LAB sindikatuak Donostiako errealitate soziolaboralaz informatzeko, eta egoera larri hau sortu eta sustatzen duten arduradunak salatzeko "Ostiral gorriak" kanpaina jarri du martxan. Egoera larri honetatik irteteko alternatiba gehiengoaren batasunatik pasatzen dela pentsatzen du sindikatuak. Bide honetan, Donostiatik bertatik, giza eraldaketa helburutzat duten, beti ere ezker ikuspegitik, kolektibo guziak, eragileak eta pertsona oro gonbidatu dituzte parte hartzera.

