dielako: justizia zerbitzu publikoari; herritar guztientzat berdintasunezko baldintzetan auzietara jotzeko eskubideari; babes judizial eragingarria delako kontzeptuan gauzatzen den denontzako justiziari; horrezaz gain, inposizioan oinarrituriko eragozpena direlako gure erakundeek euren erabakiak har ditzaten.

Ildo horretan:

1. 10/2012 Legearen (Tasen Legea) aurka gaude tasa judizialak ordaintzeko ahalmena duen gizarte zatiarentzat bakarrik eratzen duelako, gizartearen parte handiena – langabetuak, langileak, pentsiodunak…- euren interesak defendatzeko auzietara jotzeko aukerarik gabe uzten duela, tasak ordaindu ezinean.

2. Justizia Administrazioak bankuak babesten dituela salatzen dugu; hain zuzen, haien demanden bitartez milaka herritar etxebizitzaren eskubide oinarrizkoaz gabetzen dituzten bankuak.

3. Justizia Ministerioak Justizia Administrazioa erreformatzeko lege-proiektuak eratzerakoan eta izapidetzerakoan erabiltzen dituen obskurantismoa eta despotismoa ere salatzen ditugu, Justizia Administrazio zerbitzu publikoari egunez egun eusten dioten langileen ordezkariekiko eta profesionalen kidegoekiko negoziazioa erdeinatuz.

4. Justizia Ministerioak proposaturiko Erregistro Zibilaren pribatizazioari aurre egiten diogu, egun ezinbesteko zerbitzu publikoa izanik, Justizia Administrazioko enplegatuek dohainik eskaintzen dituzten zerbitzuak ordaintzera behartuko lituzkelako herritarrak; eta, gauzatzekotan, erregistratzaileei eta notarioei irabazi ederrak ekarriko lizkiekelako.

Horregatik, langile eta herritar orori dei egiten diogu, Bilbon, datorren urtarrilaren 31n, arratsaldeko 16:30-etan manifestazioan parte hartzeko (Moyua Plazatik irtengo da). Ekitaldi horretan Gobernu-azpiordezkaritzan utziko ditugu auzitegi guztietan jasotako sinadurak aipatutako neurrien aurka.

Mobilizazio honekin nahi dugu:

Justizia Ministerioaren murrizketa guztiak atzera egitea, Erregistro zibilen pribatizazioarekin hasita, Justizia Zerbitzu Publikoaren zati bat negozio bihurtu nahi baitute eta Tasen legearekin amaituta, Justizia Administrazioa zerbitzu publiko gisa bermatzeko, hau da, herritar guztientzako doako eta kalitatezko zerbitzua izateko.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.