Milaka pertsonek Bilboko eta Iruñeako kaleak bete dituzte Borrokan diren Enpresa Batzordeek deitutako manifestazioen deialdiari erantzunez. "Enplegua defenda dezazun" lelopean gatazkan diren enpresa ezberdinetako langileen aldarrikapenak ere ozen entzun dira. Manifestazioan Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak parte hartu du eta enpleguaren aldeko defentsa eraginkor bakarra langileen aldetik etorri ahal dela adierazi du.
Emakumeon eskubideen alde martxan gaudela ozen entzun da Gasteizen
Gasteizko Parlamentuan enpleguaren inguruko eztabaida monografikoa egin den eguna Martxoak 8 izaki, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, emakumeon eskubideen alde martxan gaudela aldarrikatzeko elkarretaratzea burutu da gaur Gasteizko parlamentuaren aurrean. LABek, plataformako kide moduan, bertan parte hartu du Mugimendu feminista eta beste sindikatuekin batera. LABek ezinbesteko jotzen du emakumeon kalitatezko enplegu eskubidearen aldeko aldarrikapenean eta horixe adierazi nahi izan zaio gaur Parlamentuan enpleguaz eztabaidatzen ari zirenei.
Martxoaren 9ko manifestazioak berotzeko mobilizazioak herri ezberdinetan
Lemoan eta Basaurin enpleguaren defentsan borrokan diren enpresa batzordeek deitutako manifestazioekin bat egiteko elkarretaratzeak egin zituzten atzo eta Beba Beheko hainbat enpresa eta sindikatuetako delegatuk deialdia luzatu zuten heuren eskualdeko langile guztiei.
Miren Conde: “Azken 5 urteetan ez da emakume eta gizonen arteko parekidetasunean aurrera egin; aitzitik, atzera egin da”
«Emakumeok gara, beti bezala, enplegu galera honetan kaltetuenak. Oihartzun mediatiko handiko lan gatazkarik gabe, negoziazio prozesurik gabe eta borrokarako aukerarik gabe, kaleratze indibidualen bidez edota lan kontratuak berritu gabe, lan merkatutik kaleratu gaituzte. Datuek hala diote: langabezi osoaren %82a zerbitzu sektorean eman da, erabat feminizatua den sektorean hain zuzen ere.»
Gaizka Uharte: “El porcentaje de desempleo en Sakana se sitúa por encima del 20%, hace falta un plan de empleo que tenga en cuenta las comarcas”
Gaizka Uharte, secretario comarcal de LAB en Sakana Larraun, abogó por un plan de empleo que tenga en cuenta las comarcas de Nafarroa durante la sesión sobre la comarca de Sakana en el Parlamento Navarro.
LABen Engaiamendua: emazte ororen eskubideen defentsa!
Ekimenetan emazteen egoeraz eta pairatzen duten diskriminazioaz abiatu salaketa lanaren sakontzearen garrantzia, martxoaren 9an Kanbon iraganen den mintegiaren programa eta gomita publiko egitea eta LAB Irakaskuntzak eskoletako programa eta eguneroko jardunean parekidetasunari buruz gogoeta eta heldu den urterako lan metodo eta material pedagogikoaren sortzeko asmoaz jardun zen atzo LAB sindikatua Baionan.
Emakume ordezkoak: «GUFEk hondamendi pertsonal eta sozialera garamatza»
Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan eta %90 direlarik, GUFEko ordezkoak kontzentrazioa egin zuten jasatzen ari diren egoera salatzeko.

