EITB Mediako irratietako langileek greba eguna dute gaur, irailak 14

Zuzendaritzaren azken inposizioei planto egingo diete, eta irailaren 26an eta urriaren 19an ere grebara joko dute. Lan-baldintzak duintzeko benetako negoziazioa dute aldarri, enpresak aldebakarreko hainbat moldaketa egin baititu, beharginen kaltetan.

Zuzendaritzak aldebakarrez erabakitako murrizketen gainetik, Euskadi Irratian informazioa euskaraz eta kalitatez...

Miramongo Euskadi Irratiko Langile Batzordeak eta Euskadi Irratiko Erredakzio Kontseiluak Euskadi Irratiaren udako programazioan murrizketak egiteko zuzendaritzaren erabakia eta erabilitako irizpideak gaitzesten ditu.

Oraingoan ere lehen indarra izan gara Euskal Telebistan

Atzo hauteskunde sindikalak izan ziren Euskal Telebistaren bi egoitzetan, eta bietan irabazi genuen inoizko parte hartzerik handienarekin, EITB Median ere lehen indarra izaten jarraituz. Bilbon...

ETBko oposaketa gainditu arren, plaza barik geratu ziren 57 langileri finkotasuna...

57 langile horiek 12 urtez iruzur eta injustizia baten biktima izan dira, enpresak behar baino plaza gutxiago atera zituelako geratu baitziren lanpostu finkorik gabe.

EITB Mediako albistegiak Eusko Jaurlaritzaren eta EAJren propagandarako tresna dira, inoiz...

IƱigo Urkullu lehendakaria eta bere Gobernuko sailburuak egunero agertzen dira albistegietan, esan dutenak balio informatiboa izan ala ez.

Zuzendaritza independente bat eskatu dugu EITBrako

Pandemiak urtebete egin duenean, aurrekaririk gabeko krisi sanitario eta sozio-ekonomikoa sufritzen ari garenean, EAJko bi komisario politiko jarri dituzte EITB Media zuzentzen.

EITB Mediako lan-gatazka kolektiboak Auzitegi Nazionalera bideratuko ditu zuzendaritzak

Zuzendaritzaren eta bere zerbitzu juridikoaren jokabide eta estrategia arduragabearen ondorioz, EITB Mediako lan- gatazka kolektiboak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dira aurrerantzean. Eskandalu bat. Erabaki lotsagarria, ulertezina eta arduragabea zentzu guztietan.

Ez dugu onartuko EiTB EAJren propaganda tresna bezala erabiltzen jarraitzea

Andoni Aldekoa zuzendari berriaren izendapenaren harira, EiTBko LABen atal sindikalak bere iritzia plazaratu du. Hain zuzen ere, EiTBko zuzendariak Sabin Etxera edo Eusko Jaurlaritzara salto egiten ikusi ditugu, baina oraingoan bidea kontrako noranzkoan izango da: EAJk bere alderdikide bat jarriko du EiTBko zuzendari karguan, inolako disimulurik eta lotsarik gabe. Erabaki eskandalagarria eta onartezina komunikabide publiko batean.

Euskal Telebista TeleBatzoki bihurtzen ari direla salatzen dugu

EITBko LABek lotsagarria deritzo martxoaren 30eko ETBko eguerdiko albistegietan nola zabaldu zuten patronala eta Jaurlaritzaren ikuspegia. Ez da onargarria denona den edo izan...