Gipuzkoako metalgintzako langileak kalera aterako dira bihar, hilak 24, sektore hitzarmenaren alde deitutako grebari erantzunez. LAB sindikatuak bere ekitaldi nagusia patronalaren aurrean egingo du, Donostian eguerdiko 12:00etan. Goizeko 11.30etan delegatuek ADEGIren egoitzan hasi eta bukatuko den manifestazioa egingo dute. Arratsalderako ere mobilizazioak iragarri dira.
Maiatzak 24 Greba Gipuzkoako Metalgintzan

