INASAko langile ohien ordezkaritza batek, LABeko Sakanako arduradun Gaizka Uharterekin batera, gutun bana erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan eta Gobernuan, INASA berriro martxan jartzearren premiaz eragin dezaten. Bihar manifestazioa egingo da Irurtzunen, 12:00etan INASAko lantegitik, eskari honi babesa emateko.
Gaur, ekainak 28, eta uztailaren 4ean mobilizazioak sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan
Azken lan erreformak gure hitzarmenak bete-betean erasotu ditu. Eraso honetatik babesteko, estrategia integrala beharrezkoa dugu: negoziazio eremu guztiak kontuan hartzen dituen, gutxieneko edukiak bermatzen dituen eta mobilizazioan oinarritzen den estrategia, alegia. Horixe da gure hitzarmenak eta, hortaz, gure lan baldintzak, gure enplegua eta gure etorkizuna defendatzeko modu bakarra.
Hori dela eta, langileei dei egiten diegu bat egin dezaten gaur, ekainak 28, Bilbon burutuko den manifestazio zaratatsuarekin eta uztailaren 4ko lau ordutako lanuzte eta hiriburuetan burutuko diren mobilizazioekin.
La marcha a Gasteiz de la plantilla de Alfus e Incoesa finaliza exigiendo la implicaci贸n de las instituciones frente al Parlamento Vasco
Coincidiendo con la ultima sesión plenaria antes de verano, la marcha a pie emprendida por las y los trabajadores de Alfus FCC Ambito e Incoersa finalizá frente al parlamento, con una concentración en la que de nuevo han exigido la implicación de las instituciones vascas.
LAB aplaude la iniciativa parlamentaria de la oposici贸n del Gobierno de Navarra y llama a movilizarse el proximo 4 de julio
LAB hace un llamamiento a los trabajadores y trabajadoras de las empresas públicas, así como a los trabajadores de la administración y sociedad en general, para que participen en la manifestación unitaria convocada por los comités de las empresas públicas que se celebrará el 4 de julio a las 17:00 de la tarde en Iruñea en "defensa del empleo y para garantizar los servicios que prestan las empresas públicas en la Comunidad foral".
Negoziazio Kolektiboaren defentsa Gasteizko Legebiltzarrera eraman du LAB sindikatuak
LABek Negozio Kolektiboaren aldeko euskal esparrua defendatzen duen adierazpen instituzionala aurkeztu zuen atzo Gasteizko Legebiltzarrean. Besteak beste, LABeko negoziazio kolektiboko eta ekintza sindikaleko idazkari Garbiñe Aranburuk talde parlamentariei hitzarmenen negoziazioak desblokeatzearen aldeko jarrera har dezatela eskatu zien. Adierazpena EH Bilduk bakarrik onartu zuen.
LABek Euskal Osasun ereduari buruzko alternatiba aurkeztu du
Gaur egun, zerbitzu publikoak murrizketa eta atzeraldi handiak jasaten ari diren honetan, eta geure osasun sistema garatu ahal izateko gaitasun politikorik eta arautzailerik izango ez dugun bitartean, hots, burujabetza ekonomiko eta sozialik ez daukagun artean, ezinbestekotzat jotzen du LABek osasun gaiari lotutako politika eraginkorrak zehaztea. Sistema sanitarioaren suntsipena gerarazteko beharrezko deritzon 15 premiazko neurria aurkeztu ditu.
LABek sektore eta enpresetako hitzarmenak aldarrikatu ditu Donostiako Kontxako hondartzan
Bulego eta despatxuetako langileen manifestazioa Bilbon hitzarmenaren defentsan
ELA, COOO, UGT eta LAB sindikatuek Bizkaiko Bulego eta Despatxuetako hitzarmenaren aldeko manifestazioa deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etarako Bilbon. Sindikatuek patronalaren asmo bakarra langileei dirua kentzea dela salatu eta gure eskubideak borrokaren bidetik bakarrik babestu ditzakegula aldarrikatu dute.

