2025-01-16
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaInoiz ez da izan proiektu faraonikoetarako garaia

Inoiz ez da izan proiektu faraonikoetarako garaia

Oraindik Lemoizen inposatu nahi ziguten eta herritarrok arduratsu geratu genuen zentral nuklearra ordaintzen ari garenean, AHTa bezalako makroproiektu antisozial eta kaltegarriak inposatu nahi dizkigute, besteak beste, zerbitzu publikoen kalitatea kaltetzea dakarten azpiegiturak, ekosistema eta bioanistasunarentzat ere guztiz kaltegarriak direnak.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailetik egindako adierazpenen harira, behintzat langileon eta herri sektore zabalen oposizioa izan duen Pasaiako kanpo portuaren proiektua aparkatzeak pozten gaitu, eta LABetik dei egiten diogu Jaurlaritzari, gauza bera egin dezan aipatu abiadura handiko trenarekin edo eraiki nahi duen errauskailuarekin.

Ana Oregi Ingurumen Sailburuak eta Eusko Jaurlaritzak, obra faraonikoetarako garaia ez dela esan arren, AHTaren proiektu faraonikoari eutsi egiten diote, herritarron kontura, baina herritarrok informatu gabe eta jendartean eztabaida eta (are gutxiago) kontsentsua sustatu gabe, aurrera egin nahi dute abiadura handiko trenarekin. LABek argi eta garbi esan du beti eta horrela aldarrikatuko du, inoiz ez dela horrelako obra faraonikoetarako sasoia, ez lehen eta ez orain. Gehiago diogu, porlanaren logikan kokatzen diren proiektu espekulatiboek eragin dute eta sakonduko dute bizi dugun krisialdi ekonomikoa.

Halakoak eraikitzeak lanpostuak sortuko dituela diote aho betean iritzi publikoa engainatu nahian, eta ez da horrela, guztiz kontrakoa, obra hauek ez diote langile klaseari inongo onurarik ekartzen, honetan inbertitzen bada, ez baita inbertituko herritarrontzat guztiz beharrezkoak diren oinarrizko beharrizanetan. Eta eliteko garraiobide hauek ez daude guretzat diseinatuak, herritarrok, langileok, geure beharrizanei erantzuteko bestelako garraio sare publiko, propio eta hurbilekoa behar dugu.

Proiektu faraonikoetan sortzen diren epe laburreko eta kalitate eskaseko lanpostuek miseria eta lan istripuak besterik ez dakartzate. Lanpostuak sortzeko modua beste bat da: AHTaren proiektua berehala geratu, enpresa jakin batzuen negozioa geratu eta murrizketan jasaten ari diren arloetan inbertitu, sektore publikoan, zuzen ordaindutako lanpostuak sortuz, lanpostu kualifikatuak eta iraunkorrak. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

SDA Factory-ko enpresa-batzordeak mobilizazioei ekingo die lanpostuen eta proiektu industrialaren defentsan

Zuzendaritzak enpresa likidatzeko asmoa duela berretsi ondoren, programatutako deslokalizazio baten aurrean gaudela salatu nahi du. Urtarrilaren 17an, 12:00etan, mobilizazioa egingo dute Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
00:01:45

Palestinako genozidioarekin negoziorik ez egiteko eskatu diogu patronalari

Sindikatuko 100 kidek Santurtziko Portuko sarrera blokeatu dute, eserialdia eginez. Ekimen honekin Palestinari elkartasuna erakutsi eta jasaten ari den genozidioa salatu dugu.

Nafarroako irakaskuntza publikoko urtarrilaren 30eko greba erregistratu dugu

Hezkuntza Departamentuak jarrera guztiz itxiarekin jarraitzen du, eta horren aurrean, egiazko negoziazioa egon dadin, gure indar osoa mahai gainean jartzeko prest gaudela erakutsiko dugu.