Pentsiodunen bizikleta martxari harrera egin diogu Baionan eta bat egin dugu...

Aurrera doa pentsiodunen mugimenduak ekainaren 13an abiatutako bizikleta martxa. Larunbatean amaituko da Donostian, baina aurretik Euskal Herri osoa zeharkatzen ari da, zerbitzu publikoen defentsa, zaintza lanen banaketa eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko.

Gure sostengua adierazi nahi diogu pentsiodunen mugimenduak abiatu duen bizikleta martxari

Hamairu etapetan, Euskal Herria zeharkatuko dute bizikletan ehundaka pentsiodunek. Ekimen honen bidez, hiru dira zabaldu nahi dituzten aldarriak: zerbitzu publikoen defentsa, zaintza lanen banaketa eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.

Gure parte hartzea etengo dugu Enpleguko Borondatezko Gizarte-Aurreikuspen Erakundeetan

BGAE-ak sindikatuak defendatzen duen ereduaren kontrako norabidean garatu dira. Gainera, datozen hilabeteetan Espainiako Estatuak enpleguko pentsio planei legez bultzada eta zabalpena emango die, eta bertan eztabaidatzen ari diren eredua gure irizpideen kontrakoa da. Gauzak honela, LABek pentsio sistema propio, publiko, unibertsal eta justu baten alde lan egiteko konpromisoa berresten du.

Larunbaterako Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Bilbon, Iruñean eta Lizarran deitutako mobilizazioekin...

Madrileko Gobernu ustez progresistenak eskaintzen diguna guztiz ez nahikoa da. Etorkizun duina izateko aukera erreal bakarra, hemengo indar harremanetan oinarritu eta Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldeko borroka egitea da.

Pentsio duinen aldeko borroka langile guztion borroka da

Urtarrilaren 15erako pentsiodunen mugimenduak deitutako mobilizazioekin egin dugu bat. Pentsio eta lan erreformen derogazioa agindu eta bete ez duten honetan, langileok kalean aldarrikatu behar dugu etorkizun duina merezi dugula.

Pentsio publiko duinak ez daude bermatuak

Azken urteetako pentsio erreformek, 2011 eta 2013koak, murrizketa gogorrak ezarri zituzten eta orain ezagutzen ari garen erabakiak ez nahikoak dira egoera hori iraultzeko.

Pentsio sistema publiko eta propioaren alde mobilizatu gara, pentsiodunen mugimenduarekin bat

Pentsiodunen mugimenduak manifestazioak egin ditu Hego Euskal Herrian, pentsio duinen alde. LABek bat egin du mobilizazioekin, eta bertan izan da bere aldarri propioekin. Izan ere, ezinbestekotzat jotzen dugu pentsio sistema publiko eta propioaren alde mobilizatzea, guztion etorkizunaren defentsan.

Ezinbestekoa da pentsio sistema publiko eta propioaren alde mobilizatzea, guztion etorkizunaren...

Pentsiodunen mugimenduak agerraldiak egin ditu azaroaren 13an, larunbatarekin, egingo dituen manifestazioetarako deia zabaltzeko. Bada, LAB sindikatutik deialdiarekin bat egin dugu eta langileei kalera irtetzeko eskatu diegu, guztion etorkizuna baitago jokoan.

Pentsio propioen alde, azaroaren 13an kalera ateratzeko deia egiten dugu

Gaur elkartu da Iruñean LABeko Heldu eta Pentsiodunen Arloaren batzarra, 140 kideren parte-hartzearekin, horietatik 40 emakumezkoak. 2008an sortu zuen Arloa LABek eta gaurkoa izan da pandemiaren etenaldiaren ondorengo lehen batzarra, duela bi urte Usurbilen egindakoaren ondoren.