2026-10-03
HomeIndustriaMetalgintzaFagor Etxetresnen egoeraren inguruan LABen irakurketa

Fagor Etxetresnen egoeraren inguruan LABen irakurketa

LAB sindikatuaren aburuz, Fagor Etxetresnak-en egoeraren inguruan zabaldutako azken berriek argi erakusten dute herri honetan ez dagoela enpresarik, ez handi ez txiki, ez izaera pribatuko ez kooperatiba, krisi honen eraginetik salbu, hartzen ari diren neurrien aurkako neurriak ezartzeko urrats erabakigarriak ematen ez bada. 

Punta-puntakoa izan den enpresa hau galeretan itotzera eraman duten erabakietan murgiltzea alferrikakoa da. Erabakien artean ez dago bat zehatza arazo honen iturburu izan dena. Jakitun gara, ordea, sorrerako izaera kooperatibistatik aldendu —bertako langileen eta eskualdeari ematen zitzaion balioan oinarritzen zena— eta higiezinen merkatu espainiarrean sakontzea sustatu duen hazkunde ereduaren alde egindako apustu neoliberala erabakigarria izan dela. Ez da mito kooperatibista erori. Fagorren mito neoliberalistaren aldeko apustua egin zen, eta hori da erori dena.

LAB gaur langileen ondoan dago, langile guztien alde, enpleguaren alde. Plantilarekiko prozesu gardena eskatzen dugu. Arazoa honen eskualdean duen tamaina eta eragina aintzat hartuta, eta gogoan izanik ez dela ixtera doan lehen enpresa, ez azkena, LABetik diogu unea dela ekimen ekonomiko, politiko eta sozial berriak abian jartzeko, honen eraginak neutralizatu eta batez ere, alternatiba bat bilatzeko.  

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...