Euskal Gizarte Segurantza sortzeko urratsak eskatu dizkiegu euskal alderdiei

Igor Arroyo: “Euskal langileon pentsioak eta prestazioak Madril eta Parisen erabakien menpe dauden bitartean, arriskupean egongo dira”.

Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko

Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.

Bat egiten dugu pentsiodunen mugimenduak Bruselara egindako martxarekin

Pentsionistak Enplegu eta Politiko Sozialetako Komisioarekin eta hainbat europarlamentarirekin bilduko dira, Euskal Herriko kaleetan astero astero presente dauden aldarrikapenak Europara eramateko helburuarekin.

Pentsio sistema publikoa ahulduko duen erreformaren parte dira iragarritako neurriak, eta...

Delako Elkarrizketa Sozialaren bidez Madrilen adostutakoak ez dira euskal langileok eta pentsionisten mugimenduak urteotan aldarrikatzen ditugun neurriak eta kalean tamainako erantzuna emateko beharrizana geroz eta handiagoa da.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak dei egin du pentsiodunen mugimenduak deitutako...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok bat egin dugu larunbatean, maiatzak 29, pentsio duinen defentsan Hego Euskal Herrian egingo diren mobilizazioekin.

Pentsiodunen mugimenduak larunbaterako deitutako mobilizazioetarako deia egin dugu, pentsio duinen defentsan

Maiatzaren 29an, kalean izango gara, murrizketarik gabeko pentsioen alde. Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira manifestazioak: Gasteizen (17:00, Artium), Donostian (17:00, Alderdi Eder), Iruñean (18:00, Baluarte) eta Bilbon (18:00, Jesusen Bihotza). Eibarren (12:00, Untzaga plazan), Ondarroan (12:30, Zaldupe) eta Altsasun ere (18:30, Foru plaza) deituta daude mobilizazioak.

Garbiñe Aranburu: “Langile guztioi dagokigu pentsio publiko duinen alde borrokatzea”

Euskal gehiengo sindikaletik pentsio publikoen defentsan mobilizatu gara Bilbon eta Iruñean, Espainiako Gobernuaren delegaritzen aurrean. LABeko idazkari nagusiak hartu du hitza Bizkaiko hiriburuko elkarretaratzean, eta larunbaterako pentsiodunen mugimenduak deitutako mobilizazioekin bat egiten dugula jakinarazi du.

Guztiz publikoa, unibertsala, doakoa, kalitatezkoa eta kudeaketa zuzenekoa izango den zaintza...

LAB Sindikatutik gure atxikimendua adierazi nahi diogu bihar, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuko den eta Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak eta BABESTU elkarteak antolatu duten mobilizazioari. Berriro ere balioa eman nahi diogu bi mugimenduek egiten duten interbentzio soziopolitikoa; antolakuntzan eta mobilizazioan dago gakoa.

Pentsioen sistema propio bat eraikitzeko beharra berretsi du Garbiñe Aranburuk

Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak agerraldia egin du Bilbon, LABen Heldu eta Pentsiodunen Arloko kide eta Bizkaiko LAB Helduak taldeko koordinatzaileak lagunduta, Toledoko Itunaren azken erabakien balorazioa egiteko eta urriaren 31rako pentsiodunen mugimenduak eta egoitzetako erabiltzaileek deitutako mobilizazioei atxikimendua adierazteko. "Pentsioen sistema publiko bat bermatzeko eredua eraldatu behar da, eta horrek sistema propio baten beharraz hitz egitera ekartzen gaitu berriro", adierazi du.